Lau t'erdikoa
2023/11/19 - 21:21
Jokin Altuna, laugarrenez txapeldun (22-9)
Amezketarra aise gailendu zaio Peio Etxeberria nafarrari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2023/11/19 - 21:03
Altuna, Lau t'erdiko podiumaren koska altuenean
Jokin Altunak bereganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela, Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. Txapelketako bigarren postua, beraz, Etxeberriak eskuratu du; hirugarrena, Jon Ander Peñak.
2023/11/19 - 21:00
Jokin Altunak bere laugarren txapela jantzi du, maila kaskarra eman duen Etxeberriari irabazita (22-9)
Amezketakoa neurketa osoan izan da aurretik markagailuan. Nafarra, aldiz, ezinean aritu da, bere lehen final handia jokatzearen presioak gaindituta.
2023/11/19 - 20:52
Altuna: ''Partidua ondo prestatuta ekarri dut, eta oso pozik nago egindakoarekin''
Jokin Altuna oso pozik azaldu da finalean lortutako garaipenarekin. Peio Etxeberriak ez duela egunik onena izan onartu du, baina, hein handi batean, haren akatsak bere merituak ere izan direla gehitu.
2023/11/19 - 20:26
Altunari garaipena eman dion Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak zabalera bidalitako ezkerkada batekin berganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela. Ikusi hemen nolakoa izan den Altuna eta Etxeberraren arteko azken tantoa.
2023/11/19 - 20:17
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna modu ikusgarrian atera dira pilotalekura
Lau t 'erdiko finalistak Bilboko Bizkaia pilotalekura atera dira, milaka jarraitzaileren aurrean, argi, musika eta txalo artean.
2023/11/19 - 17:00
Altunaren eta Etxeberriaren zaleak Bilboko kaleak betetzen ari dira goizetik
Bizkaia frontoia beteta egongo da final handirako, eta Bilboko kaleetan nabari da hori jada. Altunaren eta Etxeberriaren zaleak batera ari dira Bilboko kaleetan finalerako prestatzen.
2023/11/19 - 10:17
Dena prest Altuna III-Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalerako
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute, gaur, Bilboko Bizkaia frontoian. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:30etik aurrera.
2023/11/18 - 15:01
Peio Etxeberriaren Lau t'erdiko jokoaren analisia, Mikel Idoateren eskutik
Mikel Idoate EITB Mediako pilota-adituak Peio ETxeberriak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Zenotzekoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/17 - 14:46
Jokin Altunaren Lau t'erdiko jokoaren xehetasunak, Abel Barriolaren eskutik
Abel Barriola EITB Mediako pilota-adituak Jokin Altunak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Amezketakoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/16 - 15:59
Altuna III.a eta Peio Etxeberria prest dira finalerako
Igandean jokatuko duten final handirako materiala aukeratu dute gaur Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Bilbon. Prest eta gogoz daudela esan dute bi pilotariek.
2023/11/16 - 14:35
P. Etxeberria: ''Egun politak dira hauek, lasai nago, badakit nire jokoa egiten badut 22ra iritsi naitekeela''
Peio Etxeberriak aukeratu du jada Jokin Altunaren aurkako Lau t'erdiko finalerako materiala. Lasai dagoela azpimarratu du, eta bere jokoa eginez gero aukerak izango dituela uste du.
2023/11/16 - 14:21
Altuna: ''Frontoi honetan jokatzeko onak dira pilotak, gogoa daukat finala jokatzeko eta irabaztera nator''
Jokin Altunak pilotak aukeratu ditu Bilboko Bizkaia frontoian azaroaren 19ko Peio Etxeberriaren kontrako Lau t'erdiko finalerako. Gustura agertu da hautatutako materialarekin eta partida jokatzeko gogo handiz dagoela adierazi du.
2023/11/15 - 15:45
Dena prest dute Ultzaman, igandean Peio Etxeberria animatzeko
Peio Etxeberriaren lagunak prestaketa lanetan ari dira igandeko finalean indarrez animatzeko. Peiok lortutakoa nola bizi duten kontatu dute bideo honetan.
2023/11/14 - 15:45
Peio Etxeberria: ''Duela hiru urte ez, baina orain prest nago partida polit hau jokatzeko''
Lau t'erdiko finalaren atariko egunak nola pasatzen dituen kontatu digu Peio Etxeberriak. Pilotaria ez ezik, abeltzaina ere bada. Kirol-arloari dagokionez, finala jokatzeko prest sentitzen dela kontatu digu.
2023/11/13 - 15:45
Jokin Altuna: ''Polita izango litzateke etxera laugarren txapelarekin bueltatzea''
Jokin Altunak igandeko Lau t'erdiko finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. 2016an jokatu zuen lehen finala, eta zortzigarrenari aurre egin beharko dio igandean, Peio Etxeberria aurrean duela.
2023/11/12 - 21:34
Jon Ander Peñak lortu du Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren postua
Tolosako aurrelariak mendean hartu du Erik Jaka Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatutako kontsolazio finalean.
2023/11/12 - 20:46
Peña II.ak Jakaren aurkako garaipenean (19-22) lortutako azken tantoa
Jon Ander Peñak hirugarren postuan amaitu du Lau t'erdiko Txapelketa. Peña II.ak mendean hartu du Erik Jaka, 19-22ko emaitzarekin, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan. Norgehiagokako azken tantoa bideoan duzu ikusgai.
2023/11/12 - 20:45
Jon Ander Peñak Lau t’erdiko hirugarren postua eskuratu du, Jakari irabazita (22-19)
Partida berdinduta joan da lehen tantoetan, baina Peñak zuloa egin du markagailuan 10-17 aurreratuta. Jakak ez du amore eman, eta 19na jartzea lortu du, baina urdina nagusitu da azkenean.
2023/11/12 - 00:01
Iraitz Zubizarreta, Promozioko Lau t'erdikoaren txapeldun berria
Ataundarrak 21-22 menderatu du Julen Egiguren larunbatean jokatutako finalean, Tolosan. Partida ikusgarria izan da. Zubizarretak lehen aldiz eskuratu du txapela profesionaletan.