Buruz Burukoa
2023/04/18 - 17:43
Laso-Altuna, goi mailako lehia igandean Bilbon
Igandean Unai Lasok eta Jokin Altunak debuta egingo dute aurtengo Buruz Buruko Txapelketan, Bizkaia Frontoian. Partida horretarako materiala hautatu dute.
2023/04/17 - 17:57
Aspeko pilotariek San Mateoetako txakolina jaso dute
Aspe enpresako pilotariek frontoiak alde batera utzi dituzte egun batez eta txakolindegira joan dira. Aiako K-5 txakolindegiak 600 botila txakolin oparitu dizkie San Mateotako k-pilota erronka irabazi zutelako.
2023/04/17 - 17:37
Ezkurdia, Elordi eta Dario, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko garaileak
Pilotan, igandean apirilaren 23an, osatuko da Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia, Altunak eta Lasok jokatuko duten partiduarekin. Iragan asteburuan Dario, Elordi eta Ezkurdia nagusitu dira euren neurketetan.
2023/04/16 - 22:43
Ezkurdiak 22-14 irabazi dio Jakari final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian
Zalantza izan da azken unera arte, baina Joseba Ezkurdiak jokatu du Buruz Buruko lehen jardunaldian. Gainera, garaipenarekin egin du. Fisikoki partida hasieran erritmo falta nabaritu badu ere, 13-5 aurreratzea lortu eta Jaka mendean hartu du.
2023/04/12 - 13:50
Ezkurdiak ostegunean erabakiko du ligaxkako lehen partidan egongo den
Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxka hastear dago. Ezkurdiak igandean dauka programatuta bere lehen neurketa, baina oraindik ikusteko dago bertan izango den. Ostegunean egingo diote proba, eskuin izterra nola duen ikusteko.
2023/04/11 - 18:52
Asperen erabateko nagusitasuna Buruz Burukoaren final-zortzirenetan
Asteburuan jokatu diren Banakako Txapelketako final-zortzirenetan Aspeko pilotariak izan dira nagusi, eta Elordi, Elezkano, Dario eta Peio Etxeberria final-laurdenetako ligaxkara sailkatu dira.
2023/04/11 - 18:22
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Bizkaia frontoian
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean, Bilbon. Txapelketa larunbatean abiatuko da eta finala Labriten jokatuko da maiatzaren 27an.
2023/04/10 - 22:45
P. Etxeberriak erraz menderatu du Alberdi eta final-laurdenetako ligaxkan egongo da (22-2)
Alberdik ezin izan du ezer egin P. Etxeberriaren aurka: 7-1 eta 14-2 aurreratu da Aspeko pilotaria eta 22. tantora heldu da Baikokoari aukerarik eman gabe. Gauzak horrela, Laso eta Jaka izango dira Baikoko pilotari bakarrak 2023ko Buruz Burukoan.
2023/04/09 - 22:45
Dario nagusi izan da Ezkaraiko frontoian eta Buruz Burukoan aurrera egin du Arangureni irabazita (22-6)
Dario handi egin da bere jaioterriko frontoian eta nagusitasunez aritu da Arangurenen aurka. Gauzak horrela, aurtengo buruz burukoa atzelaririk gabe geratu da.
2023/04/08 - 23:03
Danel Elezkanok aurrera egin du Buruz Burukoan Artola 22-19 garaituta
Artola 6-1 aurreratu da baina Elezkanok 7-7 berdintzea lortu du. Hortik aurrera bizkaitarra nagusitu da uneoro markagailuan. Azkenean, 22-19 nagusitu da Elezkano eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.
2023/04/08 - 13:51
Elordi Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da Urrutikoetxea kanporatuta
Aitor Elordik mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea 22-11ko emaitzarekin Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan. Beraz, Binakako txapeldunak final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.
2023/04/06 - 17:51
Etxeberriak eta Alberdik Tolosan jokatuko dute astelehenean, eta egin dute pilota hautaketa
Peio Etxeberria eta Jon Alberdi aurrez aurre arituko dira astelehenean, Beotibarren, Buruz Buruko final-zortzirenetako kanporaketan. Ostegun honetan egin dute partida horretarako pilota hautaketa.
2023/04/06 - 17:25
Unai Lasok mina gainditu eta Buruz Burukoan parte hartuko duela baieztatuta du
Baiko Pilotak jakitera eman duenez, aurrelari nafarrak larunbatean bertan jokatuko du, Bastidako jaialdian. Buruz Buruko Txapelketan apirilaren 23an kantxaratuko da estreinakoz, Altuna III.aren aurka aritzeko.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/03/25 - 15:51
Peio Etxeberria eta Jon Alberdi Buruz Buruko Txapelketarako saikatu dira
Etxeberriak 22-18ko emaitzarekin irabazi dio Elezkano II.ari atariko partida eta Alberdi emaitza berarekin nagusitu da Agirreren kontra (22-18).
2022/05/31 - 02:10
Unai Lasoren erreinaldia
2022ko Buruz Buruko txapelduna da Unai Laso, igandean (maiatzak 29) Joseba Ezkurdia finalean mendean hartu baitzuen. Txapela irabazi ondorengo egunean Lasok EITB Mediarekin hitz egin du finalari eta ospakizunei buruz.
2022/05/30 - 19:19
Unai Laso txapeldun, finalean jaun eta jabe izanda
Unai Laso da 2022ko Buruz Buruko txapelduna. Finalean erakustaldia eman zuen Joseba Ezkurdia mendean hartuta.
2022/05/30 - 13:31
Jai giroan ospatu zuen Unai Lasok Buruz Buruko lehen txapela
Nafarroako sagardotegi batean jaso zuten bere lagun eta familiarrek pilotaria, hura zoriondu, eta jai giroan eta kantuan ospatu zuten Lasoren garaipena.
2022/05/29 - 23:38
Nafarren festa latza Nafarroa Arenan
Nafarroa Arenako harmailetan giro paregabea bizi izan da bertan jokatzen zen lehendabiziko Buruz Burukoan. Ezkurdiaren zaleek zein Lasoren zaleek giro bikaina jarri dute finalean