Alavesek eta Baskoniak osasun-langileak omenduko dituzte jantzi berriekin
Alavesek eta Kirolbet Baskoniak osasun arloko langileak omentzeko helburua duten kirol-jantzi berriak aurkeztu dituzte astelehen honetan. Ekimenaren asmoa da talde biek jantzi berri horiekin jardutea, lehiaketak martxan jarri ondoren jokatuko dituzten lehendabiziko neurketetan.
Era horretan, Baskonia Alaves Taldeak publikoki eskertu nahi izan du "osasun-erakundeek zailtasun handiko garai hauetan egiten ari diren ahalegina", koronabisurasen krisiari erreferentzia zuzena eginda.
Josean Querejeta Baskoniako presidente eta talde babazorroko akziodun nagusiak mezu instituzional bat eskaini du, talde osoaren partetik esker ona adierazteko "gizartea kolpatzen ari den pandemia desagerrarazten buru-belarri laguntzen ari diren pertsona guztiei".
"Horiei guztiei esker, partida hau ere irabazi egingo dugu", zehaztu du Querejetak.
Taldeak azaldu duenaren arabera, "Krisi-garai hauek gainditu eta normaltasunari berrekin ondoren, ekitaldi sinboliko bat egingo da. Bertan, omenaldia egingo zaie gorputz eta arima lan egiten ari diren osasun-langile guztiei, eta, bereziki, Erkidegoan modu nekaezinean lanean ari direnei".
Kamisetek aurrealdean zein atzealdean "OSI Araba" leloa eramango dute. OSI Arabak Gasteizko eta Arabako osasun-sare osoa barne hartzen du (ospitaleak eta anbulatorioak), birusari aurre egiten ari zaion Txagorritxuko Ospitalea buru dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Coudet: "Aurkariari begiratu arren, fokua gugan jarrita eduki behar dugu"
Alavesek Girona hartuko du astelehen honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. Babazorroen entrenatzailearen esanetan, oso partida zaila izango da, eta oso garrantzitsua izango da gauzak ondo egitea.
Tenaglia: "Guk astelehenean etxean hiru puntuak bildu behar ditugu, final bat da"
"Ezin dugu aukera gehiago alferrik galdu, aurkaria Girona izan arren", ohartarazi du atzelari argentinarrak. "Hiru partida oso garrantzitsu datozkigu; lehenengoa, astelehenean", gaineratu du.
Guevara: "Etxera burumakur goaz, gaur aukera oso garbia genuen irabazteko"
Ander Guevara Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida, Sevillaren aurka, 1-1 amaitu ondoren.
Alavesek bi puntu utzi ditu Sevillan (1-1)
Coudeten taldeak ez du aprobetxatu 15. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu izana. Epaileak, gainera, baliorik gabe utzi du Boyek sartutako gola, jokoz kanpoko polemikoa adierazita.
Chacho Coudet: "Partida zuzena dugu, eta gogorra izango da"
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbat honetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Coudetek adierazi du lehia zaila izango dela, baina bere taldea gogor lehiatuko dela.
Sergio Fernandez, Alavesen kirol zuzendaria: "Joan diren eta fitxatu ditugun jokalariak ikusita, taldea hobea dela uste dugu"
Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak neguko merkatuaz ez ezik, taldearen egungo egoeraz hitz egin du hedabideen aurrean.
Ibrahim Diabatek "taldean lan asko" egingo duela agindu du
Alavesen jokalari berriak aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duenez, "oso erraza" izan zen akordio batera iristea, "ametsa" baitzuen Espainiako ligara itzultzea. Aldagelak oso harrera ona egin diola azpimarratu du bolikostarrak.