Binakakoa
2025/02/01 - 00:44
Peñak eta Albisuk jarraipena eman diote bolada onari, Ezkurdia eta Rezusta garaituta (13-22)
Baikoko bikoteak Binakako Txapelketako liderrak menderatu ditu 13-22, 4. garaipena lortuz 12. jardunaldian, eta bizirik jarraitzeko aukerak areagotu ditu horrela.
2025/01/27 - 20:53
11. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Hiru tantorik onenetatik bi Jokin Altunak egin zituen. Bigarren onena, aldiz, Jon Mariezkurrenak egin zuen.
2025/01/26 - 22:03
Laugarren garaipena, Altuna eta Arangurenentzat (22-17)
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
2025/01/25 - 21:56
Artolak eta Mariezkurrenak zazpigarren garaipena lortu dute (22-18)
Gorriek Elordi eta Zabaleta mendean hartu dituzte Makina-Xemeinen jokatutako partidan. Mariezkurrenak orkatila bihurritu du partida 5-1 egon denean, baina aldageletatik pasa ostean nafarrak jokoan jarraitu ahal izan du.
2025/01/25 - 20:08
Mariezkurrenaren sustoa orkatila bihurritu duenean, Markina-Xemeingo partidan
Jon Mariezkurrenak orkatila bihurritu du Markina-Xemeinen Elordi eta Zabaletaren aurka jokatu duen Binakako Txapelketako partidan. Zorionez, dena susto batean geratu da eta jokatzen jarraitu ahal izan du.
2025/01/25 - 00:35
Etxeberriak eta Martijak ezinbesteko puntua lortu dute aukerekin jarraitzeko (12-22)
Aspeko bikotea 12-22 nagusitu zaie Peña II.ari eta Albisuri, ezinbestekoa zen garaipena lortuz Binakako Txapelketan aurrera jarraitzeko aukerak izateko.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.
2025/01/19 - 21:54
Peña eta Albisu play-offeko postuetan sartu dira Laso eta Iztueta liderrak garaituta (15-22)
Peña II.ak eta Albisuk 15-22 menderatu dituzte Laso eta Iztueta Binakako Txapelketako liderrak. Hirugarren garaipenarekin, postu bat egin dute gora, eta play-offa jokatzeko postuetan kokatu dira.
2025/01/18 - 22:45
Ezkurdiak eta Rezustak aise menderatu dituzte Altuna eta Aranguren (11-22)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako 8. puntua bereganatu dute, Jokin Altunari eta Aitor Arangureni 11-22 irabazita, Labriten.
2025/01/18 - 00:44
Artolak eta Mariezkurrenak Jaka eta Imaz garaitu dituzte (12-22)
Baikoko bikotea sendo aritu da Binakako Txapelketako sailkapeneko laugarren postua eskuratzeko lehian. Lehen tantoak parekatuak izan dira, baina 10.etik aurrera Artola eta Mariezkurrena nagusitu dira partidan.
2025/01/17 - 14:35
Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten
Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.
2025/01/13 - 15:38
Laso eta Iztueta lidertzan dira, bakar-bakarrik
Binakakoaren 9. jardunaldiak gauzak estutu egin ditu sailkapena goiko zein beheko aldetik. Behetik, Zabalak eta Bikuñak Altuna eta Aranguren ordezkatu zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxeberriak eta Martijak, aldiz, euren lehen puntua lortu zuten.
2025/01/12 - 21:29
Elordik eta Zabaletak ez dute hutsik egin (22-12)
Seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidan, Zabaleta eta Bikuña (Altuna eta Arangurenen ordezkoak) 22-12 menderatuta.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2025/01/11 - 22:19
Laso eta Iztueta denen gainetik dira, Jaka eta Imaz menderatu ostean (17-22)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 17-22 irabazi diete Erik Jakari eta Ander Imazi gaur arratsaldean, Labriten, eta lider bukatuko dute Binakako Txapelketako ligaxkako 9. jardunaldia.
2025/01/11 - 01:02
Etxeberriak eta Martijak arnasa hartu dute, Binakako Txapelketako ligaxkan lehen garaipena lortuta (15-22)
Peio Etxeberriak eta Julen Martijak 15-22 irabazi diete Joseba Ezkurdiari eta Beñat Rezustari ostiral honetan Getariako frontoian, eta, horrenbestez, Binakako Txapelketako ligaxkan lehendabiziko puntua lortu dute.
2025/01/06 - 21:30
Sailkapeneko lehen postura itzuli dira Laso eta Iztueta, Senar eta Mariezkurrena 22-16 menderatuta
Partida borrokatua baina distirarik gabea jokatu dute astelehen arratsaldean Laso-Iztueta Senar-Mariezkurrena bikoteek, Eibarko Astelena frontoian. Azkenean, gorriak izan dira nagusi, 22-16, eta lehen tokian dira berriz ere Laso eta Iztueta, Ezkurdia eta Rezustaren aurretik.
2025/01/05 - 21:59
Azken bost tantoak jarraian eginez irabazi dute Jakak eta Imazek (22-19)
Jakak eta Imazek laugarren garaipena erdietsi dute Binakako Txapelketako 8. jardunaldian Peña II.a eta Albisu mendean hartuta. Garaipen garrantzitsua da haientzat, baina egoera txarrean utzi dute beste bikotea.
2025/01/04 - 21:54
Zazpigarren garaipena Ezkurdia eta Rezustarentzat (22-16)
Ezkurdia eta Rezusta Binakako Txapelketako sailkapenaren gorenean kokatu dira, zortzigarren jardunaldiko partidan Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-16). Hala, Aspeko bikotea txapelketa paregabea egiten ari da, partida bakarra galdu baitu.
2025/01/04 - 00:55
Altunak eta Arangurenek hirugarren puntua erdietsi dute, Etxeberria eta Martija garaituta (22-12)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren garaile atera dira Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen partidan, oraindik irabazi ezinik jarraitzen duten Peio Etxeberria eta Julen Martija menderatuta.