Eibar
2025/10/15 - 17:57
Ane Etxezarreta, Eibar-Reala derbiaz: ''Nahi eta behar duguna da gure jokoa egin''
Igandean, Ipuruan, Moeve F Ligan, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 12:00etatik aurrera. Ane Etxezarreta Eibarko jokalari eta Realeko futbolari ohiak derbia izan du hizpide.
2025/10/14 - 21:34
Sergio Cubero Eibarreko jokalariari alta eman diote
Eibarreko jokalariaren egoera hobetzen ari da, aurreko igandean Castello taldearen aurkako partiduan jasan zuen garun-kraneal traumatismoaren ostean, Gipuzkoako taldeak jakinarazi duenez.
2025/10/12 - 21:43
Eibarrek eta Castellok hutsean amaitu dute Ipuruan (0-0)
Bi taldeek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina Magunagoitiaren geldiketa bikainek eta aurrelarien punteria faltak ezinezko bihurtu dute gola egitea.
2025/10/12 - 16:55
Eibarrek azken minutuetan irabazi du Teneriferen aurkako partida (0-1)
Denboraldiko partidarik biribilena egin dute armaginek Kanaria aldean, eta Carmen Alvarezek 86. minutuan egindako golari esker eskuratu dituzte hiru puntuak.
2025/10/04 - 23:01
Eibarrek galdu egin du Bartzelonaren aurka (0-4)
Eibarrek ezin izan dio aurre egin Bartzelona liderrari eta 0-4 galdu du F Moeve Ligako 6. jardunaldian.
2025/10/04 - 11:35
Eibarrek porrota jaso du Ceutaren aurka, 15. minututik 10ekin jokatu ostean (1-0)
Buta lehen ordu laurdenean kanporatu izanak erabat baldintzatu du etxeko taldeak irabazi duen norgehiagoka. Younessek lehen zatiko luzapenean sartutako golak eman dio garaipena Ceutari.
2025/10/01 - 16:24
Altonaga, Bartzelonaren aurkako partidaz: ''Oso zaila da, baina 3 puntuak dauden bitartean, ez dago galduta''
Eibarrek Bartzelonaren kontra jokatuko du asteburuan, Ipuruan, F Moeve Ligaren bosgarren jardunaldian. Erronka nola ikusten duen azaldu du Arene Altonaga kapitainak.
2025/09/28 - 20:39
Clementek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Clementek sartu du partidako gol bakarra lehen zatian, armaginei denboraldiko lehen garaipena emateko.
2025/09/27 - 23:35
Aresek Deportivoren garaipena eragotzi du Ipuruan (1-1)
Armaginek azken minutura arte borrokatu behar izan dute puntu eder bat urratzeko.
2025/09/20 - 16:57
Eibarrek ezin izan du Granadarekin (3-1)
Eibarrek 3-1 galdu du Granadan F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Cardozok bere atean sartutako golari esker aurreratu den arren, Granadak partida irauli du bigarren zatian.
2025/09/14 - 22:33
Eibarrek denboraldiko lehen puntua eskuratu du (0-0)
Eibarrek golik gabeko berdinketa lortu du Levante Badalonaren aurka Ipuruan jokatu duen F Moeve Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/09/13 - 20:33
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
2025/09/10 - 17:11
Eunate Astralaga, Eibar: ''Bi partidetan aurpegia eman dugu, emaitzak iritsiko dira''
Eunate Astralaga Eibarko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, taldearen liga hasiera analizatzeko, eta Levante-Badalonaren aurkako neurketa baloratzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/09/09 - 00:45
Eibarrek hiru puntuak bildu ditu Andorra garaituta, norgehiagoka landu batean (2-0)
Talde armaginak bigarren zatian egin ditu bi golak. Aurrea hartu du Cuberoren golari esker, eta Javi Martinezek egin du bigarrena.
2025/09/06 - 22:55
Eibarrek azken minutuetan galdu du Madrid CFF taldearen aurkako partida (1-0)
Armaginek penaltiz galdu dute, epaileak 80. minutuan VARa baliatu ostean adierazitako zigorraren ondorioz. Etxekoen gol bakarra Monika Hickmannek egin du.
2025/09/04 - 17:20
Goikoetxea, Madrid CFFren aurkako partiduari buruz: ''Talde oso konpletoa da; ea emaitza ona lortzen dugun''
Eibarrek Madrid CFFren aurka jokatuko du larunbatean, irailaren 6an. Horren gainean aritu da Iñaki Goikoetxea entrenatzailea, Ipuruan eman duen prentsaurrekoan.
2025/09/02 - 00:37
Eibarrek Huescan galdu du, 2-1, partidako azken jokaldian
Talde armagineko bi jokalari ohik, hain zuzen Alvaro Carrillok eta Sergi Enrichek, egin dituzte Aragoiko taldearen bi golak, eta Jon Magunazelaiak sartu du Eibarrena. Huescak bigarren gola sartu aurretik, epaileak Anaitz Arbilla kanporatu du.
2025/08/31 - 17:02
Eibarrek porrotarekin hasi du denboraldia, Sevillaren aurka (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Sevillaren aurka Moeve Ligako lehen jardunaldian, Iñaki Goikoetxearen estreinaldiko partidan armaginen entrenatzaile bezala.
2025/08/28 - 17:40
Carla Andres, Eibarreko jokalaria: ''Gure jokoa eta nortasuna erakusteko gogoz gaude''
Eibarrek igande honetan, abuztuaren 31n, hasiko du F Liga, Sevillaren aurka. Carla Andres jokalariak talde barruan zer sentsazio dituzten kontatu digu, denboraldiko berritasun guztiak kontuan hartuta.
2025/08/27 - 14:49
Opa Clement, Eibar taldeko jokalari berria
Tanzaniako selekzioko kapitainak 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin.