Kirol gehiago
2025/01/18 - 10:30
Busto bigarren izan da Clermonten, eta X-Trialeko Munduko Txapelketako lidergoa galdu du
Toni Bou pilotuak Jaime Busto bizkaitarra hartu du mendean Clermont-Ferranden, eta Munduko Indoor Txapelketan lidergoa bereganatu du, bost puntuko errentarekin.
2025/01/16 - 19:05
Swiatek, Paolini, Sinner eta Fritz 3. kanporaketarako sailkatu dira Australian; Medvedev, txapelketatik at
Australiako Irekiko emakumezkoen mailan ez da ezustekorik egon urtarrailaren 16ko 2. kanporaketetako partidetan; Swiatekek, Paolinik eta Rybakinak aurrera egin dute. Gizonezkoetan, Sinner, Fritz eta Rune 3. kanporaketarako sailkatu dira; Fonseca, Medvedev eta Tiafoe txapelketatik at geratu dira.
2025/01/15 - 17:39
Alcaraz, Djokovic, Zverev, Sabalenka, Andreeva eta Gauff, aurrera Australian; Ruud eta Zheng, kanporatuta
Gizonezkoen mailan aurrera egin dute Djokovic, Alcaraz eta Zverev faboritoek, baina txapelketan seigarren dabilen Ruud txapelketatik at geratu da. Emakumezkoen mailan, Sabalenka, Andreeva eta Gauff 3. Kanporaketara sailkatu dira, eta Zheng munduko rankingeko 5.a kanporatu dute.
2025/01/14 - 19:19
Fonsecak distira egin du Australiako Irekian, Rublev kanporatuta
Joao Fonseca 18 urteko tenislari brasildarrak Andrey Rublev munduko rankingeko 9. tenislari onena kanporatu du Australiako Irekitik, lehen txandan. Hiru setetan bereganatu du garaipena (6-7, 3-6 eta 6-7), maila bikaina emanda. Brasilen txundituta eta ilusionatuta daude Fonsecarekin.
2025/01/13 - 14:10
Sinner, Alacaraz, Djokovic, Gauff eta Swiatek tenislariek garaipenekin ekin diete Australiako Irekiari
Gizonezkoen mailan Tsitsipas kanporatzea izan da deigarriena. Sinner, Alcaraz eta Djokovic tenislariak sendo azaldu dira lehen txandako partidetan. Emakumezkoen mailan Azarenka eta Ostapenko geratu dira txapelketatik at; Gauffek eta Swiatekek aurrera egin dute.
2025/01/12 - 17:39
Jaime Bustok bigarren egin du Frantzian jokatutako Munduko Kopako proban
Gorlizko pilotuak 35 puntu dauzka orain, Tony Bou liderrak beste.
2025/01/10 - 17:55
Alex Txikon: ''Horrelako gauza bat gertatzen zaizunean konturatzen zara zein gauza gutxi garen''
Alex Txikon etxean da. Katmandun ebakuntza egin ondoren, ez dio Annapurnaren neguko erronkari aurre egingo. Abenduaren 27an apendizitiseko ebakuntza egin behar izan zioten, eta horrek helburuari aurreikusitako datetan heltzea galarazi dio. Sokalagunek, ordea, espedizioarekin jarraituko dute.
2025/01/09 - 15:17
Alex Txikonek etxera itzultzea erabaki eta ez du Annapurna neguan igotzeko saiakera egingo
Katmandun, peritonitisak jota, ebakuntza egin behar izan zioten 2024 amaieran. Ebakuntzaren ostean, bilakaera fisikoa nolakoa izango zen jakin arte itxaron du, baina, azkenean, bertan behera utzi du Anapurna neguan igotzeko erronka.
2024/12/31 - 21:53
Boulaid eta Lachgar, garaile Beasain eta Galdakaoko San Silvestre lasterketetan
Bestalde, Majida Maayouf arabarrak Gasteizko lasterketa irabazi du, eta bigarren egin da Galdakaokoan.
2024/12/30 - 18:07
Pou anaiak, eragin handieneko mendizaleen artean
Iker eta Eneko Pou 2024ko eragin handieneko 50 mendizaleen zerrendan sartu dira, eta urtea arrakastaz hasi eta bukatu dute. Gasteizko anaiek espedizio ugari egin dituzte, bide berriak ireki dituzte mundu guztian zehar eta bigarren liburua kaleratu dute.
2024/12/30 - 17:19
Alex Txikon "arriskuz kanpo" dago, peritonitis batek jota ebakuntza egin ostean
Medikuek "oraingoz, erabateko atsedena hartzea" gomendatu diote Lemoako mendizaleari, haren komunikazio taldeak jakinarazi duenez.
2024/12/29 - 18:33
III. Hickory Txapelketa Irekia, Zarautzen
Urte amaieran, egutegiak ehun bat urte egiten du atzera Zarauzko golf klubean. Golf jokalariak duela mende bat erabiltzen ziren moduko arropak jantzita eta orduko makilak erabiliz lehiatzen dira Hickory Txapelketan. Geroz eta amateur eta profesional gehiago animatzen dira bertan parte hartzera.
2024/12/29 - 14:47
Alex Txikonek onera egin du, Katmandun peritonitis batengatik ebakuntza egin ostean
Eskalatzaile bizkaitarrari ebakuntza egin behar izan diote, "altueran" ebakuatu ostean.
2024/12/22 - 13:13
Jaime Bustok irabazi du Trial Indoor X-Trail Munduko Txapelketako lehen proba
Madrilen lehiatu den lehen lasterketa irabazita, pilotu bizkaitarra Munduko Txapelketako lidertzan jarri da.
2024/12/20 - 22:11
Chourraut, Llopis eta Lakuntza protagonistak Gipuzkoako Kirolgalan
Gipuzkoako urteko kirol sarien galan Aitor sainz, Iñigo llopis eta Irati lacunza izan dira sarituak.
2024/12/19 - 14:02
Kilian Jornet, mugetatik haratago
Abenduaren 22ko "Helmuga" saioan Kilian Jornet izan da protagonista. Duela gutxi gauzatu duen 'Alpine Connections' proiektuaren xehetasun guztiak azaldu ditu kataluniarrak.
2024/12/14 - 15:41
Lucas Eguibar Italian zazpigarren eginda berragertu da Munduko Kopan
Gipuzkoarrak orpazurda hautsi zuen martxoan, eta lehiatu gabe egon da ordutik. Alvaro Romero donostiarrak hamargarren egin du proba berean.
2024/12/07 - 17:49
''Noie'', Ainhize Belar eskalatzailearen balentria erakusten duen ikus-entzunezko proiektua
Ainhize Belar eskalatzaile gazteak "Noie" ikus-entzunezko proiektua aurkeztu du Mendi Film jaialdian. Atxondoko eskalatzailea erreferente bilakatu da, "Iñi Ameriketan" bide historikoa (9a+) kateatu duen lehen emakumea baita.
2024/12/03 - 22:53
Marino Zulet nafarrak autokarabanaz hornitzen du Toyota taldea, Dakar Rallyan
Marino Zulet nafarraren azpiegiturak datorren astean hartuko du Arabiarako bidea, lasterketa hasteko hilabete luzea gelditzen bada ere; EITB harekin izan da.
2024/12/03 - 11:04
Eskutik kooperatibako zestagileak, igande honetako 'Helmuga' saioko protagonistak
Abenduaren 8ko "Helmuga" saioan Eskutik kooperatibako zestagileak izango dira protagonista. Zesta-puntako saskiak egiten dituzte, eta gertutik ezagutu dugu haien lana. "Helmuga", igande honetan izango duzu ikusgai, 11:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.