22-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bengoetxeari gailendu eta final handirako txartela lortu du Altunak

Leitzarrak ezin hobe hasi du jokoa, nagusitasuna erakutsiz, baina minutuek aurrera egin ahala, amezketarrak freskotasun handiagoa erakutsi du eta iazko txapela defenditzeko aukera erdietsi du.
20181103215120_altuna_
18:00 - 20:00
Bengoetxeari gailendu eta Lau t'erdiko finalean izango da Altuna

Bengoetxeari gailendu eta Lau t'erdiko txapelketako final handirako txartela lortu du Jokin Altunak Labriten (22-16). Amezketarrak iaz irabazitako txapela defendatu beharko du igande honetan Ezkurdia eta Urrutikoetxearen arteko neurketatik garaile ateratzen denaren aurka.

Bengoetxeak ezin hobe ekin dio norgehiagokari, nagusitasuna erakutsiz, alegia, baina gutxira, Altunak markagailua irauli eta zortzi tantu jarraian egin ditu. 22ra txapelduna iritsi da, Oinatzek joko ona aurkeztu arren, Altunak freskotasun handiagoa erakutsi eta iazko txapela defenditzeko aukera erdietsi baitu.

Ikustear da, igande honetan ETB1en eta eitb.eus en jarraituko duzuen beste finalerdian zer gertatuko ote den eta zein izango duen Altunak aurkari, Ezkurdia edo Urrutikoetxea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X