Lau t'erdikoa
2021/11/06 - 20:42
Ezkurdiak Etxeberria menderatu du Labriten (22-16)
Lau t'erdiko txapelketaren hirugarren postua zegoen lehian Iruñeko Labrit pilotalekuan. Joseba Ezkurdiak garaipena eskuratu du
2021/11/04 - 17:16
Bakaikoa eta Zubizarreta, Promozio Mailako Lau t'erdiko Txapelketako finalerako prest
Joanes Bakaikoak eta Iraitz Zubizarretak Promozio Mailako Lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean, Altsasun. Ostegun honetan finalerako pilotak aukeratu dituzte.
2021/11/02 - 12:31
Bengoetxea VI.a finalerdietara, Altuna III.ari irabazi eta gero
Oinatz Bengoetxeak lau eta erdiko finalerdia jokatuko du Jokin Altunari 22-7 irabazi ondoren Atano III.a pilotalekuan. Leitzarra hasieratik gehiago izan da eta Altunak akats ugari egin ditu.
2021/11/02 - 12:30
Martinez de Irujok eta Bengoetxeak heuren esperientzia baliatu dute
Lan zaila zuten beteranoek azken ihardunaldian,bereziki Bengoetxeak baina 2ek lortu zuten helburua Leitzarrak 7an utzi zuen Altuna,Irujok irabazi egin zion Retegiri Aimarrek bere esku du sailkatzea
2021/11/02 - 11:09
Urrutikoetxea eta Bengoetxea, prest
Larunbatean Labriteko pilotalekuan nor baino nor ibiliko dira bi pilotariak finalaren bila. Pilota berdintsuak aukeratu dituzte norgehiagoka horretan erabiltzeko.
2021/11/02 - 11:08
Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI, finaleko txartelaren bila
Iruñeko Labriten dute hitzordua gaur arratsaldean. Mikel lehen aldiz aurten iritsi da 4 1/2-koaren finalaurrekora. Oinatzek banaka beti irabazi izan dio baina lanak eman nahi dizkio Zaratamarrak.
2021/11/01 - 22:29
Bakaikoak eta Zubizarretak jokatuko dute Promozio Mailako Lau t'erdiko finala
Joanes Bakaikoak garaipena lortu du Dario Gomezen aurka (20-22) finalerdietan, eta Iraitz Zubizarretak mendean hartu du Javier Zabala (17-22), Beraz, Bakaikoa eta Zubizarreta ariko dira txapelaren bila igandeko finalean.
2021/11/01 - 17:24
Jokin Altuna, seigarrenez jarraian Lau t'erdiko Txapelketako finalean
Unai Lasok eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala azaroaren 14an Bizkaia pilotalekuan. Altunak erakustadia eman zuen Ezkurdiaren aurka igandean, eta seigarrenez jarraian jokatuko du txapelketa honetako finala.
2021/10/31 - 20:28
Jokin Altuna, Lau t'erdiko finalera (22-10)
Egungo txapeldunak erakustaldia eman du Joseba Ezkurdiaren aurka jokatutako finalerdian. 22 eta 10 gailendu da, joko bikaina eginez.
2021/10/31 - 19:33
Altuna-Ezkurdia partidaren azken tantoa
Jokin Altunak 2021eko Lau t'erdiko txapelketaren finala jokatuko du Joseba Ezkurdia 22-10 mendean hartu eta gero.
2021/10/31 - 19:23
Jokin Altuna izango da Lasoren aurkaria finalean, Ezkurdiaren aurka erakustaldia emanda (22-10)
Altuna Arbizukoari 12 tantogatik gailendu zaio Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalerdi bizian.
2021/10/31 - 13:23
Altuna III.a eta Ezkurdia, finalerako bigarren txartelaren bila
Unai Laso zain dago kaiolako finala jokatzeko. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak Gasteizen dute hitzordua gaur.
2021/10/30 - 22:16
Unai Laso aise gailendu zaio Peio Etxeberriari, lehen finalerdian (22-8)
Etxeberria 1 eta 5 aurreratu da partida hasieran, baina hortik aurrera Laso jaun eta jabe izan da Labrit pilotalekuan.
2021/10/30 - 21:10
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak jokatuko finalerdiko tantorik onena
Markagailura 19 eta 8koa igo duen tantoak ondo laburbiltzen du Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian gertatutakoa.
2021/10/30 - 21:05
Unai Laso, Lau t’erdiko finalera (22-8)
Bizkarretako pilotariak Peio Etxeberria gainditu du (22-8), eta distantzia horretako lehen finala jokatuko du Jokin Altunaren edo Joseba Ezkurdiaren aurka.
2021/10/30 - 13:26
Etxeberria vs Laso, bi nafar kaiolako euren lehen finalaren bila
Peio Etxeberriak eta Unai Lasok 2021eko Lau t'erdiko txapelketaren aurreneko finalerdia jokatuko dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2021/10/29 - 15:45
Bengoetxeak nagusitasunez irabazi dio Retegi Biri (22-8)
Julen Retegik baino hobeto jokatu du Oinatz Bengoetxeak. Retegi matematikoki kanporatuta dago txapelketatik. Olaizola II.a, aldiz, sailkatuta.
2021/10/29 - 15:43
Bengoetxea eta Ezkurdia prest partida erabakigarria jokatzeko
Ezkurdiaren pilotak bote gehitxo hartuko ez ote duten baina gaur konforme agertu dira biak. Aimarren kontra jasandako porrota gaindituta Arbizukoak finalerdietan egoteko itxaropena du.
2021/10/29 - 15:41
Altuna jipoitu eta finalaurrekoetan sartu da Bengoetxea VI.a (22-7)
Leitzarra jaun eta jabe izan da partidako lehen tantotik eta Altunak ez du lortu aurkariaren erritmoari eustea.
2021/10/28 - 17:09
Altuna eta Ezkurdia, finalean sartzeko lehian
Bi pilotariek igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko duten finalerdirako materiala bereizi dute.