Alaves
2024/10/25 - 19:18
Garcia Plaza: ''Lehen Mailan jarraituko dugu inolako arazorik gabe''
Alaveseko entrenatzaileak, Luis Garcia Plazak, ostiral honetan adierazi duenez, Arabako taldeak "Lehen Mailan jarraituko du inolako arazorik gabe", eta "denbora" eskatu du taldearentzat.
2024/10/19 - 03:14
Guevara: ''Bigarren golaren ostean, burua galdu dugu defentsan''
Ander Guevararen esanetan, Alavesek ondo hasi du Valladoliden aurkako partida, baina bigarren zatian jaso duen bigarren golak min egin dio, eta hortik aurrera neurketaren kontrola galdu du.
2024/10/19 - 01:19
Valladolidek kolpe handia eman dio Alavesi Mendizorrotzan (2-3)
Alaves ondo hasi da, eta berehala sartu du lehen gola, baina Valladolidek, bi penaltiren bidez, markagailua iraultzea lortu du. Neurketa berdinduta zegoenean, VAReko epaileak baliorik gabe utzi du Guridiren gola, eta partida amaitzear zela, epaileak kanporatu egin du Kike Garcia.
2024/10/17 - 12:18
Guridi: ''Partida garrantzitsua da, zaleen aurrean hiru puntu ateratzeko modukoa''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak ostiral honetan Valladoliden aurka jokatuko duten partidaren inguruan hitz egin du, eta neurketak duen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
2024/10/16 - 16:26
Guridik eta Guevarak gonbita luzatzen dizute Alaves-Valladolid partida EITB Median jarraitzeko, urriaren 18an
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute EA Sports Ligako 10. jardunaldiko Alavesen eta Valladoliden arteko partida (Mendizorrotza) urriaren 18an, ostiralean, 21:00etan. Guridi eta Guevara Alaveseko jokalariek futbol partidak euskaraz eta irekian ematearen garrantzia azpimarratu dute.
2024/10/15 - 16:44
Tenaglia: ''Badakigu Valladolid aurkari zuzena dela, eta gure lana egin egingo dugu''
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak ostiral honetan Mendizorrotzan Valladoliden aurka jokatuko duen partidaz hitz egin du, La Liga EA Sportseko 10. jardunaldian. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/10/08 - 14:53
Panichellik 2029ra arte berritu du Alavesekin
Gaur egun, jokalari argentinarra Mirandes taldean jokatzen ari da, utzita. Orain arte, bi gol sartu ditu, eta zazpi aldiz jokatu du titular gisa.
2024/10/06 - 20:47
Toni Martinez: ''Huts egindako aukerek partidaren norabidea aldatzea eragotzi digute''
Toni Martinez Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 9. jardunaldian Barçaren aurka jasotako porrota baloratu du. Huts egindako abaguneek partidaren norabidea aldatzea eragotzi dietela nabarmendu du, baita kontrako golak ekarri dituzten akatsek ere.
2024/10/06 - 20:27
Bartzelonak mendean hartu du Alaves, Lewandowskiren hat-trick batekin (0-3)
Poloniarra arduratu da hiru golak sartzeaz lehen zatian izan dituen lehen hiru abaguneetan. Alavesek erreakzioa bilatu du, eta 1-3koa egin du, baina VARak baliorik gabe utzi ditu Toni Martinezen eta Mouriñoren golak.
2024/10/05 - 16:55
Garcia Plaza: ''Bartzelonak duen maila ikusita, gutxienez bi gol sartu beharko ditugu partida irabazteko''
Bartzelonako jokalariak erakusten ari diren maila altua nabarmenduta, Luis Garcia Plazak ohartarazi du Alavesentzat ez dela nahikoa izango defentsan lan ona egitea Hansi Flicken taldea Mendizorrotzan garaitzeko; erasora jo eta hainbat gol sartu beharko dituztela esan du.
2024/10/03 - 20:54
Alaves Kopatik at geratu da, Logroñoren aurka 2-4 galduta
Arabako taldeak porrot egin du txapelketako bigarren txandako kanporaketan. Garailea luzapenean erabaki da. Errioxako taldeak 2-4ko emaitzarekin bereganatu du garaipena.
2024/10/03 - 00:17
Metropolitano hiru partidarako partzialki ixtea agindu dute; Atletico Madril-Alaves partidari eragin liezaioke
14. jardunaldian jokatuko duten Atletico Madri-Alaves neurketa zigorra indarrean egongo litzatekeen hirugarren eta azken partida izango litzateke. Madrilgo klubak helegitea aurkeztu ahal du Apelazio Batzordean, eta Kirol Arbitrajeko Auzitegira ere jo lezake.
2024/10/02 - 16:22
Antonio Blanco: ''Mendin jokatzea zaila da, arerioei ez diegu lan erraza jartzen''
Antonio Blanco Alaveseko jokalariak asteburu honetan Bartzelonaren kontra jokatuko duten norgehiagokaren inguruan hitz egin du asteazken honetan, hedabideen aurrean.
2024/09/28 - 19:31
Siverak gol zaparrada saihestu du, Alavesek Getaferen aurka galdutako partidan (2-0)
Mauro Arambarrik, lehen zatian, eta Luis Millak, penaltiz, bigarrenean, egin dituzte partidako golak. Arabarrek denboraldi honetako neurketarik kaskarrena jokatu dute.
2024/09/28 - 19:20
Sivera: ''Gaurko partida ahaztu egin behar dugu, eta hiru puntuak etxean bereganatzen saiatu''
Getaferen aurkako partidan, Antonio Sivera izan da Alaveseko jokalaririk onena. Geldiketa bikainak egin ditu, baina ez da nahikoa izan porrota ekiditeko. Jose Bordalasen taldeak, berriz, denboraldiko lehen garaipena lortu du, babazorroen kaltetan.
2024/09/27 - 16:42
Garcia Plaza: ''Getafek finala balitz bezala jokatuko du Alavesen aurkako partida''
Luis Garcia Plazaren arabera, Getafe Alavesen "arerio zuzena" da mailari eusteko borrokan, eta larunbateko partida "finala balitz bezala jokatuko du", denboraldiko lehen garaipena lortzeko beharrizana duelako.
2024/09/25 - 01:56
Garcia Plaza: ''Txartel gorria da. Azken 10 minutuak hamarren aurka jokatu behar izango genituzkeen''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzailea kexu agertu da prentsaurrekoan, epaileak Endrick Real Madrileko jokalaria kaleratu ez dutelako, Mouriño Alaveseko atzelariari ostikada bat eman arren.
2024/09/25 - 01:14
Alavesek ausart jokatu du Bernabeun, eta ezinezkoa ematen zuen partida berdintzear izan da (3-2)
Lucas Vazquezek eta Kylian Mbappek, lehenengo zatian, eta Rodrygok, atsedenaldiaren ostean, talde zuriaren golak egin dituzte, baina Protesonik eta Kike Garciak, 85. eta 86. minutuetan, Gasteizko taldearenak sartu dituzte, eta Alaves amaierara arte aritu da berdinketaren bila.
2024/09/23 - 16:42
Garcia Plaza: ''Ezin zara Mbappez edo Viniciusez kezkatu, jokalari guztiez egin beharko zenukeelako orduan''
Luis Garcia Plaza Alavesen entrenatzaileak Real Madrilen aurka asteartean jokatu beharreko ligako partidaz hitz egin du hedabideen aurrean. Orain arte egindako lanarekin jarraitu behar dutela azpimarratu du, jokalari jakin batzuez kezkatu gabe. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/09/21 - 01:56
Garcia Plaza: ''Prestatu duguna primeran atera zaigu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldian Sevillaren aurka lortutako garaipena baloratu du. Batez ere lehen zatian taldeak erakutsitako maila ona azpimarratu du, eta jokalariek entrenamenduetan landutakoa ondo aplikatu dutela gaineratu du.