Final-laurdenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saralegi mendean hartu eta lehen puntua lortu du Oinatzek (8-22)

Markagailuak alde handia erakutsi arren, bi pilotariek goi-mailako neurketa jokatu dute Donostiako Atano III. pilotalekuan.
18:00 - 20:00
Bengoetxeak eta Idoatek ligaxkako lehen puntua eskuratu dute

Oinatz Bengoetxeak Lau T'erdiko txapelketako final-laurdenetako lehen puntua irabazi du, Ekaitz Saralegi 8 eta 22 mendean hartuta.

Azken emaitzan aldea handia izan den arren, pilotalekuan gauzak parekatuago egon dira. Saralegi jarri da aurretik lehen tantuetan, baina hiruna egin ostean, Oinatzi dena ondo atera zaio eta 3 eta 18 jarri da aurretik 0 eta 14ko partziala eginda.

Baina leitzarrak lan handia egin behar izan du garaipena lortzeko, tantu luzeak eta kalitate handikoak jokatu baitituzte, indar guztiak hustuta.

Azken tantuetan, Saralegik gora egin du baina berandu izan da. Bukaeran, 8 eta 22, Oinatz Bengoetxea garaile.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X