Binakakoa
2025/02/03 - 14:48
Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketako 13. jardunaldian
Unai Lasok minduta du ezker eskua eta ez du jokatuko otsailaren 9ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez Mikel Urrutikoetxea ariko da Iztuetarekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, Eibarren.
2025/02/03 - 13:50
12. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Jon Ander Peña, Unai Laso eta Jokin Altuna izan dira Binakako Pilota Txapelketako 12. jardunaldiko hiru tanto onenen protagonistak.
2025/02/02 - 21:56
Altunak eta Bikuñak erakustaldia emanda garaitu dituzte Artola eta Mariezkurrena (22-12)
Altunak eta Bikuñak (Arangurenen ordez) aise menderatu dituzte Artola eta Mariezkurrena 22-12 Bilbon jokatutako Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Altunak partida bikaina egin du, eta play-offak jokatzeko aukera asko ditu.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.
2025/02/01 - 00:44
Peñak eta Albisuk jarraipena eman diote bolada onari, Ezkurdia eta Rezusta garaituta (13-22)
Baikoko bikoteak Binakako Txapelketako liderrak menderatu ditu 13-22, 4. garaipena lortuz 12. jardunaldian, eta bizirik jarraitzeko aukerak areagotu ditu horrela.
2025/01/27 - 20:53
11. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Hiru tantorik onenetatik bi Jokin Altunak egin zituen. Bigarren onena, aldiz, Jon Mariezkurrenak egin zuen.
2025/01/26 - 22:03
Laugarren garaipena, Altuna eta Arangurenentzat (22-17)
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
2025/01/25 - 21:56
Artolak eta Mariezkurrenak zazpigarren garaipena lortu dute (22-18)
Gorriek Elordi eta Zabaleta mendean hartu dituzte Makina-Xemeinen jokatutako partidan. Mariezkurrenak orkatila bihurritu du partida 5-1 egon denean, baina aldageletatik pasa ostean nafarrak jokoan jarraitu ahal izan du.
2025/01/25 - 20:08
Mariezkurrenaren sustoa orkatila bihurritu duenean, Markina-Xemeingo partidan
Jon Mariezkurrenak orkatila bihurritu du Markina-Xemeinen Elordi eta Zabaletaren aurka jokatu duen Binakako Txapelketako partidan. Zorionez, dena susto batean geratu da eta jokatzen jarraitu ahal izan du.
2025/01/25 - 00:35
Etxeberriak eta Martijak ezinbesteko puntua lortu dute aukerekin jarraitzeko (12-22)
Aspeko bikotea 12-22 nagusitu zaie Peña II.ari eta Albisuri, ezinbestekoa zen garaipena lortuz Binakako Txapelketan aurrera jarraitzeko aukerak izateko.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.
2025/01/19 - 21:54
Peña eta Albisu play-offeko postuetan sartu dira Laso eta Iztueta liderrak garaituta (15-22)
Peña II.ak eta Albisuk 15-22 menderatu dituzte Laso eta Iztueta Binakako Txapelketako liderrak. Hirugarren garaipenarekin, postu bat egin dute gora, eta play-offa jokatzeko postuetan kokatu dira.
2025/01/18 - 22:45
Ezkurdiak eta Rezustak aise menderatu dituzte Altuna eta Aranguren (11-22)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako 8. puntua bereganatu dute, Jokin Altunari eta Aitor Arangureni 11-22 irabazita, Labriten.
2025/01/18 - 00:44
Artolak eta Mariezkurrenak Jaka eta Imaz garaitu dituzte (12-22)
Baikoko bikotea sendo aritu da Binakako Txapelketako sailkapeneko laugarren postua eskuratzeko lehian. Lehen tantoak parekatuak izan dira, baina 10.etik aurrera Artola eta Mariezkurrena nagusitu dira partidan.
2025/01/17 - 14:35
Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten
Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.
2025/01/13 - 15:38
Laso eta Iztueta lidertzan dira, bakar-bakarrik
Binakakoaren 9. jardunaldiak gauzak estutu egin ditu sailkapena goiko zein beheko aldetik. Behetik, Zabalak eta Bikuñak Altuna eta Aranguren ordezkatu zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxeberriak eta Martijak, aldiz, euren lehen puntua lortu zuten.
2025/01/12 - 21:29
Elordik eta Zabaletak ez dute hutsik egin (22-12)
Seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidan, Zabaleta eta Bikuña (Altuna eta Arangurenen ordezkoak) 22-12 menderatuta.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2025/01/11 - 22:19
Laso eta Iztueta denen gainetik dira, Jaka eta Imaz menderatu ostean (17-22)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 17-22 irabazi diete Erik Jakari eta Ander Imazi gaur arratsaldean, Labriten, eta lider bukatuko dute Binakako Txapelketako ligaxkako 9. jardunaldia.
2025/01/11 - 01:02
Etxeberriak eta Martijak arnasa hartu dute, Binakako Txapelketako ligaxkan lehen garaipena lortuta (15-22)
Peio Etxeberriak eta Julen Martijak 15-22 irabazi diete Joseba Ezkurdiari eta Beñat Rezustari ostiral honetan Getariako frontoian, eta, horrenbestez, Binakako Txapelketako ligaxkan lehendabiziko puntua lortu dute.