Athletic Club
2025/05/11 - 22:56
Olabarrieta: ''3 puntuak oso garrantzitsuak ziren gure helburua lortzeko''
Aingeru Olabarrieta Athleticen jokalariak Alavesen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 35. jardunaldian San Mamesen jokatu den derbian.
2025/05/11 - 17:21
Athleticek Espanyoli irabazi dio, baina Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe geratu da
Athleticek 1-0 irabazi dio Espanyoli, baina Atleticok garaipena lortu du Ipuruan, 0-2, eta, horrenbestez, Bilboko taldea aukerarik gabe geratu da datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko, Madrilgo taldeak lau puntuko aldea ateratzen baitio Liga bukatzeko jardunaldi bakarra falta denean.
2025/05/10 - 20:49
Valverde: ''Aste erabakigarria da, eta Alavesen aurkako partida irabaztea, nahitaezkoa''
Athleticek Alaves izango du aurkari igandean San Mamesen. Partida horren atarian, Ernesto Valverdek esan du talde zuri-gorria "ondo kokatuta" iritsi dela "aste erabakigarrira", baina derbia irabaztea funtsezkoa dela erantsi du, hurrengo bi norgehiagokak etxetik kanpo jokatuko dituztelako.
2025/05/09 - 15:13
Pradosek zauria dauka eskuineko hankan, Manchesterren jasandako sarrera gogorraren ondorioz
Athleticek epailearen jarrera kritikatu du, Lindelofi txartelik atera ez ziolako, Beñat Pradosi "sarrera gogorra" egin eta gero. Erdilari nafarrak hamar minutu baino ez zituen egin zelaian. Gainera, ez dago argi igandean Alavesen aurka jokatzeko moduan izango den.
2025/05/09 - 02:10
Mikel Jauregizar: ''Oso harro gaude egin dugun lanagatik, taldeak dena utzi du zelaian''
Erdilari bermeotarrak egin du Athleticen gola Old Trafforden, lehen zatian, 0-1ekoa jartzeko. Manchester Unitedek, baina, lau gol sartu ditu bigarren zatian, eta talde zuri-gorria Europa Ligatik kanpo gelditu da.
2025/05/09 - 02:03
Valverde: ''Partidan mantentzea da kontua, eta hor egon gara gaizki''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Manchester Uniteden aurka Old Trafforden Europa Ligako finalerdietako itzulikoan jasotako porrotaren balorazioa egin du (4-1). Minutu askotan egindako joko ona azpimarratu du, baina "10 minutu oso txarrek" kondenatu dituztela.
2025/05/09 - 01:01
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
2025/05/09 - 00:54
Athleticek aurpegia eman du Manchesterren, baina berriro galdu du eta San Mamesko finalik gabe geratu da (4-1)
Partidako zati handi batean nagusi izan arren, eta Jauregizarren gol ikusgarri batekin aurrea hartu, Manchester Unitedek buelta eman dio markagailuari hamar minututan, zuri-gorriak etxeko finalik gabe utziz.
2025/05/08 - 14:59
Manchesterren dauden Athleticen zaleak, kanporaketa iraultzeko itxaropenez
Athleticek Manchesterren aurka jokatuko du gaur, joaneko 0-3ko porrotari buelta emateko asmoz. Hara joan diren zaleak itxaropentsu agertu dira.
2025/05/08 - 13:14
Athletic joaneko porrota iraultzeko xedez zelairatuko da Old Trafforden
Lehoiek Williams anaien, Oihan Sanceten eta Dani Vivianen bajekin egin dute bidaia Manchesterrera: lehen hirurak lesionatuta daudelako eta Vivian, ostera, zigortuta. Joanekoan 0-3 galdu zuen Athleticek.
2025/05/07 - 22:50
Mikel Vesga: ''Kanporaketari buelta ematera etorri gara; lehen minututik, aurrera joan behar gara''
Athleticeko erdilariak, Old Trafforden, nabarmendu du talde zuri-gorriak badituela jokalariak Manchesterreko partidan parte hartu ezingo duten gizonak ondo ordezkatzeko. Lehoiek Europa Ligako finalean egon nahi dute.
2025/05/07 - 21:36
Yerayren eta Valverderen iritziz, Athleticek finalerdia irauli ahal du Old Trafforden
Yeray erdiko atzelariak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Athleticek Manchester Uniteden aurka ostegunean jokatuko duen partida izan dute hizpide, asteazkenean; talde zuri-gorriak Europa Ligako finalerako txartela bereganatu nahi du.
2025/05/07 - 11:16
Athletic, Manchesterrera, Nico Williams, Iñaki Williams eta Oihan Sancet gabe
Talde zuri-gorriak Manchester Uniteden aurka jokatuko du maiatzaren 8an Europa Ligako finalerdietako itzuliko partida. Bada bajarik Bilboko taldean, baina joaneko partidako aurkako 0-3ko iraultzea du helburu.
2025/05/06 - 22:54
2012an Old Trafforden irabazi zuten Athleticeko jokalariek ez dute zalantzarik: ''Posible da''
Gaizka Toquero, Fernando Llorente eta Borja Ekiza, besteak beste, Bilbon 1977ko eta 2012ko Europako txapelketetan finalistak izan ziren taldeei egin zaien omenaldian izan dira, asteartean; futbolari ohiek konfiantza handia daukate Athleticeko egungo jokalariengan.
2025/05/06 - 15:31
Marta Unzuek amaiera eman dio Athleticen egindako ibilbideari
Kapitainak ez du talde zuri-gorrian jarraituko. Athleticekin 120 partida jokatu ditu, zazpi denboralditan.
2025/05/05 - 02:14
Gorosabel: ''Atea hutsean uztea eta lortutako puntua baloratu behar dira''
Andoni Gorosabel Athleticen jokalariak Realaren aurkako derbian lortutako berdinketaz hitz egin du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 34. jardunaldian.
2025/05/04 - 17:14
Athleticek atzerapausoa eman du Txapeldunen Ligarako lehian, Atleticoren aurka galduta (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, eta, ondorioz, Madrilgo taldea lau puntura joan zaio Txapeldunen Ligarako postua eskuratzeko lehian.
2025/05/03 - 20:58
Valverde: ''Derbian asko dago jokoan, bai beraientzat, bai guretzat''
Athleticeko entrenatzaileak esan du ez dela derbi "deskafeinatua" izango, zuri-gorriek laugarren postua defendatuko dutelako, eta Realak, "Europan sartzeko aukera".
2025/05/03 - 20:00
Nico Williams baja izango da Realaren aurkako derbian, pubiseko arazoengatik
Valverdek jakitera eman duenez, pubisean mina du, "ez dago ondo", eta "oso gaizki amaitu zuen" ostegunean Manchester Uniteden aurka jokatutako finalerdia.
2025/05/03 - 17:03
Ilara luzeak San Mamesen, Manchesterrerako sarrerak hartzeko
Zale zuri-gorriak itxaropentsu dira Athleticek ostegunean, Old Trafford zelaian, Manchesterren aurka jokatuko duen Europa Ligako finalerdietako itzuliko partidari begira, zuri-gorriek joanekoan 0 eta 3 galdu zuten arren.