LAGATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Antonio Sivera utzi dio Almeriari

23 urteko atezain zuri-urdinak, Javeakoa, Bigarren Mailako klub andaluziarrean jokatuko du denboraldia amaitu arte.
Antonio Sivera.
Antonio Sivera. Argazkia: EITB

Antonio Siverak, Deportivo Alaveseko atezainak, UD Almerian lagatuta jokatuko du denboraldia amaitu arte, bi klubek akordioa egin ondoren.

Talde zuri-urdineko atezain titularra Fernando Pacheco denez, Siverak minutu gehiago jokatzeko aukera izango du Bigarren Mailan

23 urteko atezainak bere udalerriko taldean hasi zuen karrera, CD Javean. Geroago, Herculesek fitxatu zuen.

Ondoren, Valenciak bere harrobian sartu zuen eta 2017ko udan Alavesera iritsi zen. Gloriosoarekin 16 partida jokatu ditu eta horietatik 5etan ez du golik pairatu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X