Erremontea
2025/05/13 - 02:30
Ezkurra II.a eta Juanenea: ''Bikote osatu dugu, garaipen oso garrantzitsua''
Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea, "Erremontari" saioan, Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea bi jokotan mendean hartuta, sailkapeneko lehen postuan kokatu dira, zortzi puntu dituztela.
2025/05/13 - 02:30
''Erremontari'' saioko Ezkurra II-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-13 eta 15-12; eskuratu dituzten lau puntuak zenbatuta, Ezkurra II.a eta Juanenea "Erremontari" saioko aurreneko postuan kokatu dira.
2025/05/13 - 01:15
''Erremontari'' saioko Urriza-Larrañaga vs Segurola-Azpiroz partidako azken tantoa
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak bi jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz, 15-14 eta 15-13, eta, hala, lau puntu eskuratu dituzte, txapelketako hirugarren jardunaldian. Partidako azken tantoan, Azpirozek sake falta egin du; izan ere, lekunberritarrak bi pasa egin ditu.
2025/05/13 - 01:15
Iban Larrañaga: ''Lan zikina eginez, irabaztea lortu dugu, eta gustura''
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak, "Erremontari" saioan, Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz menderatu dituzte, bi jokotan (15-14 eta 15-13), eta, horrenbestez, lau puntu eskuratu dituzte txapelketan. Partida amaituta, Larrañagak nabarmendu du gailentzeko "lan zikina" egin behar izan dutela.
2025/05/12 - 11:00
"Erremontari" saioko 3. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Urriza-Larrañaga/Segurola-Azpiroz bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
2025/05/06 - 23:23
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldiko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Ansa II.ak eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako bigarren jardunaldiko hiru tantorik ikusgarrienak.
2025/05/06 - 17:18
Aldabe-Barrenetxea IV eta Ansa II-Zubiri bikoteak garaile, ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldian
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak lau puntu eskuratu zituzten, Urriza eta Larrañaga bi jokotan mendean hartuta, eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, ordea, hiru puntu lortu zituzten, Ezkurra II.ari eta Juaneneari hiru jokotan gailenduta.
2025/05/06 - 02:27
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak eta Ansak eta Zubirik irabazi dute "Erremontari" saioko bigarren jardunaldian
Hurrenez hurren, lau eta hiru puntu eskuratu dituzte. Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte (6-15 y 12-15), eta Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Josetxo Ezkurrari eta Aritz Juaneneari gailendu zaizkie (10-15, 15-13 eta 8-3).
2025/05/06 - 02:23
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri: ''Garaipen honekin, konfiantza puntu bat irabazi dugu; hortxe gaude, behintzat''
Ansa II.ak eta Zubirik, "Erremontari" saioan garaipen oso garrantzitsua eskuratu dute, Ezkurra II.a eta Juanenea aurkari; hala, lau puntu daramatzate txapelketan, bigarren jardunaldian haien kontra ibili den bikoteak bezala.
2025/05/06 - 02:20
''Erremontari'' saioko Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea partidako azken tantoa
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, hirugarren jokoan garaipena eskuratuta, hiru puntu lortu dituzte sailkapenerako; Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak, ordea, bat erdietsi dute.
2025/05/06 - 01:10
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, ados: ''Egun berezia izan da, partida arraroa''
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak, "Erremontari" saioan Javi Urriza eta Iban Larrañaga mendean hartuta, nabarmendu dute Urrizaren egoerak markatu egin duela neurketa, bereziki lehenengo jokoan. Hori bai, horrez gain, azpimarratu dute sailkapenean zazpi puntu dituztela.
2025/05/06 - 01:10
''Erremontari'' saioko Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 6-15 eta 12-15, eta, horrenbestez, lau puntu eskuratu dituzte "Erremontari" saioko sailkapenean.
2025/05/05 - 13:00
"Erremontari" saioko 2. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Urriza-Larrañaga/Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
2025/05/05 - 11:15
''Erremontari'' saioaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Barrenetxea arituko dira lehen partidan, eta Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea, bigarrenean. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko diren partidak, gaur, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/04/29 - 22:00
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko lehen partidako tantorik onenak
Txapelketari hasiera eman zion norgehiagokan, astelehenean, Galarretan, lau pilotariek, alegia, Barrenetxea IV.ak, Zubirik, Ansa II.ak eta Aldabek, neurketako tantorik onenetako bana egin zuten.
2025/04/29 - 17:04
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.a eta Zubiri gainditu dituzte, 2025eko "Erremontari" saioaren hasieran
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak lehen jokoa galdu dute (15-13), baina, bigarrenean (4-15), eta hirugarrenean (3-8), aurkariak baino hobeto ibili dira.
2025/04/29 - 16:51
Aldabek eta Barrenetxeak eraman dute garaipena, sufrituta, ''Erremontari'' saioko lehen jardunaldian
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Imanol Ansa eta Aritz Zubiri menderatu zituzten, hiru jokotan: 15-13, 4-15 eta 3-8.
2025/04/29 - 02:20
''Erremontari'' saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak eskuratu dute garaipena, eta hiru puntu erdietsi dituzte, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri hiru jokotan menderatuta (15-13, 4-15, 3-8).
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea: ''Sufrituta irabazi beharreko partida zen''
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak, Ansa II.a eta Zubiri hiru jokotan menderatuta, garaipena eta hiru puntu lortu dituzte "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldiko lehen jardunaldian.
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabek pilotakada jaso du bizkarrean, ''Erremontari'' saioko lehen partidan
Lekunberriko aurrelariak garrantzia kendu dio jazotakoari; Ansa II.aren eta Zubiriren hamargarren tantoan izan da, markagailuan Aldabe eta Barrenetxea IV.a 10-12 irabazten ari zirela; partida amaituta, Kemen Aldabek kolpe handia zeukan saihetsean.