"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2023/06/05 - 10:00
Lau bikote, nor baino nor gehiago, Sagardoaren Txapelketako finalean sartzeko lehian
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.
2023/06/01 - 00:10
Erremontariko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak prest daude finalerako txartela lortzeko lehiarako
Astelehenean, ekainaren 6an, jokatuko dira Erremonatariko finalerdiak. Lehenengoan Urriza-Martirena eta Osa Goikoetxea-Barrenetxea ibilliko dira nor baino nor gehiago. Bigarrenean, aldiz, Segurola-Juanenea eta Ezkurra-Zubiri bikoteak egongo dira aurrez-autrre. Materiala hautatu dute.
2023/05/30 - 22:30
Hauek dira ''Erremontari'' saioko 7. jardunaldiko jokaldirik onenak
Segurolak eta Juaneneak eta Urrizak eta Martirenak Ezkurra II-Zubiri eta Aldabe-Azpiroz bikoteak menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/30 - 18:52
Ekainaren bosteko finalerdiak, zehaztuta
Urriza-Martirena bikoteak Goikoetxean V.a-Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko ditu indarrak Sagadoaren Txapelketako lehen finalerdian.Bigarrenean, Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri arituko dira, nor bainonor gehiago.
2023/05/29 - 10:49
Sagardoaren Txapelketako finalerdietarako sailkapena jokoan, gaur gaueko ''Erremontari'' saioan
Iritsi da Sagardoaren Txapelketako jardunaldi erabakigarria. Zein bikotek osatuko dituzte finalerdiak? Lehian izango dira Ezkurra II-Zubiri, Segurola-Juanenea, Urriza-Martinera eta Aldabe Azpiroz bikoteak. 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2023/05/23 - 17:29
Ansa-Zaldua kanporatuta, bost bikote lau postutarako lehian
"Erremontari" saioan jokatzen den Sagardoaren Txapelketan, Ezkurra II.a-Zubiri eta Aldabe-Azpiro bikoteek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten 6. jardunaldian, ligaxka bukatzeko jardunaldi bat falta dela. Ansa eta Zaldua, berriz, kanpoan geratu dira.
2023/05/23 - 02:27
Garaipen garrantzitsuak Ezkurra II.a-Zubiri eta Aldabe Azpirozentzat, amaierarako jardunaldi baten faltan
Seigarren jardunaldiko bi partidak bi setetan erabaki dira. Bi bikote daude orain 10 punturekin, beste hiruk 8 puntu dituzte eta Ansa II.a eta Zaldua I.a aukerarik gabe geratu dira, 3 punturekin.
2023/05/22 - 10:40
Sagardoaren Txapelketaren 6. jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Finalerdiak gerturatzen ari diren heinean, lehia geroz eta estuagoa da Hernaniko Galarreta frontoian. 6. jardunaldian aurrez aurre izango dira lehenbizi, Ansa II.a eta Zaldua bikotea eta Ezkurra II.a eta Zubiri erremontistak. Ondoren, Segurola eta Juanenea Aldabe eta Azpirozen aurka arituko dira.
2023/05/16 - 20:31
Hauek dira ''Erremontari''ko bosgarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Segurolak eta Juaneneak eta Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V-Barrenetxea IV y Ansa II-Zaldua I bikoteak menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/16 - 19:01
Lehen porrota Goikoetxea-Barrenetxea liderrentzat, "Erremontari" saioko bosgarren jardunaldian
Segurola-Juanenearen aurka galdu dute, bi setetan. Jardunaldiko beste partidan, Urriza eta Martirena jaun eta jabe izan dira Ansa-Zalduaren aurka.
2023/05/16 - 18:53
Segurolak eta Juaneneak errepasoa eman diete egungo liderrei
Goikoetxeak eta Barrenetxeak lehenengo porrota jaso dute, Sagardoaren Txapelketako bosgarren jardunaldian. Bigarren partidan,garaipena Urrizak eta Martirenak lortu dute, behetik gora datozela konfirmatuz.
2023/05/15 - 10:30
Sagardoaren txapelketako 5. jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Hernaniko Galarreta frontoiak "Erremontari", Sagardoaren Txapelketako 5. jardunaldia hartuko du gaur. Elkarren lehian Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Segurola-Juanenea bikoteak arituko dira lehenbizi. Ondoren, Urriza-Martiarena eta Ansa II-Zaldua pilotariak arituko dira nor baino nor.
2023/05/09 - 22:02
Hauek dira ''Erremontari'' saioko laugarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Endika Barrenetxeak, Josetxo Ezkurrak eta Javier Urrizak egin dituzte jardunnaldiko hiru jokaldirik ikusgarrienak.
2023/05/09 - 19:15
Goikoetxea-Barrenetxea eta Urriza-Martirena, nagusi laugarren jardunaldian
Goikoetxea-Barrenetxea bikotea Sagardoaren Txapelketako lider sendoa da, eta hirugarren garaipena lortu zuten atzo. 7-15, 15-10 eta 5-4 hartu zituzten mendean Aldabe eta Azpiroz. Lau punturekin Urriza eta Martirena daude, atzo lehen garaipena eskuratu zutenak, Ezkurra eta Zubiri gaindituta.
2023/05/08 - 23:12
Urriza-Martirena eta Goikotxea-Barrenetxea bikoteak nagusi, “Erremontari” saioaren 4. jardunaldian
Goikoetxeak eta Barrenetxeak lidergoa sendotu dute Aldabe eta Azpiroz mendean hartuta. Urrizak eta Martirenak, aldiz, Ezkurra II.a eta Zubiri gainditu dituzte hiru setetan.
2023/05/08 - 10:00
Sagardoaren txapelketako 4. jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Hernaniko Galarreta pilotalekuak Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldia hartuko du gaur gauean. Aurrez aurre izango ditugu lehenbizi, Urriza-Martirena eta Ezkurra II-Zubiri. Ondoren, Goikoetxea V-Barrenetxea VI eta Aldabe-Azpiroz arituko dira. 22:30etik aurrera, EITB Median.
2023/05/02 - 22:30
Hauek dira ''Erremontari''ko hirugarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Zubirik eta Segurolak eta Juaneneak Aldabe eta Azpiroz eta Urriza eta Martinera menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/02 - 17:35
Urrizak eta Martirenak garaipenik lortu ezinda jarraitzen dute
Segurola-Juanenea bigarrenak dira sailkapenean, eta, Ezkurra-Zubiri bikotearekin batera, euren partidak aurrera atera zituzten Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldian. Urrizak eta Martirenak, berriz, martxa hartu ezinda segitzen dute.
2023/05/02 - 02:45
Segurola-Juanenea eta Ezkurra-Zubiri bikoteek euren lehen garaipenak lortu dituzte “Erremontari” saioan
Segurolak eta Juaneneak sufrituta irabazi dute 3. jardunaldiko lehen neurketa, aldapan gora zuten partida iraulita (1-2). Ezkurrak eta Zubirik, aldiz, gauzak errazago izan dituzte bigarrenean, eta bi setetan nagusitu dira.
2023/05/01 - 10:00
Sagardoaren Txapelketaren hirugarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur gauean "Erremontari" Sagardoaren Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute honako bikote hauek: Urriza-Martirena vs. Segurola-Juanenearen aurka, eta Aldabe-Azpiroz vs. Ezkurra II - Zubiri.