Athletic Club
2025/09/18 - 15:39
Jon Uriarte: ''Uste dugu bidezkoa izango litzatekeela Laportek Txapeldunen Liga jokatzea''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futbol arduradunak prentsaurrekoa eman dute udako merkatua baloratzeko, eta urteko helburuez hitz egiteko.
2025/09/17 - 16:35
Athleticek ezin izan du punturik batu, Arsenalen aurka, Txapeldunen Ligako aurreneko partidan (0-2)
Londreseko taldeak bigarren zatian egin ditu bi golak, Martinelliren eta Trossarden bidez, 72. eta 87. minutuetan. Zuri-gorriek ondo eutsi diote lehen zatian, baina, neurketako azken txanpan, Arsenalek erakutsitako indarra erabakigarria izan da.
2025/09/17 - 00:29
Mikel Jauregizar: ''Taldeak dena utzi du zelaian, partida oso serioa egin dugu''
Erdilari bizkaitarrak, Athleticek Arsenalen aurka, Txapeldunen Ligan, 0-2 galduta, nabarmendu du talde zuri-gorriak ahalegin handia egin duela, San Mameseko berdegunean.
2025/09/16 - 10:41
Athleticek, ilusioz gainezka, Txapeldunen Ligako ibilbide berriari hasiera emango dio gaur Arsenalen aurrean
Zuri-gorriak gaur itzuliko dira kontinenteko txapelketa nagusira, 11 urte geroago. Aurrean Mikel Arteta gipuzkoarrak zuzentzen duen Londreseko taldea izango dute, garaikurra irabazteko hautagaietako bat.
2025/09/15 - 21:59
Pradosek hautsita du ezker belauneko lotailu gurutzatua
Erdilari nafarrari ebakuntza egiteko data datozen egunetan zehaztuko dute. Athleticeko lehen taldeko jokalari batek belaunean duen bigarren lesio larria da Pradosena, Unai Egiluzena eta gero.
2025/09/15 - 18:13
Amaitu da Pekeren etapa Athleticen
Klub zuri-gorriak ofizial egin du aurrelariarekin lortu duen akordioa bere kontratua bertan behera uzteko. Hasiera batean, 2026ko ekainaren 30era arte luzatzen zen hori.
2025/09/15 - 17:08
Williams eta Valverde, zailtasunaz jakitun, baina ''lehiatzeko'' prest, Txapeldunen Ligako estreinaldian
Athletic astearte honetan itzuliko da Txapeldunen Ligan jokatzera, San Mamesen, Arsenalen aurka. Iñaki Williamsek eta Ernesto Valverdek badakite txapelketa irabazteko faboritoetako bat dutela aurrean, baina lehiakorrak izan nahi dute Mkel Artetaren taldearen aurka.
2025/09/14 - 17:10
Athleticek galdu egin du Deportivoren etxean (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen partida, eta, ondorioz, garaipenik lortu gabe jarraitzen du F Ligan. Talde zuri-gorriak puntu bakarra batu du lehendabiziko hiru jardunaldietan.
2025/09/14 - 00:33
Laporte: ''Une zailak igaro behar izan ditut, eta ez nuen hain argi ikusten''
Aymeric Laporte Athleticeko jokalariak bere fitxaketa gauzatzeko prozesu osoa azaldu du, ia-ia burutu gabe geratu ostean.
2025/09/13 - 23:10
Izeta: ''Ez dugu gure partidurik onena egin''
Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Alavesen aurkako derbian jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du.
2025/09/12 - 18:28
Valverde: ''Laporte maila handiko jokalaria da; asko espero dugu harengandik''
Athleticeko entrenatzaileak erdiko atzelariaren fitxaketa izan du hizpide. Horren iritziz, Athleticek indartu behar zuen postu bat sendotuko du, eta, hortaz, Laportek 2028ra arte sinatu ostean, Valverde pozik agertu da.
2025/09/12 - 18:03
Valverde: ''Alaves oso ondo hasi da, baina guk segidako laugarren garaipena lortu nahi dugu''
Athleticen eta Alavesen arteko derbia izango da larunbatean San Mamesen, 18:30ean. Ernesto Valverdek harmailetatik jarraitu beharko du partida, zigortuta dagoelako.
2025/09/12 - 00:49
Laporte: ''Egun itzela da niretzat, hau zen nahi nuen guztia''
Athleticek ofizial egin du Agen hiriko atzelariaren fitxaketa datozen hiru denboraldietarako, 2028ko ekainera arte, FIFAk izena emateko oniritzia eman ondoren.
2025/09/11 - 22:47
Athleticek 2028ra arte fitxatu du Aymeric Laporte
Ordu batzuk lehenago, FIFAk baimena eman dio Espainiako Federazioari atzelariaren Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) eskatzeko Saudi Arabiako Futbol Federazioari; ziurtagiri hori jasotakoan, Athleticen inskribatu ahal izan dute.
2025/09/11 - 20:24
FIFAk baimena eman dio Athletici Aymeric Laporte inskribatzeko
FIFAk baimena eman dio Espainiako Federazioari atzelariaren Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) eskatzeko Saudi Arabiako Futbol Federazioari; ziurtagiri hori jasotakoan, Athleticen inskribatu ahalko dute.
2025/09/11 - 17:24
Jamie Carragher Liverpooleko atzelari mitikoak 'One Club Man 2025' saria jasoko du
Jokalari ohi ingelesak San Mamesen jasoko du bere saria Athleticen eta Gironaren arteko norgehiagokaren atarian. Liverpoolen historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da Carragher, 737rekin, Ian Callaghamek bakarrik gaindituta.
2025/09/10 - 21:08
Beñat Pradosek lesioa du ezker belaunean
Talde zuri-gorriak argitu duenez, erdilari nafarrak "joan den asteko entrenamendu batean" hartu zuen min, eta "bilakaeraren zain" dago.
2025/09/10 - 19:06
Yeray Alvarez: ''Arauak betetzeko daude, eta ez dut egin; onartu egin behar da, eta aurrera egin''
UEFAk Yerayri hamar hilabeteko zigorra ezarri diola jakinarazi ostean, jokalariak prentsaurreko bat ematea erabaki du gertatutakoa azaltzeko. Zurigorriak lasai eta kontzentratuta dagoela adierazi du, prest egon nahi baitu zigor osterako.
2025/09/09 - 19:39
''Yeray berriro lehiatzen denerako ahalik eta baldintzarik onenetan itzul dadin saiatuko gara''
Yeray Alvarez Deriorekin ari da entrenatzen, Iker Muniainek entrenatzen duen taldearekin, UEFAk ezarri zion zigorretik. 'Athletic Club Gabarra' liburuaren aurkezpenean, nafarrak berari buruz hitz egin digu.
2025/09/08 - 21:58
Nico Williamsek giharretako lesio moderatua du ezkerreko muskulatura aduktorean
Aurrelari zuri-gorriak atzo hartu zuen min, igandea, Espainiako selekzioarekin, Turkian jokatutako partidan. Lehen zatian aldaketa eskatu behar izan zuen.