Alaves
2024/08/15 - 17:44
Garcia: ''Iaz bezala izango da, behetik gorantz egingo dugu''
Alaveseko entrenatzaileak, Luis Garcia Plazak, taldean izan den "iraultza" azpimarratu du, irteera askorekin, baina pozik agertu da etorritako jokalari berriekin.
2024/08/14 - 17:57
''Oso pozik nago hemen egoteaz, gogo handiz'', dio Manu Sanchezek, Alavesek aurkeztuta
Luis Garcia Plazaren taldeko ezker hegaleko berriak ezingo du lehenengo jardunaldian jokatu, Celtak utzita baitago eta Alavesek Galiziako taldearen aurka arituko baita; hala ere, lehia hasteko irrikan dabil, taldeari arlo guztietan laguntze aldera.
2024/08/13 - 22:22
Luka Romero, bere aurkezpenean: ''Alavesek nire ezaugarriak ditu, borrokalaria da''
Jokalari mexikarrak Argentinako eta Espainiako herritartasunak ditu, eta Milanek utzita dabil Gasteizko klubean. Asteartean aurkeztu dute, eta Alavesen emandako lehen egunetan bizi izandakoarekin pozik azaldu da; adierazi duenez prest da "ekarpena" egiteko, behar den tokian.
2024/08/13 - 18:34
Asier Villalibre: ''Ez naiz pozik geratzen soilik mailari eutsita''
Aurrelari bizkaitarrak anbizioa azaldu du, 2024-25 denboraldiko EA Sports Liga hasteko hiru egun gelditzen direla. Villalibre, EITBri adierazi dionez, gogotsu dabil lehiari ekiteko.
2024/08/03 - 15:15
Alavesek Facundo Garces fitxatu du, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera
Club Atletico Colon Argentinako taldean ari den erdiko atzelariak 2028ko ekainera arte sinatu du.
2024/08/03 - 11:06
Alavesek galdu egin du Herculesen aurka Alacanten (1-0)
Talde babazorroak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du RFEF Lehen Mailara igo berri den Herculesen aurka (1-0), Rico Perez futbol-zelaian jokatu duten Alacant Hiria Sarian.
2024/07/29 - 15:59
Alavesek Hugo Novoaren sorbaldako luxazioa berretsi du
Nucia estadioan arabar taldearekin debuta egin eta minutu gutxira, galiziarrak ustekabeko txokea jasan zuen, eta horrek sorbaldako lesioa eragin zion.
2024/07/23 - 22:56
Alavesek Luka Romeroren lagapena lortu du
Milanetik dator Gasteizera eta talde babazorroak jokalaria erosteko aukera izango du.
2024/07/23 - 17:18
Hugo Novoa, Alaveseko jokalaria: ''Betiko ametsa izan da ligan jokatzea, eta ilusioz ekingo diot erronkari''
Hugo Novoa aurkeztu du Alavesek, eta hedabideen aurrean hitz egin du nola sentitzen den kontatzeko.
2024/07/23 - 13:21
Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du, Celtak utzita
Celtarekin hitzartutako akordioaren berri eman du astearte honetan talde babazorroak. Horren arabera, datorren denboraldian Gasteizen arituko da Sanchez.
2024/07/22 - 19:35
Alavesek Hugo Novoa fitxatu du 2029ra arte
Alavesek Hugo Novoa fitxatu du 2029ra arte. Eskuin hegaletik aritzen den jokalari galiziarra RasenBallsport Leipzig talde alemaniarretik iritsiko da Gasteizera.
2024/07/19 - 17:16
Moussa Diarra: ''Alavesera etortzea erabaki dut, niretzat onena dela pentsatuta''
Alavesek Moussa Diarra aurkeztu du Mendizorrotzan. Toulouse taldean aritu ostean, 2028ra arte sinatu du babazorroekin, eta dagoeneko ezagutu ditu bere taldekideak.
2024/07/18 - 19:12
Alavesek defentsa sendotu du Moussa Diarraren fitxaketarekin
23 urteko frantziarra nazioarteko jokalaria da Maliko selekzioarekin, eta balio anitzeko jokalaria izateagatik nabarmentzen da, ezker hegalean eta erdiko atzelari gisa jardun dezakeelako.
2024/07/18 - 18:25
Stoichkov: ''Ilusio handiz nator, neure onena erakusteko gogoz''
Alaveseko jokalari berria Eibarren aritu da, eta aurrenekoz ibiliko da Lehen Mailan. EA Sports Ligan lehiatzeko aukeraz gain, adierazi du irrikan dagoela Mendizorrotzako giroaz gozatzeko.
2024/07/16 - 17:05
Villalibre: ''Gogo handiz hartzen dudan erronka da''
Asier Villalibrek Alavesen jokatuko du 2028ra arte, eta gaur egin dute jokalariaren aurkezpen ofiziala. Hedabideen aurrean esan duenez, "oso pozik" dago erronka berriarekin.
2024/07/11 - 22:37
Guridi: ''Aurreko denboraldia berdindu edo hobetu nahi dugu''
Alaves entrenamenduetara itzuli da hilabete barru hasiko den denboraldia prestatzeko. Jon Guridi jokalariak azken urteetako bolada onarekin jarraitu nahi duela adierazi du.
2024/07/09 - 21:42
Alavesek ofizial egin du Ruben Duarteren salmenta
Almeriako hegalekoak Pumas talde mexikarrean jokatuko du hemendik aurrera, azken zazpi denboraldietan Gasteizko taldearen elastikoa defendatu ostean.
2024/07/09 - 15:14
Villalibrek ''Athleticeko jokalari gisa duen egoera argitzeko zain'' dago Alaves
Asier Villalibreren fitxaketari buruz galdetuta, "Athleticeko jokalari gisa duen egoera argitzeko zain" dagoela azaldu du Asier Villalibre Alaveseko kirol-arduradunak.
2024/07/09 - 15:11
Tomas Conechny, Alaveseko jokalari berria: ''Taldearen jokatzeko modua bat dator nirearekin''
Tomás Conechny argentinarra Gasteizen dago, Alavasekin entrenatzen hasteko. Bere ibilbidean "oso urrats garrantzitsua" dela esan du.
2024/07/08 - 14:40
Ander Guevara: ''Helburua berriz ere lehen mailan mantentzea izango da''
Alavesek 2024/2025 denboraldiaren prestakuntza lanari ekin dio eta lehen egunean jokalariek azterketa medikuak izan dituzte. Ander Guevara gasteiztarrak "disfrutatzen jarraitzea" espero duela adierazi du. Era berean, azken egunetako zurrumurrei Alavesekin kontratua duela esanez erantzun die.