Berritasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian

Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.

Clara Pinedo

Clara Pinedo, Eibarren aurkako derbiaren ostean. Argazkia: EFE.

Clara Pinedo Athleticeko erdilaria da berritasun nagusia Sonia Bermudez hautatzaileak Munduko Txapelketarako sailkapen faseko partidak jokatzeko deitutako jokalarien zerrendan. Espainiak Ingalaterra eta Ukrainaren aurka jokatuko ditu hurrengo partidak. Irene Paredes legazpiarra zerrendara itzuli da, Cata Coll, Mapi Leon eta Esther Gonzalezekin batera.

Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere deitu ditu Bermudezek.

Espainia (egungo txapelduna) Ingalaterraren aurka arituko da apirilaren 7an, 20:00etan, Wembleyn, multzoko lehen postua erabakitzeko partida garrantzitsuan, eta Ukrainaren aurka, berriz, apirilaren 18an, 16:00etan, Kordoban, Nuevo Arcangel zelaian.

Cata Coll atezaina, Mapi Leon eta Irene Paredes atzelariak eta Esther Gonzalez AEBko Gotham taldeko aurrelaria zerrendara itzuli dira.

Espainiako selekzioa Las Rozasko Futbolaren Hirian bilduko da apirilaren 8an, 16:30etik aurrera.

Deialdia:

Atezainak: Cata Coll (Bartzelona), Adriana Nanclares (Athletic) eta Misa Rodriguez (Real Madril).

Atzelariak: Laia Codina (Arsenal/ING), Maria Mendez, Eva Navarro (Real Madril), Irene Paredes, Mapi Leon, Ona Batlle (Bartzelona), Aiara Agirrezabala (Real Sociedad), Olga Carmona (PSG/FRA), Jana Fernandez (London City/ING).

Erdilariak: Alexia Putellas, Patri Guijarro, Clara Serrajordi (Bartzelona), Mariona Caldentey (Arsenal/ING), Fiamma Benitez (Atletico Madril) eta Clara Pinedo (Athletic).

Aurrelariak: Athenea del Castillo (Real Madril), Claudia Pina, Salma Paralluelo, Vicky López (Bartzelona), Edna Imade (Bayern Munich/GER), Esther Gonzalez (Gotham/USA) eta Lucia Corrales (London City/ING).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X