MARKA BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pacheco, Alavesekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duen atezaina

Joan zen astelehenean 95 neurketa bete zituen, eta Marin Herrera atezain argentinarrari aurre hartu zion.
Fernando Pacheco
Fernando Pacheco. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Astelehen honetan Mendizorrotzan jokatu zen Santander Ligako 23. jardunaldiari zegokion partidan (Alaves 2-0 Levante), Fernando Pacheco Alaveseko atezainak 95 norgehiagoka bete zituen Lehen Mailan talde babazorroaren atea defendatzen. Horrenbestez, bera da Alavesen historian maila horretan norgehiagoka gehiagotan parte hartu duen atezaina.

Extremadurako jokalariak Martin Herrera atezain argentinarrari aurre hartu zion. Herrera hiru denboraldiz aritu zen Gasteizko taldean (1999-2000, 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietan), eta Zamora garaikurra eskuratu zuen horietako lehenengoan. Atezain bi horien atzetik Kike Burgos azaltzen da, 43 partidarekin.

Kopuru absolutuetan, Real Madrilen harrobian hazitako atezaina da babazorroekin neurketa gehien jokatu dituena ere. Guztira 140 alditan defendatu du Alavesen atea lehiaketa guztietan, eta ez dute behin ere kalera bota. Lehen Mailarako igoeran parte hartu zuen, baita gasteiztarrek jokatu duten Errege Kopako final bakarrean ere.

Pachecoren atzetik Alfonso Subero "Tito" dago, 130 neurketa jokatuta.

Joan zen abenduan Alavesek Pachecoren kontratua 2023ra arte berritu zuela eman zuen aditzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X