Aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Binakakoaren 13. jardunaldian

Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Jon Mariezkurrenak ez duela jokatuko otsailaren 7ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez, Eskirozek osatuko du bikotea Artolarekin, Etxeberriaren eta Martijaren aurkako lehian.
Iosu Eskiroz
Iosu Eskiroz, pilotaria. Argazkia: EITB Media

Jon Mariezkurrenak ez du jokatuko Binakako Txapelketako 13. jardunaldia. Atzelariak minduta du eskuin eskua, eta ez da egongo otsailaren 7ko Tafallako norgehiagokan.

Mariezkurrena II.aren ordez, Iosu Eskirozek jokatuko du. Beraz, Iñaki Artolak Eskiroz izango du bikotekide Peio Etxeberriaren eta Julen Martijaren kontrako neurketan.

Tafallako jaialdia otsailaren 7an, ostiralean, hasiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X