Lau t'erdikoa
2024/11/09 - 21:12
Etxeberria: ''Hasieran ez nengoen kantxan, baina tantoz tanto 22ra iritsi naiz''
Peio Etxeberriak 6-22 irabazi dio Erik Jakari Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan, eta finalerako txartela lortu du. Egindako partidarekin oso pozik agertu da, eta baita final baterako berriro sailkatzeagatik ere.
2024/11/09 - 20:29
22 tanto jarraian eginda sailkatu da Peio Etxeberria Lau t’erdiko finalera
6-22 hartu du mendean Erik Jaka Labrit pilotalekuan. Lehen sei tantoak Jakak egin ditu, baina hortik aurrera 22 tanto jarraian kateatu ditu zenoztarrak, lehenengotik azkenengora.
2024/11/08 - 23:59
Bakaikoak eta Larrazabalek jokatuko dute Lau t'erdiko Serie B txapelketako finala
Legution jokatutako finalerdietan, Joanes Bakaikoak 22-7 irabazi dio Ander Muruari; Iker Larrazabal, berriz, 14-22 gailendu zaio Julen Egigureni.
2024/11/06 - 15:39
Altuna eta Laso, materiala hautatuta, Lau t'erdiko finalaren bila
Jokin Altunak eta Unai Lasok Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute azaroaren 10ean, igandean, Astelenan. Eibarko pilotalekuan egindako material hautaketan ez da goraberarik izan. Pilotariek ez dute kexarik; beraz, prest daude finalerako txartela eskuratzeko lehiari ekiteko.
2024/11/06 - 15:00
Agirre Lau t'erdiko Serie B Txapelketako finalaurrekotik kanpo, giharretako haustura baten ondorioz
Ander Muruak ordezkatuko du pilotari nafarra Bakaikoaren aurkako partidan, ostiral honetan, Legution.
2024/11/05 - 13:59
Jakak eta Etxeberriak ez dute kexarik hautatutako materialarekin, eta prest dira Lau t'erdiko finalerdirako
Erik Jaka eta Peio Etxeberia nor baino nor gehiago ariko dira Lau t'erdiko lehen finalerdian, azaroaren 9an, Labrit frontoian. Hantxe egin dute material hautaketa, eta pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute larunbateko partidaz.
2024/11/04 - 20:06
Altunak Lau t'erdiko finalaurrekoa jokatuko du, bederatzigarrenez jarraian
Jokin Altunak 14. finalaurrekoa jokatuko asteburu honetan, Lasoren aurka, hiru modalitateak kontuan hartuta. Lau t'erdikoan, bederatzigarrenez ariko da. Bestetik, Jakak eta Peio Etxeberriak elkarren indarrak neurtuko dituzte finalera heltzeko lehian.
2024/11/04 - 15:34
Altuna III.a vs Laso eta Jaka vs P. Etxeberria, Lau t'erdiko finalaurrekoak
Altuna III.ak hamalaugarren finalaurrekoa jokatuko asteburu honetan, Lasoren aurka, hiru modalitateak kontuan hartuta. Bestetik, Jaka eta Peio Etxeberria arituko dira nor baino nor gehiago, finalerako txartelaren bila.
2024/11/03 - 21:11
Etxeberria vs Jaka eta Altuna vs Laso, Lau t’erdiko finalerdietan
Altuna egungo txapelduna izan da finalerdietara sailkatzen azkena. Amezketarra aise gailendu zaio Iraitz Zubizarretari, 22 eta 6, eta bere multzoko lehen tokia eskuratuta lortu du txartela.
2024/11/03 - 21:05
Jokin Altunak Unai Lasoren aurka jokatuko du finalerdietan
Amezketarra izan da finalerdietan sartzen azkena, Iraitz Zubizarreta 22 eta 6 mendean hartuta. Unai Laso izango du aurkari, igandean, Eibarko Astelena pilotalekuan.
2024/11/02 - 21:06
Unai Laso finalerdietara sailkatu da (10-22)
Nafarrak Aitor Elordi bizkaitarra mendean hartu du Labriten, 22 eta 10, sakearekin hautsitako partida azkarrean.
2024/11/01 - 21:19
Peio Etxeberria menderatuta esan dio agur Peña II.ak Lau t'erdiko Txapelketari (22-13)
Jokoan zuten puntuak baliorik ez bazuen ere, Jon Ander Peñak eta Peio Etxeberriak partida ederra jokatu dute, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldian. Pilotari tolosarra 22-13 gailendu da. Finalaurrekoan, baina, Etxeberria izango da.
2024/10/30 - 20:35
Dena prest, Elordi vs Laso partidarako
Aitor Elordi eta Unai Laso azaroaren 2an, larunbatean, nor baino nor gehiago izango dira Iruñeko Labriten. Bi pilotariak finalerdietan sailkatzeko lehiatuko dira. Asteazken goizean pilotariek partidarako materiala aukeratu dute.
2024/10/29 - 21:30
Altuna III.a eta Zubizarreta, aurrez aurre, lehenengoz
Jokin Altuna eta Iraitz Zubizarreta lehenengoz ariko dira nor baino nor gehiago igandean, azaroaren 3an, Atano III.a pilotalekuan (Donostia). Gaur goizean partidarako materiala hautatu dute pilotariek.
2024/10/29 - 16:20
Artolak giharretako haustura du, eta Lau t'erdiko txapelketatik at geratu da
Baikok ohar batean jakinarazi duenez, Alegiako pilotariari egindako erresonantzia magnetikoak hori ondorioztatu du.
2024/10/27 - 21:46
Jokin Altunak aurrerapauso handia eman du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietan sartzeko Jaka 22-9 garaituta
Jokin Altunak 22-9 irabazi dio Erik Jakari, eta urrats handia egin du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietan sartzeko. Hala ere, oraindik ez dago matematikoki sailkatuta, eta Jakak berak ere sartzeko aukera du.
2024/10/26 - 22:35
Elordik 22-21 irabazi dio Peña II.ari, eta finalaurrekoetara sailkatzeko aukerari eusten dio
Aitor Elordik 22-21 irabazi dio Jon Ander Peñari Bilboko Miribillan jokatutako partidan, eta Lau t'erdiko Txapelketako finalaurrekoetara sailkatzeko aukerari eusten dio. Bizkaitarra 16-21 joan da irabazten, baina ezin izan du partida itxi, eta gipuzkoarrak irabazi du partida, markagailua iraulita.
2024/10/26 - 22:27
P. Etxeberria Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Laso garaituta (19-22)
Peio Etxeberria da Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria, ligaxkako bigarren jardunaldian Laso mendean hartu baitu (19-22). Oso partida lehiatua izan da, bizia, baina Aspeko pilotaria nagusitu da azkenean.
2024/10/26 - 02:00
Zubizarreta III.ak Artola menderatu du, partida gorabeheratsu batean (18-22)
Iraitz Zubizarretak 18-22 irabazi dio Iñaki Artolari Tafallan, eta, ondorioz, bere lehen puntua lortu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Gorabehera askoko partida izan da, eta Artolak min hartuta jokatu du 18. tantotik aurrera.
2024/10/25 - 19:38
Laso-Etxeberria eta Altuna-Jaka partidetako garaileek finalerdietarako urrats handia emango dute
Lehenengo jardunaldiko bi multzoetako garaileek elkarren aurka jokatuko dute Lau t'erdikoaren finalerdietara hurbiltzeko. Batetik, Unai Laso eta Peio Etxeberria lehiatuko dira, eta bestetik, Jokin Altuna eta Erik Jaka.