Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Hurrengo fasera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olaizola II-Aretxabaleta bikotea, finalerdietara

Binakako Txapelketako liderrak ia sailkatuta daude, Ezkurdia eta Zabaletari irabazita (22-13).
18:00 - 20:00
Olaizola II.a eta Aretxabaleta finalaurrekoetan daude (22-13)

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurkako partida irabazi zuten (22-13), Urdulizko frontoian, eta zortzigarren puntua eskuratu zuten Binakako Txapelketan. Bi  bikoteen artean frontoian ikusi zenaren erakuslea izan zen markagailuko aldea. Gauzak horrela, txapelketako liderrak ia ziurtatuta dute finalerdietan jokatzea.

Karanbola batek baino ezingo ditu gauzak aldatu: Olaizola II.ak eta Aretxabaletak geratzen zaizkien lau partidak galtzen badituzte, eta Titin III-Merino II eta Urrutikoetxea-Beroiz bikoteek dena irabazten eta liderrekin duten tantoen aldea gainditzen badute. Ezinezkoa dirudi, eta Aimarrek eta Andonik lasai jokatuko dituzte ligaxkako gainontzeko norgehiagokak.

Ezkurdia eta Zabaleta 3 puntutan geratu dira sailkapenean, Berasaluze II-Albisu eta Bengoetxea VI-Zabala bikoteekin berdinduta. Bi horiek, hain zuzen, aurrez aurre arituko dira jardunaldi honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X