Euskal Herriak brontzezko bi domina lortu ditu Munduko Txapelketan
Bukatu da 2014 urteko lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa. Helburu gehienak beteta. Euskaldunok puntan ibili dira parte hartu duten kategoria gehienetan. Behin eta berriz "Basque Country" entzun izan da.
Mistoa 600 kilo (brontzezko domina):
7 herrialde aritu dira multzo bakar baten: Hegoafrika, Suedia, Ingalaterra, Taiwan, Estatu Batuak, Basque Country eta Holanda. Euskal Herriak 578,20 kilo pisatu ditu. Multzoko hirugarren gelditu denez, finalerdietara pasatu dira, baina ezin izan dute Holanda gainditu. Hirugarren posturako lehian, Ingalaterra baino gehiago izan da Euskal Herria.
23 urte azpitik - Gizonezkoak 600 kilo:
Maila honetan bereziki gozatu du Euskal Herriak. Mutriku, Gaztedi eta Goiherriko gazteekin osatutako selekzioak parte hartu du eta 600 kiloko lehiaketa honetan, bostehun eta hirurogei kiloekin aritu dira gazteak, tirada benetan ikusgarriak eskainiz. Sailkatzeko zorian izan dira: bosgarren geratu dira eta aurreneko lau sailkatuek lortzen dute finalerdietarako txartela.
Finalerdiak: Suitza ā Hegoafrika // Suedia - Alemania
3. eta 4. postuetarako: Hegoafrika ā Alemania. Alemaniak brontzea lortu du.
Finala: Suitza ā Suedia. Suitzak urrea lortu du.
Sailkapena 23 urte azpitik 600 kilo gizonezkoak:
1.- Suitza
2.- Suedia
3.- Alemania
4.- Hegoafrika
Emakumezkoak 500 kilo:
Emakumezkoak ez dira finalerdietara sailkatu. Bosgarren geratu dira
Finalerdiak: Suedia ā Estatu Batuak // Suitza - Taiwan
3. eta 4. postuetarako: Estatu Batuak ā Suitza. Suitzak brontzea lortu du.
Finala: Suedia ā Taiwan. Taiwainek urrea lortu.
Sailkapena:
1.- Taiwan
2.- Suedia
3.- Suitza
4.- Estatu Batuak
Gizonezkoak 640 kilo:
13 herrialde, bi multzotan bananduta aritu dira. Basque Country, 617,90 kilokin hamahiru taldeetatik arinena, bigarren multzoan aritu da. Multzoko bigarren gelditu denez, finalerdietarako sailkatu da.
Finalerdietan Suitzaren aurka lehiatu da. Suitza nagusitu da, eta beraz hirugarren eta laugarren postuetarako aritu dira Alemaniaren aurka, laugarren geldituz.
Finalerdietara: Suitza ā Basque Country // Suedia - Alemania
3. eta 4. postuetarako: Basque Country ā Alemania. Alemaniak brontzea
Finala: Suitza ā Suedia. Suitzak urrea, Suediak zilarra.
Sailkapena 640 kilo gizonezkoak:
1.- Suitza
2.- Suedia
3.- Alemania
4.- Basque Country
Euskal Herriak sei domina eskuratu ditu guztira: 4 domina klub mailan eta 2 nazio mailan.
Klub mailakoak:
Gizonezkoak 580 kilo brontzea
Mistoa 600 kilo urrea
Emakumezkoak 540 kilo brontzea
Emakumezkoak 500 kilo zilarra
Nazio mailan:
Gizonezkoak 580 kilo brontzea
Mistoa 600 kilo brontzea
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriak zilarra lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kilokoan
Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kiloko kategorian, finalean Suitzaren aurka galdu eta gero.
Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Munduko Sokatira Txapelketan
Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, hirugarren posturako lehian Suitza menderatuta.
Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan
Euskal selekzioak urrea irabazi du Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategorian final estuan Suitza menderatuta.
Goiherrik zilarra bereganatu du 23 urtez azpikoan; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan
Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, Goiherrik zilarra bereganatu du emakumeen 23 urtez azpiko modalitatean; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan.
Gaztedik lortu du urrea, eta Goiherrirentzat izan da zilarra, Munduko Sokatira Txapelketan
Munduko Sokatira Txapelketan, Nottinghamen (Ingalaterra), bi euskal talde izan dira aurrez aurre 560 kiloko kategoriako gizonezkoen finalean: Gaztedi eta Goiherri. Lehia estua izan dute, eta, azkenean, hirugarren tiraldian, Laukizko taldeak mendean hartu du Erandiokoa.
23 urtez azpiko Goiherriko talde mistoak brontzezko domina lortu du Sokatirako Munduko Txapelketan
Goiherriko neska-mutilek brontzezko domina zintzilikatu dute Sokatirako Munduko Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Bestalde, emakumezkoen 500 kiloko mailan Gaztedi ko A eta B taldeek, eta Goiherrik ezin izan dute multzoen fasea gainditu. Gizonezkoen 680 kilokoan, Mutrikuk ez du tiraldirik irabazi.
Hasi da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa
Nottinghamen da lehia, gaur hasita. Goizean, bi euskal talde aritu dira gizonezkoen 600 kiloko mailan, baina ez dute dominak irabazteko borrokan sartzerik izan.