BINAKAKO FINALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laso eta Albisu, Binakako txapeldunak!

Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta.

PAMPLONA, 29/03/2026.- Los pelotaris Unai Laso (i) y Jon Albisu (d) celebran su victoria tras la final del XVI Campeonato de Parejas entre Altuna III-Ezkurdia y Laso-Albisu, este domingo, en Pamplona. EFE/ Villar López

Laso eta Albisu. Argazkia: EFE

Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia 16-22 garaitu baitituzte. Baikoko bikoteak eraman du une oro jokoaren gidoia, eta Aspeko atzelaria nekatzen saiatu dira garaipena lortzeko.

Partida bizitasun handiz hasi da; izan ere, 48 pilotakada behar izan dituzte lehen tantoa egiteko. Lasok egin du azkenean. Bi bikoteak seguru hasi dira, arriskurik hartu nahi gabe, eta lehen tantoak oso luzeak izan dira. Hala ere, urdinek hartu dute aurrea markagailuan, baina Altuna eta Ezkurdia gehiegi urrundu gabe (3-5).

Amezketako aurrelariak txokoan egindako tanto batekin jarri dira lehenengoz gorriak aurretik markagailuan (6-5). Lasok eta Albisuk atzera bota dituzte ahal izan dituzten pilota guztiak, Ezkurdia nekatzea bilatuz eta Altuna jokotik kanpo utzi nahian. Boleak izan dira Aspeko pilotariaren erantzun nagusia, eta erasoei ondo eusten jakin du (7-9).

Lasok eta Albisuk bideratu dute partidaren gidoia, baina pilotakada hain luzeak izateak erritmoa moteldu du partidak aurrera egin ahala. Zenbait tanto akatsek erabaki dituzte, pilotarien merituek baino (9-12).

Ezkurdiaren nekea nabaria izan da lehen atsedenaldira iristean, eta urdinek bide beretik jarraitu dute hori aprobetxatzeko. Laso eta Albisuren jokoak eman du emaitza, eta horrela lortu dute lehen aldea markagailuan (10-13).

5 tanto jarraian eginez egin du ihes bikote urdinak (10-18). Baina Altunak eta Ezkurdiak ez dute amore eman, eta 3 tanto jarraian egin dituzte aurkariak urduri jartzeko (13-18).

Orduan, berriz agertu dira akatsak. Altuna jokoa aurrera eramaten saiatu da gantxoak baliatuz, eta tanto bikain bat ere egin du (15-19).

Azken tantoetan hasierako bizitasuna izan da berriro, eta lehia estua izan da Lasok eta Albisuk azken tantoa egin arte (16-22).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X