Lau t'erdikoa
2021/12/14 - 19:23
Arrillagak eta Aldaik Lau t'erdiko txapela izango dute jokoan, igandean
Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko Txapelketako finalean, abenduaren 19an. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute finala, 12:00etan.
2021/12/14 - 15:59
Arrillaga eta Aldai, prest igandeko finalerako
Igande eguerdian Emakume Master Cupeko finala eskainiko da EITBn. Amaia Aldaik eta Mirian Arrillagak Lau t'erdian neurtuko dituzte indarrak Mungiako pilotalekuan pilota mistoarekin.
2021/12/05 - 16:01
Arrillagak eta Aldaik jokatuko dute 4 t'erdiko finala
Miriam Arrillaga 22 eta 15 nagusitu da Enara Gaminderen aurka, eta bigarren partidan Amaia Aldaik 22-19 irabazi dio Olatz Arrizabalagari. Finala abenduaren 19an jokatuko da, Mungian.
2021/11/15 - 22:03
Altuna: ''Banaka jokatzen diren hiru txapelketa jarraian irabazteko erronka bete dut''
Jokin Altuna 2021eko Lau t'erdiko txapeldunak EITB Mediarekin hitz egin du 'kaiolako' txapela jantzi ondorengo egunean. Biharamun gozoa izan du.
2021/11/15 - 16:30
Altuna-Laso, gozatzeko finala
Final ederra, oso lehiatua jokatu zuten Unai Lasok eta Join Altunak, bietako edonork irabaz zezakeena, baina, azken txanpan txapeldunak gehiago asmatu zuen.
2021/11/15 - 11:38
Amezketaren harrera Altuna txapeldunari
Jokin Altunak bere hirugarren txapela erdietsi zuen Lau t'erdiko txapelketan Unai Lasori 22-20 irabazita. Finala amaitu eta lagunekin eta familiarekin ospatu zuen garaipena Amezketan.
2021/11/14 - 22:17
Giro aparta finalean, baina zale batzuek ez dituzte osasun-neurriak bete
Pandemia ostean publiko eta guzti jokatu den lehen final handia izan da Altunaewna eta Lasorena, baina, hainbat ikusleren jarrera desegokia izan da albiste, partida bera eten egin behar izan dute.
2021/11/14 - 21:53
Altuna III.ak Laso gainditu du oso final parekatuan (22-20)
Lehia estua izan dute eta Jokin Altunak irabazi badu ere, Unai Lasok ere txapela eskuratzeko aukera izan du. Hamabigarren tantotik aurrera uneoro berdinduta joan dira.
2021/11/14 - 21:32
16 pilotakada eta 35 segundo, finaleko tanto ikusgarrienean
Jokin Altunak eta Unai Lasok goi-mailako partida jokatu dute Bizkaia frontoian Lau t'erdiko finalean. 21-20 tantoa arratsaldeko ikusgarriena izan da.
2021/11/14 - 20:55
Jokin Altunaren hirugarren txapela kaiolan
Jokin Altuna Aspeko pilotaria, iaz bezala, Lau t'erdikoaren txapelduna da aurten; txapeldunordea Unai Laso eta hirugarrena Joseba Ezkurdia izan dira.
2021/11/14 - 15:51
Giro bikaina Bilboko kaleetan
Jokin Altunaren eta Unai Lasoren jarraitzaileak hasi dira dagoeneko eztarriak berotzen partidarako prestatzen.
2021/11/14 - 15:39
Altunak hirugarren txapela nahi du kaiolan; Lasok, estreinakoa
Harmailak jendez gainezka egongo dira, pandemia eta gero publiko aurrean jokatuko den lehen final handia izango baita. Partida zuzen-zuzenean eskainiko da EITBn.
2021/11/14 - 15:02
Altuna eta Laso, prest
Jokin Altuna, Aspeko pilotaria, eta Unai Laso, Baikokoa, prentsa aurrean agertu dira finala jokatu baino lehen.
2021/11/14 - 14:35
Lasok txapela kendu nahi dio Altunari
Bizkaia frontoian aurrelarien arteko lehia ikusiko da gaur Lau t'erdiko finalean.
2021/11/10 - 17:13
Unai Laso, bere izena pilotaren historian idatzita uzteko aukeraren aurrean
Igandean, azaroaren 14an, Lau t'erdiko finala jokatuko dute Unai Lasok eta Jokin Altunak. Lasok EITB Mediarekin hitz egin du bere ibilbideaz, egunerokotasunaz, txikitako kontuez eta finalaz.
2021/11/09 - 16:03
Altuna III.a, lasai bere bederatzigarren finalaren atarian
Igande honetan jokatuko da Lau t'erdikoaren final handia Bilboko Bizkaia frontoian.
2021/11/07 - 21:22
''Oso urduri hasi dugu partida''
Joanes Bakaikoak 22 eta 10 irabazi dio Iraitz Zubizarretari Altsasun; Etxarrikoak lortu duen hirugarren txapela da, bigarrena Lau t'erdikoan.
2021/11/07 - 20:44
Hirugarren txapela
Etxarri-Aranazen jaiotako Joanes Bakaikoa pilotariaren hirugarren txapela da Lau t'erdiko Promozioko Txapelketan lortutakoa.
2021/11/07 - 20:33
Bakaikoa, Promozioko txapelketako txapelduna
Joanes Bakaikoak 22-10 menderatu du Iraitz Zubizarreta Altsasuko pilotalekuan jokatuko finalean.
2021/11/07 - 13:25
Promozioko txapela, jokoan
Gaur jokatuko da Alsasuan 4 t'erdiko Promozio Txapelketako final handia Bakaikoaren eta Zubizarreraren artean. Zuzenean EITBn (17:00etan).