Ostiralean, 22:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atanon jokatuko da final-laurdenetako lehen partida: Rezusta-Altuna

Buruz Buruko Txapelketako lau neurketak zuzenean ikusi ahal izango dira ETBn eta eitb.eus-en.
Beñat Rezusta
Beñat Rezusta

Asteburu honetan jokatuko dira Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak. Lehenengoa Donostian izango da, Atano III. frontoian Beñat Rezusta eta Jokin Altuna arituko dira.

Larunbatean, Iruñeako Labriten, oso partida interesgarria jokatuko da: Aimar Olaizola Oinatz Bengoetxearen aurka.

Igandean txapeldunordearen txanda izango da, Mikel Urrutikoetxeak Joseba Ezkurdiarekin neurtuko ditu indarrak Bilboko Bizkaia frontoian.

Eta azkenik, astelehenean, Iker Irribarriak eta Iñaki Artolak Eibarren jokatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X