Alaves
2025/11/18 - 18:14
Denis Suarez: ''Partida berezia da Celtako harrobian hazi nintzelako, baina guk irabazi behar dugu''
Alavesek Celta hartuko du larunbat honetan Mendizorrotzan. Talde babazorroko erdilari galiziarrak "gogo handiz" egingo dio aurre neurketari, eta norgehiagoka "oso garrantzitsutzat" jo du.
2025/11/17 - 15:42
Martin Herrera, Antonio Siveraz: ''Siverak konfiantza ikaragarria ematen dio taldeari''
Martin Herrera Alaveseko atezaina izan zen, 2001ean Liverpoolen aurkako UEFAko final historikoa jokatu zuen. Gaur egun, Gasteizen bizi da egungo taldeaz hitz egin du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/11/13 - 20:53
Kopako bigarren kanporaketako Portugalete-Alaves norgehiagokaren data eta ordutegia aldatu dituzte
Azkenik, euskal derbia abenduaren 2an jokatuko da, 19:00etan. Hasiera batean, abenduaren 3an, asteazkenean, 21:00etan, jokatzekoa zen.
2025/11/12 - 19:03
Antonio Blanco: ''Apur bat sendoagoak izatea falta zaigu, batez ere gure arean''
Portugaleteren aurka jokatuko duten Errege Kopako kanporaketari dagokionez, erdilari babazorroak ziurtatu du garaipenaren bila joango direla, erlaxatu gabe. "Bigarren Mailako (Valladolid) talde bat kanporatu dutela ikusi dugu", gogorarazi du kapitainak.
2025/11/08 - 17:28
Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)
Lehen zatian, Michelen taldea izan da nagusi, eta 1-0ekoa egin du, Tsygankoven burukada batekin. Bigarren zatian, berriz, talde babazorroak berdinketa lortzeko abaguneak izan ditu, baina ez du saririk lortu.
2025/11/07 - 17:47
Coudet: ''Emaitzak alde ez baditu ere, Gironak oso ondo jokatzen du''
Alavesek Gironaren etxean jokatuko du larunbatean. Chacho Coudet ez da fidatzen Kataluniako taldearen bolada txarraz, sailkapenean azkena bada ere, eta norgehiagoka zaila izango dela aurreikusi du.
2025/11/05 - 20:55
Calebe Gonçalvesek Espainiako ligara egokitzeko prozesua ''oso azkarra'' izan behar zela azaldu du
Alaveseko erdilari brasildarrak aitortu du bere taldekideek "asko" lagundu diotela egokitzapen horretan. Gainera, Gasteizen "historia egiteko helburua" duela azpimarratu du Calebek.
2025/11/05 - 18:33
Alavesek Levante ahul bat jipoitu du Ibaian, eta Erregina Kopan aurrera egin du (4-0)
Guallarrek, Carmenek, Merchek eta Paula Leonek egin dituzte babazorroen golak.
2025/11/03 - 20:28
FIFAk atzera bota du Malaysiaren errekurtsoa, eta onartu egin du Facundo Garcesi ezarritako urtebeteko zigorra
Malaysiak nazionalizatutako zazpi jokalari zigortu dituzte, dokumentuak faltsutzeagatik. Malaysiako Futbol Federazioak 21 eguneko epea dauka helegitea aurkezteko.
2025/11/02 - 20:04
Lucas Boye: ''Ni kanporatua izan arren, pozik nago irabaztea lortu dugulako''
Alavesek 2-1 garaitu du Espanyol igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partidan. Denis Suarezek eta Lucas Boyek sartu dituzte babazorroei garaipena eman dieten golak.
2025/11/02 - 19:21
Alavesek joko ona erakutsi du Espanyol mendean hartzeko (2-1)
Denis Suarezek eta Lucas Boyek sartu dituzte babazorroei garaipena eman dieten golak.
2025/10/31 - 21:01
Coudet: ''Ez nau harritzen Espanyol egiten ari den denboraldi hasiera onak''
Chacho Coudetek adierazi du Alavesek erosoago jokatzen duela Mendizorrotzan, baina, hala ere, Espanyolen aurka igandean jokatu duten partida oso zaila izango dela aurreikusi du. Halaber, Kike Garciak zaleen berotasuna jasoko duela uste du.
2025/10/31 - 00:09
Getxo-Alaves partidaren golak eta unerik onenak (0-7)
Getxoko taldea 0-7ko emaitzarekin erori da Alavesen aurka, Errege Kopako lehen kanporaketan. Horrela hartu dituzte golak Gobelan.
2025/10/30 - 23:24
Marianoren eta Carlos Vicenteren arteko elkarlana Getxo garaitzeko nahikoa izan da (0-7)
Aurrelari babazorroak hiru gol egin ditu, eta Aragoiko hegalekoak beste bi. Gainera, biek elkarri asistentziak eman dizkiete golak sartzeko orduan.
2025/10/29 - 22:37
Egoitz Garai, Getxoko entrenatzailea: ''Alavesen bila irten nahi dugu, gure nortasuna erakutsi''
Errege Kopako lehen kanporaketan, ostegunean, Getxo-Alaves derbia izango da; Egoitz Garai Getxoren entrenatzaileak adierazi duenez, Bizkaiko taldearen asmoa da "gauzak oso-oso ondo egitea", eta "sartzeko aukerak izaten saiatzea".
2025/10/28 - 12:55
Jon Pacheco baja izango da Alavesen, ezker sorbaldako lotailuak hautsi baititu
Atzelari nafarrak min hartu zuen Rayoren aurkako partidan, lurrera erorita. Talde babazorroak jakinarazi duenez, ez diote ebakuntzarik egingo.
2025/10/27 - 13:14
Alavesek azken hasperenean galdu du Rayoren aurka (1-0)
Alemaok luzapenean sartu du garaipenerako gola, eta partida on baten ondoren, saririk gabe utzi ditu babazorroak.
2025/10/27 - 00:53
Sivera: ''Aurkariaren arean beldur gehiago sartzea falta zaigu''
Alavesen atezainak Rayoren aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 10. jardunaldian.
2025/10/25 - 16:49
Coudet: ''Protagonista izateko eta hiru puntuak etxera ekartzeko asmoarekin goaz''
Alaveseko entrenatzaileak igande honetan EA Sports Ligako 10. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/10/22 - 19:52
Toni Martinez: ''Boye eta ni oso eroso sentitzen gara, eta elkarrekin jokatuta hobeto ibiliko gara''
Aurrelari babazorroak taldeak azken asteetan izan dituen sentsazio onei jarraipena ematea espero du. Alaves asteburuan Rayoren aurka Vallecasen jokatuko duen partida prestatzen ari da.