Aimar Olaizolak finalerako txartela lortu du
Aimar Olaizolak jokatuko du Buruz Buruko finala Juan Martinez de Irujoren aurka, datorren ekainaren 23an. Goizuetako pilotariak 22-12 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den finalerdietako partida.
Mikel Urrutikoetxeak bikain ekin dio partidari, 0-3 irabazten hasita, baina Olaizola II.ak garaiz erantzun du. Aimarrek partida berdintzea lortu du (3-3), nahiz eta Urrutikoetxeak berriro aurrea hartu duen (3-5).
Aimar Olaizola 3-5 galtzen ibili da, eta orduan atera du bere joko onena, eta abantaila handia hartu du Goizuetakoak (14-7). Azken txanpan Urrutikoetxeak desabantaila pixka bat murriztea lortu du (18-12), baina Olaizola II.a ez da urduri jarri, eta garaipenak ez dio ihes egin (22-12).