Erremontea
2023/07/14 - 12:40
Barrenetxeak eta Juaneneak Jai Alai Summer Season Serieseko finalerako txartela eskuratu dute
Hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Ansa. Lehenengoan, 15-7 nagusitu dira; bigarrena, berriz, 6-15 galdu dute, eta hirugarren joko erabakigarrian, 15-2. Larunbatean, Azpiroz eta Larrañaga izango dituzte aurkari finalean.
2023/06/14 - 00:01
Segurola eta Juanenea: ''Atzokoa ikusgarria izan zen''
Segurola eta Juanenea Sagardoaren Txapelketako txapeldunek astelehenean irabazitako finalaren errepasoa egin dute garaipenaren biharamunean .
2023/06/13 - 20:30
Segurolak eta Juaneneak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa
Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan, Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.
2023/06/13 - 20:27
Segurola eta Juanenea, Sagardoaren Txapelketako txapeldun
Urriza eta Martirena gainditu dituzte final bizi eta lehiatu batean. Polemikarako tartea ere izan da zenbait tantotan.
2023/06/13 - 02:10
2023ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 12an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/06/13 - 01:55
Beñat Segurola: ''Kriston partida egin dugu, merezitako txapela da''
Beñt Segurolak Sagardoren Txapelketako txapela irabazi du Aritz Juanenearekin batera, finalean Urriza eta Martirena hiru setetan mendean hartuta.
2023/06/13 - 01:55
Aritz Juanenea: ''Hau ez nuen inondik inora espero''
Aritz Juaneneak Sagardoaren Txapelketako txapela irabazi du Beñat Segurolarekin batera, finalean Urriza eta Martirena mendean hartuta.
2023/06/13 - 00:00
Juaneneari eta Segurolari garaipena eman dien tantoa
Juaneneak eta Segurolak Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, hiru setetan, Urrizari eta Martirenari gailenduta.
2023/06/12 - 23:48
Segurolak eta Juaneneak irabazitako txapela jantzi dute
Bi erremontariek Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, "Erremontari" saioan, Urriza eta Martirenari hiru setetan gailenduta.
2023/06/12 - 09:00
XIII. Sagardoaren Txapelketako finala, gaur gauean ''Erremontari'' saioan
Hernaniko Galarreta pilotalekuak XIII. Sagardoaren Txapelketako finala hartuko du astelehen honetan. Aurrez aurre izango ditugu Javier Urriza-Ibai Martirena eta Beñat Segurola-Aritz Juanenea erremontistak. "Erremontari"ren finala, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en!
2023/06/08 - 22:13
''Erremontari'' bikote onenaren bila dabil
Astelehenean, "Erremontari" saioko finala jokatuko dute Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek. Saldiaskoa kexu agertu da materialarekin, pilota motelegiak iruditu zaizkiolako. Dena dela, final estua aurreikusten da.
2023/06/07 - 02:02
Hauek dira ''Erremontari''ko finalaurrekoetako hiru tantorik onenak
Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a menderatu dituzte, eta Segurolak eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Zubiri kanporatu dituzte; irabazleek, hilaren 12an, finala jokatuko dute, baina finalerdietan ere izan ditugu ikusgai tanto eder batzuk.
2023/06/06 - 18:44
Urriza-Martirena vs Segurola-Larrañaga, finalean
Javier Urriza eta Ibai Martirena eta Beñat Segurola eta Aritz Juanenea erremontistek osatutako bikoteek jokatuko dute, ekainaren 12an, astelehenean, Hernaniko Galarretan, "Erremontari" saioan, XIII. Sagardoaren Txapelketako finala.
2023/06/06 - 02:50
Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek jokatuko dute "Erremontari" txapelketako finala
Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a (15-14 eta 15-2) eta Ezkurra II.a eta Zubiri (13-15, 15-13 eta 5-2) menderatu dituzte, hurrenez hurren, XIII. Sagardoaren Txapelketako finalerdietan, Hernaniko Galarretan.
2023/06/05 - 12:40
Sagardoaren Txapelketako bi finalerdiak, gaur gauean, ''Erremontari''n
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.
2023/06/05 - 10:00
Lau bikote, nor baino nor gehiago, Sagardoaren Txapelketako finalean sartzeko lehian
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.
2023/06/01 - 00:10
Erremontariko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak prest daude finalerako txartela lortzeko lehiarako
Astelehenean, ekainaren 6an, jokatuko dira Erremonatariko finalerdiak. Lehenengoan Urriza-Martirena eta Osa Goikoetxea-Barrenetxea ibilliko dira nor baino nor gehiago. Bigarrenean, aldiz, Segurola-Juanenea eta Ezkurra-Zubiri bikoteak egongo dira aurrez-autrre. Materiala hautatu dute.
2023/05/30 - 22:30
Hauek dira ''Erremontari'' saioko 7. jardunaldiko jokaldirik onenak
Segurolak eta Juaneneak eta Urrizak eta Martirenak Ezkurra II-Zubiri eta Aldabe-Azpiroz bikoteak menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/30 - 18:52
Ekainaren bosteko finalerdiak, zehaztuta
Urriza-Martirena bikoteak Goikoetxean V.a-Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko ditu indarrak Sagadoaren Txapelketako lehen finalerdian.Bigarrenean, Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri arituko dira, nor bainonor gehiago.
2023/05/29 - 10:49
Sagardoaren Txapelketako finalerdietarako sailkapena jokoan, gaur gaueko ''Erremontari'' saioan
Iritsi da Sagardoaren Txapelketako jardunaldi erabakigarria. Zein bikotek osatuko dituzte finalerdiak? Lehian izango dira Ezkurra II-Zubiri, Segurola-Juanenea, Urriza-Martinera eta Aldabe Azpiroz bikoteak. 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.