"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2024/05/31 - 02:11
Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek launa puntu garrantzitsu batu dituzte, "Erremontari" saioan
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Beñat Segurola eta Iban Larrañaga hartu dituzte mendean, bi setetan ere (15-11 eta 15-8), 2024ko Sagardoaren Txapelketan.
2024/05/31 - 02:11
Ansa II.a eta Zubiri: ''Maila igotzen saiatzen jarraituko dugu''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik gertu dituzte "Erremontari" saioko finalerdiak, ostegunean Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea bi jokotan mendean hartuta; Ansa eta Zubiri bigarren dabiltza sailkapenean.
2024/05/31 - 01:17
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Txapelketan borrokatzeko gaitasuna dugula uste dugu''
Ostegunean, "Erremontari" saioan, Segurola eta Larrañaga aurkari lortutako garaipena kontuan izanik, Urrizak eta Martirenak bederatzi puntu dituzte 2024ko Sagardoaren Txapelketako sailkapenean; hala, sendo jarraitzen dute, finalerdietara sailkatzeko lehian.
2024/05/30 - 02:58
Sagardoaren txapelketako bosgarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako bosgarren jardunaldian Urriza-Martirena vs Segurola-Larrañaga arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/26 - 20:31
'Erremontari' saioko laugarren jardunaldiko tantorik onenak
'Erremontari' saioko laugarren jardunaldiak tanto bikainak utzi zikigu, eta bideo honetan bildu ditugu hiru onenak. Ezkurra-Azpiroz bikoteak Ansa eta Zubiri menderatu ditu (15-10 eta 15-13) eta Loitegi eta Barrenetxea nagusi izan dira Segurola-Larrañaga bikotearen kontra (15-12, 14-15 eta 8-6).
2024/05/24 - 02:38
Ezkurra eta Azpiroz: ''Hiru partida irabazita, uste dugu finalerdietan gaudela''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek, norgehiagoka ikusgarri batean, bi setetan hartu dituzte mendean Ansa II.a eta Zubiri (15-10 eta 15-13). Hala, "Erremontari" saioan duten aurreneko postua sendotu egin dute.
2024/05/24 - 02:32
Ezkurrak eta Azpirozek Ansa eta Zubiri menderatu dituzte "Erremontari" saioan, eta sendo daude lehen postuan
"Erremontari" saioko laugarren jardunaldiak, horrez gain, Loitegik eta Barrenetxeak Sagardoaren Txapelketan lortutako lehenengo garaipena ere ekarri du, Segurola eta Larrañaga aurkari. Ezkurra II.ak eta Azpirozek, hamaika puntu dituztela, oso bideratuta dute finalerdietarako txartela.
2024/05/24 - 01:38
Loitegi eta Barrenetxea: ''Azken setean ondo jokatu dugu, hiru puntu lortu ditugu, eta bizirik gaude''
Julen Loitegik eta Endika Barrenetxeak garaipen oso garrantzitsua erdietsi dute, hirugarren jokoan, "Erremontari" saioko laugarren jardunaldian, Segurola-Larrañaga bikotea aurkari (15-12, 14-15 eta 8-6).
2024/05/23 - 02:59
Sagardoaren txapelketako laugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako laugarren jardunaldian Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Juanenea arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Segurola-Larrañaga vs Loitegi-Barrenetxea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/17 - 02:20
Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea mendean hartuta, sei puntu dituzte "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan. Hirugarren jardunaldian, hiru jokotan lortu dute garaipena (15-7, 14-15 eta 8-1).
2024/05/17 - 02:19
Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri gailendu dira "Erremontari" saioan, eta lehen postuetan dabiltza
Ezkurrak eta Azpirozek Aldabe eta Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta lau puntu batu dituzte; zazpi dituztela, Sagardoaren Txapelketako lider berriak dira. Ansak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea, 15-7, 14-15 eta 8-1.
2024/05/17 - 02:08
Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta sailkapenean, "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan, lider jarri dira, zazpi puntu dituztela.
2024/05/14 - 18:17
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldian Ansa II eta Zubiri Loitegiren eta Barrenetxearen aurka arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ezkurra-Azpiroz vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/10 - 22:27
Hauek dira ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Ostegunean, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten; Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek lortu zuten garaipena, Segurola-Larrañaga et Loitegi-Barrenetxea IV.a bikoteen aurka.
2024/05/10 - 02:25
Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak bi jokotan hartu dituzte mendean Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea, Sagardoaren Txapelketan, bi jokotan, 15-11 eta 15-7; hala, bost puntu dituzte, "Erremontari" saioaren sailkapenean.
2024/05/10 - 02:21
Urrizak eta Martirenak eta Ansa II.ak eta Zubirik garaipena lortu dute, "Erremontari" saioan
Urrizak eta Martirenak bi jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea IV.a, eta Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga. Beñat Segurola eta Iban Larrañaga, bi partidatan bost puntu eskuratuta, sailkapeneko lehen postuan daude.
2024/05/10 - 01:36
Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Iban Larrañaga (7-15, 15-9 eta 8-6); horrenbestez, hiru puntu batu dituzte, Sagardoaren Txapelketan.
2024/05/09 - 02:04
Sagardoaren txapelketako bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Lehen partidan, Urriza-Martirena bikotea Loitegi-Barrenetxearen aurka arituko da. Bigarrenean, berriz, aurrez aurre izango dira Ansa II-Zubiri eta Segurola-Larrañaga pilotariak. Ez galdu, "Erremontari", 22:15etik aurrera.
2024/05/03 - 22:28
''Erremontari'' saioaren lehen jardunaldiko tantorik onenak
Erremontari saioaren lehen jardunaldiko tanto onena Javier Urrizak egin du, bi paretaz. Hementxe hiru tanto ikusgarrienak.
2024/05/03 - 14:43
Ezkurra II-Azpiroz bikoteak garaipenarekin ekin dio “Erremontari” saioko laugarren ekitaldiari
Ezkurra II eta Azpiroz bikotea Sagardoaren Txapelketaren 14. edizioari hasiera eman dion lehen partidan hiru setetan nagusitu dira Urriza eta Martirenaren aurka (15-10, 3-15 eta 5-8).