Aizkolaritza
2020/12/10 - 12:17
Aitzol Atutxa, nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Ikusmin handia piztu duen finalean, Aitzol Atutxa nagusitu da, Bilbon. Otaegi izan da bigarrena, 3 minutu eta erdi baino gehiagora, eta Larrañaga, hirugarrena.
2020/12/09 - 15:40
Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalak, igandean
sherpa.ai Aizkolari Txapelketa nagusiko finala zuzen zuzenean eskainiko da EITBn. Kirolariak eurak gustura dira txapelketak izango dituen berritasunekin. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Bilbon.
2020/12/06 - 16:46
Iker Vicente, seigarrenez Nafarroako txapeldun
Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolaritza Txapelketan Iker Vicente nagusitu da seigarren aldiz. Haren atzetik sailkatu dira Jon Rekondo eta Oier Kañamares.
2020/11/29 - 16:47
Oier Kañamares eta Alvaro Garcia, txapeldun 2. eta 3. mailan
Oier Kañamares eta Alvaro Garciak 2. eta 3. eta mailako aizkolari finalak irabazi dituzte. Kañamaresek Luis Txapartegiren aurka izan du lehia. Garciak Julen Olano eta Unai Otaegi azpiratu ditu.
2020/11/18 - 13:36
Abenduaren 13ra atzeratu dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala
Azaroaren 29rako aurreikusita bazegoen ere, atzeratzea erabaki dute "egun bizi dugun konfinamendu perimetralaren ondorioz".
2020/10/25 - 16:07
Arrakasta izan du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako kanporaketak
Zestoako frontoian egindako kanporaketan Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak sailkatu ziren azaroaren 29an jokatuko den finalerako.
2020/10/21 - 19:43
Sherpa.ai Aizkolarien Txapelketa Nagusia aurkeztu dute
Aizkolariek eurek antolatutako txapelketa da, Federazioaren babesik gabe. Itxura aldaketa eman nahi diote kirolari. Kanporaketa larunbatean jokatuko da, eta sei onenek jokatuko dute finala, Bilbon.
2020/09/27 - 17:29
Xabier Zalduak hirugarren txapela jantzi du pentatloian
Xabier Zaldua zumarragarrak euskal pentatloiaren aro berriko hirugarren ekitaldia irabazi zuen larunbat gauen Azpeitian, aurkariei eta eguraldi makurrari aurre egin ostean.
2020/09/23 - 23:09
Aizkolariek uko egingo diote Federazioaren Euskal Herriko Txapelketari
Lehen Mailako 12 aizkolarik eta Bigarren Mailako 8k, prentsaurrekoa eskaini dute Diman, Federazioari planto egingo diotela adierazteko. Eurek antolatutako txapelketa jokatuko dute.
2020/08/06 - 22:21
Julen Alberdi, txapela buruan eta hankak lurrean
Julen Alberdi, Txikia IV.ak, Urrezko Aizkolarien Txapelketa bereganatu zuen joan zen igandean, ezustekoa emanda. Alberdik egunerokotasunetik alde egiteko txoko berezia dauka Azkoitiko Urrategi auzoan.
2020/08/03 - 17:53
Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari Txapelketako irabazle
Urrezko Aizkolari Txapelketan Julen Alberdi 'Txikia IV'.ak jantzi zuen txapela. Mikel Larrañaga izan zen bigarren eta Iker Vicente, hirugarren.
2020/06/29 - 23:29
Euskal Herriko aizkolaritza txapelketak, bertan behera
Erabakiak maila guztiei eragiten die, Euskal Telebistak astelehen honetan jakin ahal izan duenez.
2020/06/14 - 15:32
Iker Vicentek 14 kanaerdiko moztu ditu 26 minutu eta 46 segundotan
Aurreko marka hiru minutu eta 25 egundotan hobetu du aizkolari nafarrak, Nafarroa Arenan egindako saioan.
2020/06/12 - 15:57
Iker Vicente aizkolaria, marka berri baten bila
"Birusa moztu" lelopean, nafarra 14 kanaerdiko ahalik eta denbora azkarrenean mozten ahaleginduko da, Nafarroa Arenan.
2020/05/08 - 16:23
Iker Vicente, plazetara itzultzeko irrikaz
Iker Vicente Euskal Herriko aizkolari txapelduna da. Uda partean hainbat erakustaldi egin ohi ditu, baina egoera honetan ez daki plazaz plaza ibiltzerik izango duen.
2019/10/28 - 16:28
Iker Vicente: 'Nire bizitza guztiko ametsa hauxe izan da, txapel hau irabaztea'
Iker Vicente aizkolaritzaren historiako Euskal Herriko Txapelketako irabazle gazteena da, eta titulua erdietsi ondorengo egunean ETBrekin hitz egin du finalari buruz.
2019/10/27 - 16:15
Iker Vicente, aizkolarien errege berria
Euskal Herriko txapeldun berria da Iker Vicente, igande honetan Gasteizen jokatuko den finala irabazi ostean.
2019/10/27 - 14:20
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiako aizkolaria nagusitu da finalean eta txapela jantzi du lehen aldiz txapelketa honetan. Aitzol Atutxaren lekukoa hartu du.
2019/10/05 - 22:14
Aitzol Atutxa Euskal Herriko Txapelketatik kanpo geratu da
Larunbat honetan egin den kanporaketan, hamaika parte hartzaileetatik bederatzigarren izan da, eta ez du finalerako txartela lortu.
2019/06/08 - 18:07
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien txapela irabazi du berriro ere
Iker Vicentek Urrezko Aizkolari txapela irabazi egin du berriro ere. Nafarrak ez du arerio zuzenik izan finalean eta Julen Alberdi eta Mikel Larrañaga menderatu ditu.