Lau t'erdikoa
2024/10/23 - 17:06
Materiala aukeratuta, dena prest Altuna III vs Jaka eta Elordi vs Peña II partidetarako
Asteburuan jokatuko da Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldia. Urriaren 26an Elordi eta Peña II.a ariko dira nor baino nor gehiago, Bizkaia frontoian. Hilaren 27an lehiatuko dira Altuna III.a eta Jaka, Ogetan.
2024/10/22 - 22:30
Laso vs Etxeberria eta Artola vs Zubizarreta partidetarako materiala hautatu dute
Lau t'erdiko ligaxkako 2. jardunaldirako pilotak aukeratu dituzte Lasok, Etxeberriak, Artolak eta Zubizarretak. Lehenengo biek Labriten neurtuko dituzte indarrak urriaren 26an, eta azken biek Tafallan, urriaren 25ean.
2024/10/21 - 22:25
Jokin Altunak, Unai Lasok, Peio Etxeberriak eta Erik Jakak ondo heldu diote ligaxkari
Jokin Altuna 22-12 nagusitu zitzaion Iñaki Artolari, Eibarko Astelenan. Unai Lasok ere gauza bera egin zuen Iruñeko Labriten Jon Ander Peñaren aurka, 22-16 gailenduta. Azkoitian, Peio Etxeberriak eskuratu zuen puntua Aitor Elordi 22-10 menderatuta, baita Erik Jakak ere Zubizarretari 22-6 irabazita.
2024/10/20 - 22:36
Laso nahiko erraz gailendu zaio Peña II.ari (22-16)
Unai Lasok 22-16 irabazi dio Jon Ander Peñari gaur Labriten jokatu duten partida, eta, horrenbestez, lehen puntua bereganatu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Laso une oro joan da aurretik markagailuan, eta Peña II.ak urrun izan du berdinketa.
2024/10/20 - 22:24
Altuna III.ak mendean hartu du Artola (22-12)
Jokin Altunak 22-12 irabazi dio Iñaki Artolari Eibarko Astelenan jokatutako partidan, eta, ondorioz, lehen puntua bereganatu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Artola oldarkor aritu da lehen zatian, baina Altuna III.a nagusi izan da atsedenalditik bueltan.
2024/10/19 - 22:36
Erik Jakak aise menderatu du Zubizarreta III.a lau t'erdiko ligaxkan (22-6)
Erik Jakak nagusitasun handiz menderatu du Iraitz Zubizarreta Lau t'erdiko Txapelketako ligaxkan. 22 eta 6 irabazi dio larunbat honetan Sorian jokatutako neurketan.
2024/10/19 - 15:49
Elordi-Etxeberria partida eten behar izan dute, ikusle bati edaria lurrera erori ondoren
Peio Etxeberriak eta Aitor Elordik irrist egin dute pare bat aldiz Lau t'erdiko Txapelketako ligaxkako lehen partidan, lehen lerroan partida ikusten ari zirenen edariek frontoiaren zorua busti ondoren.
2024/10/19 - 15:44
Aitor Elordi nagusitasunez menderatuta hasi du ligaxka Peio Etxeberriak (10-22)
Aitor Elordi eta Peio Etxeberriaren arteko partida parekatua izan da lehen zatian, baina atsedenalditik bueltan nafarra nagusitasunez gailendu da (10-22) Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian.
2024/10/19 - 02:41
Etxeberriak nagusitasunez menderatu du Elordi (10-22)
Peio Etxeberriak 10-22 irabazi dio Aitor Elordiri, eta, ondorioz, garaipenarekin hasi du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka.
2024/10/18 - 19:29
Etxeberriak eta Elordik abiatuko dute Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka
Gaur hasiko da Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka, Azkoitian. Elordik eta Peio Etxeberriak neurtuko dituzte indarrak, Gurea pilotalekuan, eta EITB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, 22:15etik aurrera.
2024/10/16 - 13:17
Laso eta Peña II, prest final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partidarako
Unai Laso eta Jon Ander Peña nor baino nor gehiago ariko dira urriaren 20an, Labriten, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako B multzoko 1. jardunaldiko partidan. Bi pilotariek igandeko hitzordurako materiala hautatu dute.
2024/10/15 - 17:22
Parekotasunik gabeko final-zortzirenak utzi ditu lau t'erdikoak
Ostiral honetan hasiko dira final laurdenak. Urrutikoetxearen eta Zubizarretaren arteko norgehiagokak eman zion hasiera ostiralean lehiari. Asteartean, Elordik eta Zabalak jokatutako partidarekin amaitu ziren final zortzirenak.
2024/10/15 - 15:25
Etxeberria vs Elordi eta Altuna III vs Artola partidetarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian eta Eibarren
Urriaren 18an hasiko da, Azkoitian, Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka, B multzoko Peio Etxeberriaren eta Aitor Elordiren arteko neurketarekin. Hilaren 20an, aldiz, Jokin Altuna eta Iñaki Artola ariko dira nor baino nor gehiago, Eibarren. Lau protagonistek materiala aukeratu dute.
2024/10/14 - 21:56
Elordi nagusitu da Zabalaren kontra, Tolosan (22-7)
Aitor Elordik 22 eta 7 irabazi dio Javi Zabalari Tolosako Beotibar frontoian. Tantoen erdiak sakez egin ditu eta, garaipen honekin, iazko buruz buruko eta binakako txapeldunak Peio Etxeberriaren aurka abiatuko du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka.
2024/10/13 - 22:55
Artolak Ezkurdiari irabazi dio, eta Lau t'erdiko ligaxkan izango da (11-22)
Iñaki Artolak 11-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, Lekunberrin jokatutako Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetan. Hala, final-laurdenetako A multzoa osatuko du, Jaka, Altuna eta Zubizarretarekin batera.
2024/10/13 - 21:21
Artolak aurrera jarraitzen du Lau t’erdikoan, Ezkurdia menderatuta
Baikoko pilotariak 11-22 garaitu du Ezkurdia Lekunberrin jokatutako final-zortzirenetako norgehiagokan. Partida lehiatua izan da, 10na berdindu arte. Hortik aurrera, Artolak 10 tanto egin ditu jarraian partida bereganatzeko.
2024/10/13 - 20:40
De la Fuentek tanto gogorra irabazi dio Expositori
Tanto gogorra izan da De la Fuentek Hodei Expositori egindako hemeretzigarrena. 16 pilotakada eman dituzte bi pilotariek. Partida parekatuaren ostean, Expositok mendean hartu du De la Fuente (22-20).
2024/10/12 - 22:45
Unai Laso Lau t'erdiko Txapelketako ligaxkako final-laurdenetarako sailkatu da
Unai Lasoren eta Iker Salaberriaren arteko partida parekatuta hasi da, baina laugarren tantotik aurrera, Bizkarretako pilotaria nagusitasun handiz gailendu da (22-4), eta ezin hobeto abiatu du Lau t'erdiko Txapelketa.
2024/10/12 - 21:31
Unai Laso Lau t'erdikoaren ligaxkara igaro da
Laso nagusi izan da hasiera-hasieratik, eta ez dio partidan sartzeko aukerarik ere eman Iker Salaberriari. Lehen atsedenaldi luzerako, 12 eta 4 zihoan aurretik. Bigarren zatian, gidoia ez da aldatu, eta arazorik gabe iritsi da 22. tantora.
2024/10/12 - 15:52
Iraitz Zubizarreta Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkan izango da
Zubizarreta III.ak 14-22 menderatu zuen Mikel Urrutikoetxea Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan, ostiral iluntzean, Agoitzen jokatutako neurketan. Horrenbestez, ataundarra final-laurdenetako ligaxkan izango da aurten.