DENBORALDI-AURREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek berdindu egin du Leganesen aurka (1-1)

Babazorroen gola Paulino de la Fuente harrobiko jokalariak lortu du neurketako bigarren zatian (70. min).
Argazkia: @Alaves
Argazkia: @Alaves

Alavesek bana berdindu du Los Angeles de San Rafaelen egiten ari den egonaldiaren barruan Leganesen aurka lehiatutako lagunartekoan (1-1). Beroa izan da partidako protagonista nagusietakoa.

Madrildarrek erritmo gehiago erakutsi dute lehen zatian, eta horren adierazle izan da aurretik jarri direla markagailuan 25. minutuan. Guido Carrillo argentinarrak egin du gola Mauricio Pellegrino arabarren entrenatzaile ohiak zuzentzen duen taldearentzat, El Zharren pasea aprobetxatuta.

Lehen golaren ostean, Leganesek beste aukera garbi bat izan du jarraian (27. minutuan), baina Dani Ojedaren jaurtiketak langan jo du.

Bigarren zatian, berriz, Alavesen jokoak hobera egin du, eta aldaketen bidez neurketaren jabe egin da berdinketa lortu duen arte. Paulino de la Fuente harrobiko jokalaria izan da golegilea kontra-eraso batean.

Gol horren ondoren, gasteiztarrek ekinean jarraitu dute, eta euren aurkaria baino gehiago izan dira; dena den, norgehiagoka banako berdinketarekin amaitu da.

Fitxa teknikoa:

Alaves 1: Sivera; Martin, Ely, Maripan, Ximo; Wakaso, Manu Garcia; Ibai, Burgui, Hector; eta Baston.

Leganes 1: Serantes; Juanfran, Muñoz, Siovas, Raul Garcia; Gumbau, El Zhar, Dani Ojeda, Ruben Perez, Facundo; eta Carrillo

Golak: 0-1, 25. min: Carrillo. 1-1, 70. min: Paulino.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X