Erremontea
2025/09/23 - 22:54
Buruz buruko erremonte txapelketako finalerako materiala aukeratu dute Barrenetxeak eta Juaneneak
Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak larunbateko buruz buruko erremonte txapelketako finalean erabiliko duten materiala hautatu dute gaur. Galarretan neurtuko dituzte elkarren indarrak, hernaniarrak seigarrenez, eta saldiastarrak, berriz, bigarrenez.
2025/09/16 - 21:57
Ansak eta Juaneneak larunbatean jokatuko duten finalerdirako materiala hautatu dute
Galarretan izango da, eta eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, 15:10etik. Imanol Ansa eta Aritz Juanenea arituko dira nor baino nor gehiago, finalerako txartela jokoan.
2025/09/11 - 23:30
Ansak Juanenearen aurkako ligaxkako partida jokatzea erabaki du
Egungo buruz buruko txapeldunak min hartu zuen duela bi aste Barrenetxearen aurka. Errekuperatzen aritu ostean, gaur proba egin du eta etzi Juanenearen aurkako ligaxkako partida jokatzea erabaki du.
2025/08/06 - 11:45
Erremonteko Buruz Buruko Txapelketa abuztuaren 9tik irailaren 27ra artean jokatuko da
2025eko Erremonteko Banakako Txapelketak ligaxka abuztuaren 9an hasiko da. Ordutik finala bitarte, irailaren 27ra arte, goi-mailako erremonteaz gozatu ahalko da Galarretan, larunbatero. Ansa II.a egungo txapelduna, Barrenetxea IV, Juanenea eta Azpiroz ariko dira txapela lortzeko lehian.
2025/07/29 - 17:19
Aritz Juanenea eta Kemen Aldabe Summer Seasonen irabazleak, helburu berriei begira
Aritz Juanenea eta Kemen Aldabe Summer Season txapelketako garaileak pozik daude lortutakoarekin. Gogotsu daude erronka berriei aurre egiteko.
2025/07/27 - 18:03
Summer Seasoneko txapelak, Aldabe eta Juanenearentzat
Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea dira Jai Alai Summer Seasoneko txapeldun berriak. Urdinek 15-13 gainditu dituzte Azpiroz eta Ansa.
2025/07/02 - 23:27
Lau bikote arituko dira, nor baino nor gehiago, Jai Alai Summer Season Txapelketan
Txapelketak lau jardunaldi izango ditu: uztailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an. Denek denen aurka jokatuko dute; ligaxkan lehen eta bigarren postuan amaitzen diren bikoteak izango dira final handian, hilaren 26an.
2025/06/28 - 23:04
Amaiera biribila izan du Javi Urrizak Galarretan
Nafarrak bere kirol ibilbideko azken partida jokatu du. Aspirozekin batera, bi setetan menderatu ditu Aldabe eta Barrenetxea IV.a. Partidaren ostean, une hunkigarriak izan dira, familiak, pilotariek eta zaleek omenaldia egin baitiote.
2025/06/28 - 22:00
Sebastian Lizasok Javier Urrizari eskainitako bertsoa
Sebastian Lizasok bertso berezia eskaini dio Javi Urrizari, erremontista nafarraren agurrean.
2025/06/28 - 20:34
Javier Urrizari omenaldi beroa egin diote bere azken partidaren atarian
Nafarrak, historiako erremontista onenetarikoak, omenaldi hunkigarria jaso du Hernanin, Galarreta pilotalekuan, bere ibilbideko azken partidaren atarian.
2025/06/28 - 15:04
Javier Urriza: 30 txapel 18 urtean
Nafarrak amaitutzat eman du bere ibilbide profesionala. Historiako erremontista onenetarikoa da, lehiakorra eta garaile asegaitza. Kantxan eta kantxatik kanpo arrastoa utzita doa.
2025/06/27 - 19:12
Endika Barrenetxea: ''Javi Urrizak aurkaria beti beldurtuta dauka''
Javier Urrizak bihar esango die agur kantxei, Galarretan. Azpiroz bizkartzain duela, Aldabe eta Barrenetxeari egingo die aurre. Hernaniarra izan da azken hamarkadan iruindarrak izan duen aurkaririk gogorrena. Barrenetxearekin elkartu gara Urrizaren aurka jokatzea zer-nolakoa den ezagutzeko.
2025/06/26 - 17:03
Seve Arcelus, Urriza erremontean hasteko konbentzitu zuen pertsona
Urrizaren ibilbide profesionalean funtsezkoa izan den lagun batekin izan gara, Seve Arcelusekin. Palista profesional ohiak animatu zuen Urriza pala utzi eta erremontean probatzera.
2025/06/25 - 18:57
Koteto Ezkurra: ''Javi Urrizak perfektuki aukeratu du unea, erretiroa hartzeko, punta-puntan dagoela''
Urriza handia erremontera iritsi zenean, Koteto Ezkurra izar nagusia zen. Iruindarrak larunbatean hartuko du erretiroa, erremontista gisa, eta EITB Ezkurrarekin izan da, alegia, erremontean txapela gehien irabazi dituen pilotariarekin.
2025/06/23 - 23:00
Urrizak larunbatean utziko du pilota, Galarretan: ''Mila esker denoi; gora erremontea, bizi erremontea''
Aurrelari iruindarrak jaialdi oso berezian esango du agur, larunbatean; berak ere jokatuko du, Azpirozekin batera, "Erremontari" saioa irabazi berri duten Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren aurka. 17:05etik aurrera, ikusgai izango da, eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/06/19 - 23:25
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
2025/06/17 - 22:30
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Aldabek eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finaleko tantorik onenak.
2025/06/17 - 16:59
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak
Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.
2025/06/17 - 16:47
Urrizak ezin izan zuen bere azken finala irabazi
Javier Urrizak ezin izan zuen bere azken finala eskuratu, "Erremontari" saioko azken hitzorduan Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka galdu baitzuen, Larrañaga bikote zuela. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.
2025/06/17 - 01:38
Javi Urriza: ''Polita da azken partida hau bezalako final bat izatea, denok nahi baitugu hemen egon''
"Erremontari" saioko finalean txapela lortu ezin izan badu ere, aurrelari iruindar mitikoa harro dago, parte hartu duen azen txapelketan garaipena lortzeko lehian izan baita; Urrizak hilaren 28an hartuko du erretiroa.