Final-zortzirenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaunarenak aise kanporatu du Zabaleta (22-12)

Leitzarrak Jose Javier Zabaleta gainditu du Eibarko Astelena pilotalekuan, eta final-laurdenetan Oinatz Bengoetxearen kontra jokatuko du.
18:00 - 20:00
Jaunarenak final-laurdenetarako txartela lortu du

Jon Jaunarenak 2013ko Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak jokatuko ditu, Jose Javier Zabaleta 22-12 gainditu ondoren. Leitzako pilotariak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du final-laurdenetan.

Jaunarenak partidako erritmoa hasieratik ezarri du, eta leitzarrak 9-3koa jarri du Astelenako markagailuan. Hala ere, Zabaletak gogor sakatu du kantxan, eta Etxarreneko atzelariak 11-8koa jarri du. Jon Jaunarenak erantzun bikaina eman du (13-8), eta Zabaleta ezinean aritu da, berriz ere.

14-11koaren ondoren Leitzako pilotariak 21-14koa jarri du markagailuan, eta norgehiagoka erabakita utzi du. Jose Javier Zabaletak Jaunarenaren sakeak eramateko asko sufritu du, eta emaitza 22-12koa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X