Finala, hilaren 27an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon eta Eibarren jokatuko dira finalerdiak

Larunbatean Bizkaia Frontoian Bengoetxea VI.a vs Altuna III.a arituko dira eta igandean, Astelenan, Jaka vs Ezkurdia.
Finalerdiak, jokoan
Finalerdiak, jokoan

Asteburu honetan 2020ko 4 t'erdiko finalerdiak jokatuko dira.

Aurrenekoa bihar izango da Bilboko Bizkaia Frontoian, Bengoetxea VI.ak eta Altuna III.ak finaleko lehen txartela bilatuko dute.

Hurrengo egunean, igandean, Eibarren,  Erik Jaka eta Ezkurdia pilotariak nor baino nor arituko dira abenduaren 27an jokatuko den finaleko bigarren txartela erdiesteko.

Asteburuko partida guztiak zuzenean jarraitu eitb.eus-en.

ASTEBURUKO JAIALDIAK

Gernikan, ostiralean, 22:15ean

Elordi vs Zabala

Dario vs Egiguren V.a

Alberdi - Uriondo vs Salaberria - Untoria

Bilbon, larunbatean, 17:45ean

Olaizola II.a - Imaz vs Elezkano II.a - Martija

4 t'erdiko finalerdia: Bengoetxea VI.a vs Altuna III.a

Salaberria - Ruiz vs Larrazabal - Urretabizkaia II.a

Eibarren, igandean, 17:00etan

Artola - Aranguren vs Irribarria - Ladis Galarza

4 t'erdiko finalerdia: Jaka vs Ezkurdia

_ - Erostarbe vs Peña II.a - Elizegi

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X