Buruz Burukoa
2025/05/25 - 22:41
Etxeberriak Buruz Buruko txapelketako 3. postua lortu du, Larrazabal mendean hartuta (22-8)
Peio Etxeberriak 22 eta 8 irabazi dio Iker Larrazabali Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aurrelariak Buruz Buruko txapelketako podiuma osatuko du ekainaren 1ean Jokin Altuna eta Iñaki Artolarekin batera.
2025/05/24 - 23:48
Joanes Baikakoak hirugarrenez irabazi du bigarren mailako buruz buruko txapela
Joanes Bakaikoak irabazi du B serieko buruz buruko finala, Asier Agirre 22 eta 15 mendean hartuta. Etxarri Aranazko pilotariak hirugarren txapela du modalitate honetan.
2025/05/20 - 00:21
Lasok ez du jokatuko Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. posturako partida
Unai Lasok eskuin belaunezurreko tendinopatia du, eta ezingo du jokatu Larrazabalen aurkako Buruz Buruko 3. eta 4. posturako lehia. Peio Etxeberriak ordezkatuko du Laso maiatzaren 25eko neurketan.
2025/05/19 - 21:56
Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako hiru tantorik onenak
Jokin Altunak egin ditu tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan, asteburuan.
2025/05/19 - 17:06
Amestutako finala jokatuko dute Altunak eta Artolak, lau urte geroago
Jokin Altuna eta Iñaki Artola izango dira aurrez aurre datorren ekainaren 1eko Buruz Buruko finalean. Artolaren lesio batek zapuztu zuen orain dela lau urte jokatzekoa zuten finala, eta orain berriz lehiatuko dira.
2025/05/19 - 00:42
Artola bere lehen txapelaren bila joango da Buruz Buruko finalera
Iñaki Artolak 22-12 irabazi dio Iker Larrazabali Buruz Buruko txapelketako finalerdian. Horrela, Jokin Altuna egungo txapeldunaren aurka jokatuko du final handia.
2025/05/18 - 22:15
Iñaki Artola izango da Jokin Altunaren aurkaria Buruz Buruko final handian
Alegiakoa 22-12 gailendu zaio Iker Larrazabali Gasteizen jokatutako finalerdian, eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalerako sailkatu da.
2025/05/17 - 23:07
Jokin Altuna izango da buruz buruko finalean, Unai Laso modu ikusgarrian menderatu eta gero (22-9)
Altuna III.ak 22 eta 9 irabazi dio Unai Lasori Atano III.a pilotalekuan jokatu den lehen finalerdian. Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/05/17 - 22:42
Altunak kantxatik atera du Unai Laso, Buruz Buruko bere seigarren finalera sailkatzeko (22-9)
Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/05/17 - 01:18
Agirrek eta Bakaikoak neurtuko dituzte indarrak B Serieko buruz buruko finalean
Lehen finalerdian, Asier Agirrek ez dio aukerarik eman Joseba Aldaberi, eta 22-4 garaitu du. Bigarrenean, Joanes Bakaikoak 22-10 menderatu du Iraitz Zubizarreta. Hasiera parekatua izan du partidak, baina Bakaikoa aurreratu da, 11 tanto jarraian eginez, eta finalak ez dio ihes egin.
2025/05/14 - 15:02
Larrazabal eta Artola, prest, igandeko Buruz Buruko finalaurrekorako
Iker Larrazabalek eta Iñaki Artolak Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetako bat jokatuko dute igande honetan, Gasteizko Ogeta frontoian. Pozik agertu dira material-hautaketan.
2025/05/13 - 15:06
Materiala aukeratuta, Lasok eta Altunak gogotsu espero dute larunbateko finalaurrekoa
Unai Lasok eta Jokin Altunak Eskuz Banakako Pilota Txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute larunbat honetan, Donostian, Atano III.a frontoian. Gaur hautatu dute materiala.
2025/05/12 - 16:54
Artola, Buruz Buruko finala jokatzeko ametsaren bila
Buruzko Buruko finala jokatzeko Iñaki Artolaren ametsa inoiz baino biziago dago. Horretarako, Larrazabali irabazi beharko dio igande honetako finalaurrekoan.
2025/05/11 - 23:14
Iñaki Artola finalerdietan da, Peio Etxeberria kanporatuta (22-14)
Baikoko pilotariak partida bikaina jokatu eta Etxeberria aukerarik gabe utzi du. Alegiako aurrelariak Iker Larrazabal izango du aurkari datorren igandeko finalerdian.
2025/05/07 - 16:11
Etxeberria eta Artola, pozik, aukeratutako materialarekin
Peio Etxeberriak eta Iñaki Artolak asteburuko final-laurdenetako partidarako materiala aukeratu dute gaur goizean Eibarren. Biak gustura eta gogotsu agertu dira neurketari begira.
2025/05/05 - 20:20
Asteburuko hiru tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkan
Javi Zabalak eta Jokin Altunak egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkan, asteburuko jardunaldian.
2025/05/05 - 16:43
Lasok ez du larunbateko partida jokatuko Elordiren aurka, belaunean min hartuta dabilelako
Baikok ohar batean azaldu duenez, tendinopatia du eskuin belauneko errotulan, eta atseden hartu beharko du pilotari nafarrak, Elordiren aurkako Buruz Buruko final-laurdenetako neurketa bertan behera utzita.
2025/05/05 - 16:13
Jokin Altuna, zortzigarren finalaurrekoa, seigarrena jarraian
Jokin Altunak Buruz Buruko Txapelketako finalaurrekoetarako txartela eskuratu du asteburuan, Dario Gomez 22-4 mendean hartuta. Zortzigarrena jokatuko du amezketarrak.
2025/05/04 - 23:09
Altuna izango da Lasoren aurkaria finalerdietan, Dario aise menderatuta (22-4)
Jokin Altunak erraz garaitu du Dario Gomez Bizkaia Frontoian (22-4), eta pilotari amezketarra izango da Unai Lasoren aurkaria Buruz Buruko txapelketako lehen finalaurrekoan.
2025/05/03 - 23:03
Zabalak garaipen batekin esan dio agur Buruz Burukoari (22-7)
Javier Zabalak 22-7 irabazi dio Iker Larrazabali Buruz Burukoaren 3. jardunaldian Iruñean. Partidan ez zegoen ezer jokoan, Larrazabal finalerdietan baita jada eta Zabalak ez zuelako sailkatzeko inongo aukerarik.