Erremontea
2023/12/30 - 23:11
Erremonteko Binakako Txapelketako finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Urriza eta Azpiroz dira 2023ko Erremonteko Binakako txapeldunak, Galarretan jokatutako finalean Ansa eta Martirena bi jokotan mendean hartuta.
2023/12/23 - 19:00
Urriza eta Azpiroz, Binakako Txapelketa Nagusiko finalera
Aldabe eta Barrenetxeari gailendu zaizkie bigarren finalerdian 15-14, 11-15 eta 8-1, eta Ansa II.aren eta Martirenaren aurka jokatuko dute abenduaren 30eko final handia.
2023/11/02 - 22:04
Erremonteko Binakako Txapelketa aurkeztu dute Hernanin
Hernaniko Galarreta pilotalekuan aurkeztu dute erremonteko Binakako Txapelketa. Bost bikote nor baino nor gehiago arituko dira azaroaren 4tik abenduaren 16ra.
2023/09/21 - 23:02
Gross Torneoa jokatuko dute, larunbatean, Galarretan; eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute
Zortzi erremontista onenek hartuko dute parte, eta txapelketa azkarra izango da; izan ere, bi finalerdiak eta finala egun berean jokatuko dituzte. 15:15ean hasiko da jaialdia.
2023/09/12 - 16:45
Imanol Ansa: ''Txapela irabazi behar nuela agindu nion neure buruari''
Imanol Ansa erremonte txapeldunak oso garbi zuen irabazi nahi zuela. Hamar bat urte horrekin ametsetan zebilela kontatu du. Orain, 26 urte dituela lortu du urnietarrak.
2023/09/09 - 22:52
Imanol Ansa, erremonteko Buruz Buruko txapelduna
Imanol Ansa urnietarra da erremonteko Buruz Buruko txapeldun berria, Aritz Juaneneari 30-17 irabazi ondoren larunbat honetan, irailak 9, jokatutako finalean.
2023/09/06 - 17:18
Aritz Juanenea eta Imanol Ansa, garaipenaren bila, buruz buruko erremonte finalean
Larunbatean jokatuko dute buruz buruko erremonte finala Aritz Juaneaneak eta Imanol Ansak. Gaur, materiala aukeratu dute Galarreta frontoian, eta garaipenaren bila irtengo direla azpimarratu dute biek.
2023/09/02 - 21:24
Juaneneak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela lortu du
Aritz Juaneneak erremonteko Buruz Buruko Txapelketako finala jokatu du, finalerdietan Endika Barrenetxea mendean hartu ostean 30-21eko emaitzarekin.
2023/08/28 - 18:13
Barrenetxea IV.a-Juanenea finalerdia, zuzenean, larunbatean
Partida zuzenean emago dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 15:15etik aurrera. Irabazleak Imanol Ansa izango du aurkari irailaren 9ko Buruz Buruko final handian.
2023/08/27 - 19:16
Erkiagak eta Del Riok irabazi dute Lekeitioko Masters Seriesa
Aritz Erkiagak eta Julen del Riok, Gernikako Grand Slameko garaileek, Lekeitioko Masters Seriesa irabazi dute. 15-11 eta 15-12 hartu dituzte mendean Iñaki Osa Goikoetxea eta Lekerika.
2023/08/26 - 23:02
Urrizak mendean hartu du Barrenetxea (30-20), eta Ansak finala jokatuko du
Urrizak 30 eta 20 irabazi dio Barrenetxeari buruz buruko ligaxkako azken neurketan. Emaitza horrekin, Ansa zuzenean sailkatu da finalera, eta Juaneneak eta Barrenetxeak jokatuko dute finalaurrekoa. Izan ere, gaur irabazi arren, egungo txapelduna Javi Urriza kanpoan geratu da.
2023/08/23 - 16:50
Aritz Juanenea prest, Ansaren aurka erremonteko txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatzeko
Joan den larunbatean, Aritz Juaneneak ez zuen Barrenetxearen aurkako partida bukatu min hartu zuelako. Gaur, jokatzeko moduan dela baieztatu du.
2023/08/19 - 23:03
Juaneneak ez du partida amaitu Barrenetxearen aurka
Juanenea arazo fisikoekin iritsi da eta ez du partida amaitzerik izan. Markagailuan Barrenetxea 26-17 aurretik zela, Saldiasko atzelariak ez jarraitzea erabaki du. 17. tantora iritsita punturik galtzen ez zuela ikusita, partida ez amaitzea erabaki du.
2023/08/17 - 22:45
Ansa II.ak mendean hartu du Urriza (30-23), eta finalerdietarako txartela ziurtatu du
Buruz Buruko txapelketaren ligaxkako bigarren jardunaldian Ansa II.ak 30-23 irabazi dio Urrizari. Garaipen horrekin, Ansak gutxienez ziurtatu du finalerdietan egotea. Urrizak, aldiz, ez du oraindik punturik eskuratu eta behartuta dago geratzen zaion partida irabaztera.
2023/08/10 - 23:10
Juaneneak sorpresa eman du Urriza menderatuta (30-23)
Juaneneak 30 eta 23 irabazi dio egungo txapeldunari, Urrizari finalerdietako ligaxkako lehen partidan sorpresa emanez. Partida iraulita lortu du irabaztea Saldiasko atzelariak.
2023/08/10 - 17:07
Urrizak Juanenearen aurka jarriko du txapela jokoan
Erremontean, buruz buruko txapelketaren finalerdietako ligaxka hasiko da. Urrizak, Barrenetxeak, Juaneneak eta Ansak osatuko dute ligaxka.
2023/08/05 - 23:01
Aritz Juaneneak Xabier Azpiroz menderatu du, 30-28, eta Buruz Burukoaren ligaxkan sartu da
Juanenea nagusi izan da partidako lehen zatian, baina, gerora, Azpirozek asko estutu du emaitza. Garaipena lortuta, Saldiaseko atzelaria Urrizarekin, Barrenetxearekin eta Ansarekin batera arituko da ligaxkan.
2023/08/04 - 00:43
Azpirozek 30-21 menderatu du Larrañaga, Buruz Burukoan, eta Juanenea izango du aurkari ligaxkan sartzeko
Azpirozen eta Juanenearen arteko partida larunbatean jokatuko dute, hilaren 5ean; 15:15etik, EITBk zuzenean emango du, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/08/01 - 22:53
Erremonteko Buruz Buruko txapelketa aurkeztu dute
Sei pilotari ari dira txapelagatik lehian. Ligaxka abuztuaren 10ean hasiko da, eta guztiek guztien aurka jokatuko dute. Finala irailaren 9an izango da, Galarretan.
2023/07/16 - 18:01
Barrenetxeak eta Juaneneak irabazi dute Jai Alai Summer txapelketa
Bi setetan hartu zituzten mendean Barrenetxeak eta Juaneneak Azpiroz eta Larrañaga:13 eta 15 eta 14 eta 15. Partida oso lehiatua izan zen, eta gorriak bi setetan aurretik joan ziren, 13 eta 9, eta 14 eta 10, baina ez zuten jokoa ixten jakin, eta urdinek ez zioten sinesteari utzi.