Buruz Burukoa
2025/04/30 - 14:56
Altunak eta Dariok igandeko partidarako materiala aukeratu dute
Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute igande honetan Altunak eta Dariok, eta gaur hautatu dituzte pilotak. Materialaz eta neurketaz hitz egin dute.
2025/04/28 - 19:27
Elordik egin du asteburuko tanto onena
Amaitu egin da Buruz Buruko Txapelketako fial-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia. Elordi vs Etxeberria (21-22) eta Artola vs Laso (13-22) partidek itxi dute 2. jardunaldia. Hemen bildu ditugu neurketa horietako 3 tanto onenak.
2025/04/27 - 22:59
Azken tanto ikusgarria eginda, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi kanpoan geratu da (21-22)
Partida gogorra eta erritmo handikoa jokatu dute Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Zumaian. Bukaera ikusgarria izan da, eta, amaieran, Zenozkoa nagusitu da, azken tanto gogoangarria eginda. Horrela, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi txapelketatik kanpo geratu da.
2025/04/26 - 22:54
Laso Artola baino gehiago izan da, eta eskura dauka finalerdietarako txartela (13-22)
Unai Lasok 13-22 irabazi dio Iñaki Artolari Labriten, eta bigarren puntua bereganatu du jarraian buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.
2025/04/23 - 14:44
Elordi eta Etxeberria ez daude konforme materialarekin, baina gogotsu daude igandean Zumaian jokatzeko
Aitor Elordi eta Peio Etxeberria nor baino nor gehiago ariko dira Zumaian, apirilaren 27an, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Hantxe hautatu dute materiala, igandeko hitzordurako.
2025/04/22 - 15:16
Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsuari aurre egiteko
Iñaki Artola eta Unai Laso nor baino nor gehiago ariko dira apirilaren 26an, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Materiala hautatu dute, Iruñeko pilotalekuan. Irabazleak finalerdietan egoteko aurrerapauso handia emango du.
2025/04/21 - 22:13
Javi Zabalak egin du asteburuko tantorik onena
Errioxarrak Jokin Altuna Buruz Buruko egungo txapelduna gogoz estutu zuen igandeko partidan. Txapeldunak, baina, sakea berreskuratu eta neurketa irauli zuen. 22-15 irabazi zuen Altunak.
2025/04/20 - 22:24
Altunak garaipen garrantzitsua lortu du, eta Zabala aukerarik gabe geratu da (22-15)
Jokin Altunak Javi Zabalak kontra jarri dion markagailua irauli du, eta 22 eta 15 nagusitu da Atanon. Txapeldunak bizirik jarraitzen du. Zabalak, berriz, agur esan dio txapelketari. Iker Larrazabal, bestalde, finalerdietan da iada.
2025/04/19 - 22:24
Unai Lasok bere lehen puntua lortu du, Peio Etxeberria 22 eta 12 gaindituta
Baikoko pilotaria 0 eta 8 galtzen hasi da, baina sakea berreskuratu eta partida irauli egin du, 16 eta 2ko partziala eginda.
2025/04/18 - 23:48
Markagailua hondatu da, eta Dario-Larrazabal partida eten egin behar izan dute
Markagailu elektronikoa matxuratu egin da Bastidako pilotalekuan, eta Dario Gomezen eta Iker Larrazabalen arteko partida eten egin behar izan dute, eskuzko beste bat ekarri duten arte.
2025/04/18 - 23:40
Larrazabalek ligaxkako bigarren ezustekoa eman du jarraian, Dario menderatuta (20-22)
Buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna menderatu ostean, gaur, Iker Larrazabalek 20-22 irabazi dio Dario Gomezi, Bastidan. Pilotari arabarrak partida irauli du bigarren puntua beregantzeko, 20-14 galten joan baita.
2025/04/16 - 16:57
Laso eta Etxeberria prest daude final-laurdenei ekiteko; Altuna III eta Zabala, gertu, 2. jardunaldirako
Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; materiala hautatu dute dagoeneko. Bestalde, Altuna eta Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; horiek ere hautatu dituzte pilotak.
2025/04/15 - 14:57
Dario eta Larrazabal gustura daude hautatutako materialarekin
Dariok eta Larrazabalek ostiraleko Eskuz Banakako partidarako materiala aukeratu dute, eta pozik agertu dira hautatutako pilotekin.
2025/04/14 - 22:12
Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak, Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehenengo jardunaldian.
2025/04/13 - 22:57
Larrazabalek ezustekoa eman du Altuna txapeldunaren aurka (14-22)
Iker Larrazabalek ezustekoa eman du ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna egungo Buruz Buruko txapeldun ohiari 14-22 irabazita.
2025/04/13 - 20:58
Iker Larrazabalek Jokin Altunari egindako tanto ederra!
Larrazabal gazteak egungo Buruz Buruko txapelduna izan du aurrean final-laurdenetako ligaxkan. Baikoko pilotaria ez da kokildu, eta tanto ederrak egin ditu; adibidez, markagailuan 5 eta 2koa jarri duena.
2025/04/12 - 23:48
Artolak lehen puntua bereganatu du buruz buruko ligaxkan, Elordiri partida eder batean irabazita (22-16)
Iñaki Artolak buruz buruzko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua bereganatu du, Aitor Elordiri 22-16 irabazita. Labriten jokatutako partida zirraragarria izan da, eta Artolak lan asko egin behar izan du Elordi menderatzeko.
2025/04/12 - 15:34
Dariok Zabala menderatuta hasi du buruz buruko final-laurdenetako ligaxka (22-17)
Dario Gomezek garaipenarekin hasi du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Bart, 22-17 menderatu du Javier Zabala. Bi pilotari errioxarren arteko lehia estua izan da.
2025/04/09 - 15:44
Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira, Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute.
2025/04/08 - 00:13
Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako hiru tantorik onenak
Iker Larrazabalek eta Dario Gomezek egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako kanporaketetan.