Alaves
2025/02/04 - 13:07
Conechnyk alta jaso du, Bartzelonan 24 ordu baino gehiago ospitaleratuta egon ostean
Tomas Conechny Alaveseko jokalaria Bartzelonako ospitale batera eraman zuten, otsailaren 2an, Barçaren aurkako EA Sports Ligako partidan Gavirekin talka egin eta buruan kolpe gogorra jasota. Burezurrean izandako traumatismoak haustura eragin dio burezurraren aurrealdean.
2025/02/03 - 20:04
Aleñak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiko amaierara arte
Erdilaria, 27 urtekoa bera, Getafetik iritsi da Gasteizko klubera; Madrilgo talde horretan aritu aurretik, Bartzelonan eta Betisen ere jokatu zuen, Lehen Mailan.
2025/02/02 - 23:41
Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra jasota
Argentinarra lurrera erori da Gavirekin batera, partidako 8. minutuan bi jokalariek buruz talka eginda.
2025/02/02 - 17:21
Guevara: ''Ez dugu aurpegia galdu azkenera arte''
Ander Guevara Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 22. jardunaldian Bartzelonaren aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-0). Taldea lehiakor aritu dela nabarmendu du, eta partida txukuna egin dutela.
2025/02/02 - 17:14
Alaves jaitsiera postuetan, Bartzelonaren aurka porrota jaso eta gero (1-0)
Talde babazorroa jaitsiera postuetan sartu da, 21 punturekin. Arabako taldeak lehen zati ona egin du, baina, bigarrenean, Robert Lewandowskik egin du partidako gol bakarra, 61. minutuan.
2025/01/31 - 17:03
Pau Cabanesek Alavesen erasoa indartuko du
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
2025/01/30 - 16:03
Ander Guevara: ''Partida ona egin eta hiru puntuak ekartzen saiatuko gara''
Alavesek Bartzelonari egingo dio bisita datorren igandean, LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldian. Ander Guevarak partida nola ikusten duen azaldu du.
2025/01/28 - 01:08
Alavesek berdinketarekin konformatu behar izan du, lehen zatian ondo bideratuta zirudien neurketan (1-1)
Kike Garcia, penaltiz, eta Pablo Duran, bigarren zatian, izan dira golegileak aukera argi gutxiko partidan.
2025/01/28 - 00:38
Tenaglia: ''Puntu bat da eta horrek gehitu egiten du; baina etxean hiru puntuak behar ditugu, nola edo hala''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alavesek eta Celtak bana egin dute Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partidan. Kike Garciak eta Pablo Duranek egin dituzte golak.
2025/01/27 - 14:00
LaLigako 21. jardunaldiko Alaves-Celta, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ligako azken jardunaldian Betisen kontrako garaipena lortzetik datoz babazorroak; gaur ere hiru puntuen bila zelairatuko dira, jaitsiera postuetatik ahalik eta gehien aldentzeko asmoz.
2025/01/25 - 13:15
Stoichkovek Alaves utzi eta Granadan jokatuko du
Cadizeko erasotzaileak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, Eibarretik igaro ondoren.
2025/01/22 - 17:48
Carlos Vicente, Celtaren interesari buruz: ''Ni oso ondo nago Alavesen''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du Celtak bera neguko merkatuan fitxatzeko ustezko interesari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/18 - 22:08
Coudet: ''Irabaztea behar genuen, arrisku gunetik atera eta aste lasaia izateko''
Alaves Betisi gailendu zaio EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partidan. Babazorroen hiru golak Kike Garciak egin ditu. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/01/18 - 21:34
Kike Garciak Alaves jaitsiera postuetatik atera du hat-trick batekin Betisen aurka (1-3)
Aurrelari babazorroak partida bikaina egin du hiru gol sartuta, bat penaltiz, bere taldea jaitsiera postuetatik ateratzeko.
2025/01/18 - 13:03
Alavesek Luka Romeroren irteera baieztatu du
Erasotzaile argentinarrak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, UD Almeriatik igaro ondoren.
2025/01/16 - 20:17
Abde Rebbach, Granadara utzita
Andaluziako klubean jokatuko du aurtengo denboraldia amaitu arte, utzita.
2025/01/11 - 18:16
Guridi: ''Dinamika txarrean sartuta gaude, baina irabazteko merituak egiten ari gara''
Jon Guridiren arabera, Alaves "dinamika txarrean" sartuta dago, baina "meritu nahikoa" egiten ari da partidak irabazteko, tartean gaur Gironaren aurka Mendizorrotzan galdu duena.
2025/01/11 - 17:07
Luzapenean sartutako gol batek garaipena eman dio Gironari Alavesen aurka (0-1)
Jhon Solisek urrezko hiru puntu eman dizkio Gironari Mendizorrotzan, Deportivo Alavesen aurka, luzapenean sartutako golari esker (0-1), Moussa Diarraren huts baten ostean.
2025/01/09 - 21:23
Eduardo Coudet: ''Ligako etenaldia oso ondo aprobetxatu dugu eta zelaian islatzea espero dugu''
Eduardo Coudetek, Alaveseko entrenatzaileak, taldearen egoeraren inguruan hitz egin du. Gironaren aurkako partida gogorra izango dela ere aipatu du. Besteak beste, irabazteko grina duela adierazi du.
2025/01/08 - 16:15
Owono: ''Taldekideek konfiantza dute nigan, jokatzeko prest eta gogotsu nago''
Jesus Owono Alavesen atezainak prentsaurrekoan hitz egin du. Sivera lesionatuta dago, eta Owonok ordezkatuko du. Girona izango da Gasteizko taldearen hurrengo aurkaria urtarrilaren 11n, eta atezaina gogotsu dago.