Barandika eta Lekerika, bi lagun aurrez aurre finalerdietan
Zure interesekoa izan daiteke
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.
Jon Ander Albisu: "16 urte eta gero, txapela buruan"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Ataungo pilotariaren lehen hitzak jaso ditugu bideo honetan.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk irabazi dute 2026ko Binakako Txapelketa, finalean Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia mendean hartuta (16-22). Baikoko bikoteak une oro izan du kontrolpean jokoa, eta Aspeko atzelaria nekatzen saiatu dira garaipena eskuratzeko.
A zer begirada bota dion Lasok Altunari!
Jokin Altunak traba egin dio Unai Lasori markagailuan 9-9ko emaitza zegoenean. Halere, tantoa urdinek irabazi dute, eta 9-10 aurreratu dira. Unai Lasok begirada gogorra bota dio Amezketako aztiari.
Festa-giroa Iruñean, Binakako finalaren harira
Binakako Txapelketako finalaren atarian, zaleek Iruñeko kaleak hartu dituzte; bakoitzak bere bikotearen alde egiten duen arren, guztiek partida lehiatua ikustea espero dute.
Zuzenean, Binakako Txapelketaren finala: Altuna III-Ezkurdia vs Laso-Albisu
Nafarroa Arenatik zuzenean, 16:30etik aurrera.
Peña II.a Buruz Buruko Txapelketan izango da, Mariezkurrena erraz garaitu ostean (22-7)
Jon Ander Peñak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela bereganatu du, azken kanporaketan Jon Mariezkurrena nagusitasun handiz menderatuta (22-7).
Zenbat final jokatu dira Nafarroa Arenan?
2026ko Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko da. 2018an inauguratu zutenetik, 6 final handi jokatu dira bertan; hortaz, igandekoa 7.a izango da. Honatx laburpen arin bat.
Honela iritsi dira finalera bi bikote protagonistak
Albisu-Laso eta Altuna III.a-Ezkurdia bikoteek jokatuko dute igande honetan, Binakako Txapelketako final handia, Nafarroa Arenan. Lasok eta Albisuk txapelketako bikoterik sendoena eta erregularrena osatu dute; Altunak eta Ezkurdiak, berriz, gorabehera gehiago izan dituzte, baina mailarik onena eman dute momentu erabakigarrietan.