Kirol gehiago
2025/03/04 - 23:00
Abian da Gasteizko Parabadmintoneko Txapelketa, igandera arte
Aranalde kiroldegian ari dira jokatzen, eta, guztira, 30 herrialde baino gehiagoko 210 kirolari izango dira bertan. Laugarren ekitaldia du, eta nazioarteko zirkuituko ezinbesteko hitzorduetako bat da.
2025/02/28 - 17:23
Unai Cilleruelo nabigatzailea, belari buruzko mitoak ezeztatzen
Unai Cilleruelo nabigatzailea munduko txapelduna izan zen 2023an ORC iraupen luzeko belako C klasean; iaz, ordea, ez zuen zorterik izan. Orain, 2025eko munduko txapelketa prestatzen ari da. Belari buruz mito asko daudela eta, orokorrean, kirol horri buruzko ezagutza falta dela adierazi digu.
2025/02/27 - 19:10
Ibai Perez: ''Uste dut partida oso parekatua izango dela''
Roman Maldonado eta Ibai Perez Dan Necolen eta Oier Alkortaren aurka arituko dira gaur, ostirala, Mungian, Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldian. Neurketaren atarian, Ibai Perezekin izan gara. Jaialdia zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etatik aurrera.
2025/02/20 - 12:55
Alex Anasagasti: ''Crossfitak kateatu egiten zaitu dibertigarria delako, maila guztietarako aproposa da''
Alex Anasagasti donostiarra Espainiako atletarik sasoikoena izan zen 2018an eta 2019an. Bi aldiz hartu du parte Crossfit Games txapelketan, alegia, crossfitaren Mundialean, eta Estatuan aurreneko atleta izan da gizonezkoen banakako proban lehiatzen.
2025/02/18 - 14:28
Alazne Aurrekoetxea, itsasoa bizimodu duen paddelsurfista
Alazne Aurrekoetxea paddlesurfista eta influencerra ere bada. Surfean hasi zen, baina paddle surfak maitemindu egin zuen. Hala, bada, paddle surfeko Europako txapelduna da, eta EITB Mediarekin hitz egin du praktikatzen duen kirolari buruz.
2025/02/18 - 13:41
Amaiur Alfaro nabigatzailea protagonista, aste honetako ''Helmuga'' saioan
Amaiur Alfaro elkarrizketatuko dute aste honetako "Helmuga" saioan. Nabigazioan nola hasi zen kontatuko du, baita zer-nolako sentipenak eragiten dizkion ere.
2025/02/17 - 22:09
Marta Riba eta Dani Izquierdo nagusi, Bandres-Karolo memorialean
Izquierdo kataluniarra Nahia Quincocesen eta Uxue Fraileren aurretik hemugaratu zen. Euskal Herriko Txapela Quincocesek jantzi zuen. Gizonezkoetan, Dani Izquierdo soriarra Asier Labairu eta Ander de Miguel nafarrei gailendu zitzaien. Euskal Herriko txapela Labairuk lortu zuen.
2025/02/16 - 20:19
Juan del Campok eta Aingeru Garaik munduko 30 onenen artean amaitu dute eslalom proba
Juan del Campo eta Aingeru Garai bizkaitarrek 23. eta 29. postuan amaitu dute Munduko Eski Txapelketako Eslalom proba, Saalbachen (Austria). Loic Meillard eskiatzaile suitzarra izan da garailea.
2025/02/15 - 20:03
Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Sinnerri dopinagatik
Montecarloko eta Madrilgo Sunshine Double txapelketak galduko ditu, eta Erromako Mastersean itzuliko da.
2025/02/14 - 20:01
Yaman Mjahed: ''Nire ametsa errealitate bilakatzen ari naiz''
Yaman Mjahed borroka-arte mistoetan lehiatzen den borrokalari euskalduna da. Larunbat honetan, otsailak 15, Miribillan lehiatuko da, eta Arrasatekoa kartelburu bezala arituko da Richard Jacomeren aurka.
2025/02/14 - 17:21
Hemen da ''Kirolak'' saioaren aro berria!
"Kirolak" saioa gaurkotasunaren aro berrira moldatu da, estilo berriarekin, gauzak kontatzeko era dinamiko eta entretenigarriagoarekin, eta nortasun propioarekin.
2025/02/12 - 18:36
Meillard eta Von Allmen, taldekako konbinatuko munduko txapeldunak; Mintegi eta Salarich, hogeita hirugarren
Ander Mintegi bizkaitarra Saalbacheko (Austria) eski alpinoko Munduko Txapelketetako taldekako konbinatuaren jaitsieran lehiatu da, eta hogeita zortzigarren amaitu du.
2025/02/11 - 23:01
Nadia Erostarbe: ''Olatu onak hartzeko gogoz gelditu nintzen, baina gustura nago''
Basque Teameko surflaria etxera bueltatu da, Donostiara, WCT zirkuituan debuta egin ostean, surfeko zirkuiturik onenean, alegia. Lexus Pipe Pro txapelketan, Hawaiin, bederatzigarren postua eskuratu du.
2025/02/11 - 14:59
Irati Idiakez snowboardlariak Kristalezko Globoa lortu du, bigarrenez
Kirolari getariarrak Munduko Kopako lau probak irabazi ditu, eta Kristalezko Globoa, bigarrenez. Orain, Kanadako Munduko Txapelketan du jarrita arreta.
2025/02/10 - 11:17
Eagles, Super Bowleko txapelduna, Chiefsi finala irabazita
Filadelfiako taldeak 40-22ko emaitzarekin menderatu du Kansas Cityko taldea finalean, eta bigarrenez bereganatu du NFLko titulua. Chiefsek ezin izan du Super txapelketa hirugarrenez jarraian irabazi.
2025/02/09 - 00:03
Rahm garaipenetik bi kolpera geratu da eta Meronk poloniarra nagusitu da Riaden
Golf jokalari bizkaitarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Sebastian Muñoz kolonbiarrarekin berdinduta, txapelketa 201 kolperekin amaitu ondoren.
2025/02/07 - 15:55
Ander Mintegi Munduko Eski Txapelketako Supererraldoitik kanpo geratu da
Eskiatzaile bizkaitarra ibilbidetik atera da lehen sektorean, eta ezin izan du Austrian egiten ari diren Munduko Txapelketako proba amaitu.
2025/02/06 - 11:37
Nadia Erostarbek agur esan dio Pipe Pro txapelketari, final-zortzirenetan kanporatuta
Surflari zarauztarrak 1,57 puntu lortu ditu, Caroline Marksen aurkako lehian. Estatubatuarrak egin du aurrera txapelketan, 9,07 puntuko lana egin baitu.
2025/02/03 - 15:46
Euskal Herriko ardi-ile moztaileen lehen lehiaketa, irailaren 27an, Abadiñon
Euskal Herriko ardi-ile moztaileen lehen txapelketa egingo dute Abadiñon, datorren irailaren 27an. Joseba Attard Euskal Herriko ardi-ile moztaileen elkarteko lehendakariak ekimenaren berri eman du astelehen honetan, Abadiñon.
2025/01/30 - 13:23
Nadia Erostarbe: ''Oso egun berezia izan da lehenengoz CTan parte hartu dudalako, gustura geratu naiz''
Nadia Erostarbek final-zortzirenetarako txartela lortu du World Surf Leagueko Championship Tourreko (CT) Lexus Pipe Pro txapelketan. Gainera, historia egin du, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko lehen emakumea izan baita.