Baikoko pilotariek greba mantentzea erabaki dute
Datorren astebururako greba mantentzea erabaki dute Baikoko pilotariek astearte honetan enpresarekin akordiorik gabeko beste batzar bat izan ostean. Hala ere, aurrerapen txiki batzuk eman dira.
Entrenamendu-erregimena, barne-erregimena eta "lan-baldintzen inguruko kontuei buruz" negoziatzeko borondatea azaldu du Baikok. Horiek dira pilotariek aldarrikatzen dituzten puntuetako batzuk.
Kontratua berritu ez dieten Laso, Mariezkurrena, Victor eta Eskiroz pilotariak berriz onartzeko eskareraren inguruan, Baikok konponbide partzial bilatu ahal izateko atea zabalik uzten du, nahiz eta ez dagoen prest aldarrikapen hau bere osotasunean onartzeko, "enpresaren egoera ekonomikoagatik eta pilotari gehiegi dituelako".
Bestalde, Baikok ez du onartzen lan hitzarmen kolektiboaren eskaera, honakoa argudiatuta: "Ez gaude kostuak eta gastuak handitzeko moduko egoeran, greba-batzordeak eskatzen duen lan hitzarmen kolektiboak 150.000 euro inguruko gastua suposatzen baitu".
Ondorioz, grebak aurrera egingo du, bi aldeak ez dira akordiora iritsi, baina zenbait aldarrikapenetan aurrerapen txiki batzuk eman dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Handia egin du Jakak, azken unean Ezkurdiari partida iraulita (21-22)
Larunbat honetan, Lizarran jokatutako Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, azken unean markagailua iraulita garaitu du Erik Jakak Joseba Ezkurdia, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Zabalak erraz garaitu du Bakaikoa (5-22), eta final-laurdenetara igaro da
Javier Zabalak erraz (5-22) menderatu du Joanes Bakaikoa Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Logroñon, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Dario Buruz Buruzko Txapelketako final-laurdenetan izango da, Elordi kanporatuta (22-6)
Dario Gomezek nagusitasunez (22-6) garaitu du Aitor Elordi Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Bastidan, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Euskal selekzioa: “Zortzi urre daude jokoan, eta gure helburua zortziak irabaztea da"
XIMunduko Pilota Txapelketaren XI. edizioa hartuko du Argentinak apirilaren 6tik 12ra. Gaur aurkeztu dute, Abadiñon, bertara joango den espedizioa.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Hiru modalitate, Gipuzkoako Irekiko finaletan
Apirilaren 12an Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira finalak, eta ETB1ek eta EITBko plataformek zuzenean emango dituzte.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
Buruz Burukoa abian da, Altuna, faborito nagusia, Laso, Artola eta Larrazabal zerrendaburu direla
Laurak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetako ligaxkara, eta bertan lau txapeldun multzo berean elkartu daitezke: Laso, Altuna, Elordi eta Jaka, azken biek final-zortzirenetako kanporaketa gainditzen baldin badute. Serie B txapelketan, zozketak Zubizarreta anaia ataudarren arteko neurketa utzi du.
Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da
Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.