18-22
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen puntua lortu du Olaizolak Bengoetxearen aurka final-laurdenetan

Neurketa zirraragarria izan da Iruñeko Labrit pilotalekuan, emozioz eta tanto handiz beterikoa.
Olaizola-Bengoetxea
Olaizola-Bengoetxea

Olaizola II.ak Bengoetxea VI.ari irabazi dio Lau eta Erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren lehenengo partidan. Neurketa handia egin dute biek.

Oinatzek egin du lehenengo tantoa, baina partidaren lehen zatian Aimarrek agindu du. Erremate handia erakutsi du aurkariaren defentsa onaren aurrean, eta 3-11ko markagailua ezarri du Goizuetakoak.

Momentu horretan heldu da leitzarraren erantzuna. Beste irudi bat ematen hasi da erasoan. Goizuetarraren nagusitasuna gelditu eta markagailua berdindu du, 11na.

Atsedenaldiaren ostean, bi pilotarien arteko borroka berdinduta joan da. Tanto handiak egin dituzte biek emozioz betetako neurketan, eta azken txanpan Aimar nagusitu da, markagailura 18-22ra eramanda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X