Eibar
2024/06/08 - 22:32
Eibarrek 0-0 berdindu du Oviedorekin igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida
Armaginek golik gabe berdindu dute Carlos Tartieren jokatutako neurketa, eta kanporaketa ekainaren 12an erabakiko da Ipuruan.
2024/06/07 - 17:55
Joseba Etxeberria: ''Oso gogotsu eta konfiantzarekin gaude''
Eibarrek bihar hasiko ditu Lehen Mailara igotzeko play-offak. Oviedori egingo diete bisita armaginek joaneko partidan. Zaila izango dela jakitun den arren, Joseba Etxeberriak erronkari ekiteko prest ikusten du taldea.
2024/06/07 - 11:18
Mikel Arruabarrena: ''Guk duela 10 urte lortu genuena berriro ere lor daiteke''
Eibarrek larunbatean lehen kolpea eman nahi du play-offean Oviedo menderatuta. Mikel Arruabarrenak badaki armaginekin Lehen Mailara igotzea zer den, duela 10 urte lortu baitzuen. Berarekin egon gara Joseba Etxeberriaren taldeaz hitz egiteko.
2024/06/03 - 16:50
Eibar-Oviedo play-offetako kanporaketa ekainaren 8an eta 12an jokatuko da; itzuliko partida, Ipuruan
Joanekoa larunbatean, ekainak 8, jokatuko da, Carlos Tartieren, 18:30ean, eta itzulikoa, asteazkenean, ekainak 12, Ipuruan, 21:00etan. Beste kanporaketan, Sportingek eta Espanyolek neurtuko dituzte indarrak.
2024/06/03 - 01:00
Joseba Etxeberria: ''Taldea oso ondo dago; oso pozik nago taldearen irudiarekin, guztiarekin goaz''
Eibarreko entrenatzaileak, talde armaginak Real Oviedo 4-3 mendean hartuta, nabarmendu du Ipuruako partidak erakutsi duela Eibar eta Real Oviedo sasoi puntu onean daudela, play-offari begira.
2024/06/02 - 22:44
Eibarrek promozioan bilatuko du Lehen Mailarako igoera
Joseba Etxeberriaren gizonek Real Oviedo hartu dute mendean Ipuruan (4-3), baina Leganesen garaipenak Hypermotion Ligako hirugarren postuan utzi du talde armagina; Leganesek lortu du zuzenean igotzea EA Sports Ligara.
2024/05/28 - 22:33
Yerai Martin: ''Hasieran kostatu zitzaigun, baina bukaeran Eibar desberdin bat ikusi dugu''
Yerai Martin Eibar taldeko entrenatzailearekin izan gara denboraldiari buruzko balorazioa egiteko. Izan ere, F Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, talde armaginak mailari eutsi dio.
2024/05/27 - 11:07
Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak
Urdinek Mirandes hartuko beharko dute mendean Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko; armaginek, berriz, Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartelaren bila irtengo dira Oviedoren kontra.
2024/05/26 - 23:15
Etxeberria: ''Pena bat, kolpe gogorra, baina aukera txikiren bat badaukagu oraindik''
Joseba Etxeberria Eibar taldeko entrenatzaleak EITB Mediarekin hitz egin du talde armaginak Sportingen kontra galdutako partida (1-0) amaituta. Armaginek igoera zuzena lortzeko aukera dute oraindik, Hypermotion Ligako azken jardunaldian.
2024/05/26 - 22:43
Lehen Mailara zuzenean igotzeko postua galdu du Eibarrek, Sportingen kontra porrot eginda (1-0)
Joseba Etxeberriaren taldea nagusi izan da partidan, eta arerioak baino gol aukera gehiago izan ditu, baina, azkenean, Sportingek eskuratu du garaipena, Campuzanok 84. minutuan sartutako golari esker.
2024/05/22 - 21:59
Stefan Simici 4 partidako zigorra ezarri diote Cartagenaren aurkako partidan erakutsitako txartel gorriagatik
Eibarreko atzelariari 4 partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak.
2024/05/19 - 17:57
Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Cartagenaren aurka (1-0), zuzenean igotzeko aukerari eusteko
Armaginek 1-0 irabazi diote Murtziako taldeari Hypermotion Ligako 40. jardunaldiko partida. Stoichkovek sartu du norgehiagokako gol bakarra, hamargarren minutuan.
2024/05/15 - 13:44
Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2025era arte
Talde armagineko kapitainak kontratua berritu du beste urte baterako; beraz, bederatzi denboraldi beteko ditu Eibarren jokatzen.
2024/05/14 - 23:30
Eibarrek amore eman behar izan du Bartzelonaren aurka (0-4)
Etxeko taldeak galdu egin du Kataluniako taldearen aurka. Bisitariak hiru goleko aldeaz irabazten zeuden dagoeneko lehen zatiko 37. minuturako, F. Ligako 28. jardunaldiko partidan. Yerai Martinen neskei bi jardunaldi falta zaizkie jokatzeko denboraldia amaitu aurretik.
2024/05/14 - 16:16
Ane Camposek Eibarrekin kontratua berritu du, 2025era arte
100 partida baino gehiago jokatuta eta kapitaina izanda, beste denboraldi baterako berritu du akordioa getariarrak talde armaginarekin.
2024/05/12 - 12:52
Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Levanteren etxean (2-2)
Tejeroren bi golek partida armaginen alde jarri dute, baina Bouldinik 91. minutuan sartutako golak eragotzi du Eibarrek hiru puntuak eskuratzea eta zuzenean igotzeko postuetan sartzea.
2024/05/10 - 23:09
Eibarrek berdindu egin du Vila-realen (1-1), garaipena eskura izan ostean
Eibarren gola Laura Caminok egin du, partida amaitzeko bost minutu falta zirenean. Alabaina, Vila-realek berdinketa lortu du luzapenean, Maria Llompartek penaltia sartuta.
2024/05/08 - 16:31
Maria Mirallesek Eibarrekin duen kontratua luzatu du 2025era arte
Talde armagineko atezainak beste urtebetez jarraituko du klubean. Hala, Eibarko atea defendatzen segiko du, hirugarren denboraldiz.
2024/05/05 - 18:24
Eibarrek Amorebieta jipoitu du (5-0)
Armaginek Lehen Mailara igotzeko aurrerapausoa eman dute, garaipen argia lortuta; Amorebietari, berriz, zaildu egin zaio mailari eusteko borroka.
2024/05/04 - 21:58
Eibarrek aurrerapauso handia eman du F Ligan jarraitzeko, Valentziari 0-2 irabazita
Eibarrek 0-2 irabazi dio Valentziari Ane Campos eta Annelie Leitnerren golei esker. Armaginek urrezko hiru puntu lortu dituzte F Ligako 26. jardunaldian; izan ere, sailkapenean puntuetan berdinduta zeuden biak. Horrela, Eibarrek aurrerapauso handia eman du F Ligan jarraitzeko.