Binakako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peñak Artola ordezkatuko du larunbatean, alegiarrak ezker eskua minduta baitu

Alegiako aurrelariak ezker eskuan minarekin bukatu zuen joan den larunbatean Donostian jokatutako partida. Agirrek Peñaren lekua hartuko du Serie B txapelketan.

Jon Ander Peña aurrelari tolosarra

Jon Ander Peña aurrelari tolosarra. Argazkia: Baiko Pilota

Iñaki Artolak larunbatean Donostian jokatutako Binakako Txapelketako partida ezker eskua minduta zuela amaitu zuen, eta larunbatean ezin izango du bederatzigarren jardunaldian parte hartu.

Peña II .ak hartuko du bere lekua, Imazekin bikotea osatuz, Etxebarrin Larrazabal-Mariezkurrena II.aren aurka jokatzeko, Baiko enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bestalde, Serie B txapelketan, Bakaikoak Zubizarreta III.a ordezkatuko du, horrek ere ezker eskua minduta baitu, larunbatean Etxebarrin jokatuko den jaialdi berean; Agirrek, berriz, Peña II.aren ordez jokatuko du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X