Oporretan dira jada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves uztailaren 5ean bueltatuko da lanera

Alavesek uztailaren 5ean bueltatuko da lanera Jose Luis Compañoneko Kirol Hirian.
Luis Rioja (Alaves)
Luis Rioja (Alaves)

Santander Ligako 2021-2022 denboraldia prestatzen hasteko Deportivo Alaves taldea uztailaren 5ean bilduko da.

Betikoez, mediku-azterketak egingo dituzte egun horretan eta biharamunean praka motzak jarri eta lanean hasiko dira. Lehen saioa Jose Luis Compañoneko Kirol Hirian egingo dute Javier Callejasen aginduetara.

Talde gasteiztarrak denboraldiko azken partidetan erdietsi du maila mantentzearen helburua eta ondorioz seigarren urtez jarraian jokatuko dute Lehen Mailan, klubaren marka historikoa.  

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X