Erremontea
2025/06/03 - 02:25
Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea play-offak, gaur gauean, ''Erremontari'' saioan
Bizi erremontearen ikuskizuna! Ansa II eta Zubiri bikotea Ezkurra II eta Juanenea bikotearen aurka arituko dira hil ala biziko play-offetan. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/05/29 - 16:21
Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea bikoteek play-offetarako materiala hautatu dute
Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea bikoteek ostegun honetan aukeratu dute datorren asteartean "Erremontari" txapelketan jokatuko duten partidarako materiala.
2025/05/27 - 23:01
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko bosgarren jardunaldiko tantorik onenak
Aldabek, Ansa II.ak eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako bosgarren jardunaldiko hiru tantorik ikusgarrienak.
2025/05/27 - 02:19
Javi Urriza eta Iban Larrañaga "Erremontari" saioko final handirako sailkatu dira
Txapelketako ligaxka amaituta, gainera, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak ziurtatu dute finalerdia jokatuko dutela. Kanporaketa horretan, Ezkurra II.a-Juanenea edo Ansa II.a-Zubiri izango dituzte aurkari; azken horiek play-offa izango dute jokoan, datorren asteartean.
2025/05/27 - 02:19
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, finalerdiaz: ''Guk geurea eman beharko dugu''
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko finalerdia jokatuko dute, eta aurkariak izan litezke Ezkurra II-Juanenea, ala Ansa II-Zubiri; adierazi dutenez, bi bikote horiek dira gogorrak.
2025/05/27 - 02:19
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak tanto hau eginda eskuratu dute ''Erremontari'' saioko finalerdirako sailkatzea
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Ezkurra II.a-Juanenea edo Ansa II.a. Zubiri izango dituzte aurkari; azken bi bikote horiek datorren asteartean izango dute jokoan txapelketan jarraitzea. Segurola eta Azpiroz kanpoan gelditu dira.
2025/05/27 - 01:16
Larrañaga: ''Partidatik partidara, gehiagora joan gara; espero dut finalean beste koska batekin ere azaltzea''
Atzelari azkoitiarrak eta Javi Urrizak "Erremontari" saioko finalerako txartela eskuratu dute, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri bi jokotan mendean hartuta; finala ekainaren 16an jokatuko dute.
2025/05/27 - 01:16
Urrizak eta Larrañagak tanto hau eginda lortu dute ''Erremontari'' saioko finalerako sailkatzea
Javi Urriza eta Iban Larrañaga zuzenean sailkatu dira ekainaren 16an jokatuko duten "Erremontari" saioko final handirako, Ansa II.a eta Zubiri bi jokotan mendean hartuta, 7-15 eta 14-15. Bigarren jokoan, jarraian, azken zortzi tantoak egin dituzte, eta gailendu egin dira.
2025/05/26 - 11:02
"Erremontari" saioko 5. jardunaldia gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Urriza-Larrañaga/Ansa II-Zubiri bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Segurola-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
2025/05/26 - 10:26
''Erremontari'' saioaren bosgarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri arituko dira lehen partidan, eta Segurola-Azpiruz eta Aldabe-Barrenetxea IV, bigarrenean. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko diren partidak, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/05/20 - 21:33
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko laugarren jardunaldiko tantorik onenak
Ansa II.ak, Urrizak eta Ezkurra II.ak egin zituzten, astelehenean, txapelketako laugarren jardunaldiko hiru tantorik ikusgarrienak.
2025/05/20 - 02:30
Ansa II-Zubiri vs Segurola-Azpiroz ''Erremontari'' saioko partidako azken tantoa
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz menderatu dituzte, hiru jokotan, eta, hala, hiru puntu dituzte sailkapenean; Segurola eta Azpiroz, ordea, finalerako txartela eskuratzeko lehiatik at gelditu dira.
2025/05/20 - 02:30
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri: ''Pena eman digu bigarren jokoa ez ateratzeak''
Ansa II.ak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte, "Erremontari" saioan, Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz, eta, horrenbestez, hiru puntu batu dituzte; partida amaituta, Ansa II-ak eta Zubirik deitoratu dute lau puntu lortu ez izana.
2025/05/20 - 02:28
Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri bikoteen garaipenek asko estutu dute "Erremontari" saioko sailkapena
Urrizak eta Larrañagak Ezkurra II.a eta Juanenea menderatu dituzte, eta Ansa II.ak eta Zubirik Segurola eta Azpiroz gainditu dituzte; ligaxka amaitzeko jardunaldi bat gelditzen dela, Urriza eta Larrañaga lider dabiltza, lau bikote puntu batekin daude, eta Segurolak eta Azpirozek ez dute aukerarik.
2025/05/20 - 01:15
''Erremontari'' saioko Urriza-Larrañaga vs Ezkurra II-Juanenea partidako azken tantoa
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, eta, horrenbestez, "Erremontari" saioko lehen postuan jarri dira.
2025/05/20 - 01:15
Iban Larrañaga: ''Erakutsi dugu bikote gogorra garela''
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak, "Erremontari" saioan, Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, eta lider jarri dira; atzelari azkoitiarrak, partida amaituta, nabarmendu du nola gora doazen txapelketan, astez aste.
2025/05/19 - 10:41
''Erremontari'' saioaren laugarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II-Juanenea dira lehen partidan, eta Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpiruz, bigarrenean. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko diren partidak, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/05/19 - 10:32
"Erremontari" saioko 4. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Urriza-Larrañaga/Ezkurra II-Juanenea bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpiroz izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
2025/05/13 - 20:52
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko hirugarren jardunaldiko tantorik onenak
Juaneneak, Urrizak eta Ezkurra II.ak egin zituzten, astelehenean, txapelketako hirugarren jardunaldiko hiru tantorik ikusgarrienak.
2025/05/13 - 02:37
Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II.a-Juanenea bikoteek launa puntu eskuratu dituzte, "Erremontari" saioan
Txapelketako hirugarren jardunaldian, Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Segurola eta Azpiroz menderatu dituzte, bi jokotan, 15-14 eta 15-13, eta Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea lider berriek Aldabe eta Barrenetxea IV.a gainditu dituzte, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-12.