Berdinketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zapore mingotsa duen puntua lortu du Alavesek etxean (0-0)

Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian. Gasteiztarrek lau partida daramatzate jada, garaipenik lortu gabe.
Gasteiztarrei asko kostatzen zaie gola egitea. Argazkia: EiTB.

Alavesek eta Zaragozak puntu bana lortu dute Mendizorrotzan jokatutako partida hutsean bukatu ostean. Arabarrek jokalari bat gehiagorekin jokatu dute bigarren zati osoan, baina ez dira gai izan egoera horri etekina ateratzeko.

Epaileak Culio kalera bota du 44. minutuan bigarren txartel horia atera ostean. Erabaki zorrotza izan da.

Hala ere, Aragoikoek ez dute Culioren hutsa asko nabaritu, eta Alavesi aurre egin diote. Bordalasen taldeak bi aukera argi bakarrik sortu ditu bigarren zatian.

Alavesi ideiak eta punteria falta izan zaizkie azken metroetan. Ondorioz, ezin izan dituzte hiru puntuak lortu Leganesi lehen postua kentzeko. Hala ere, bigarren jarraitzen dute.

Arabarrek lau neurketa daramatzate garaipenik lortu gabe; hiru berdinketa eta porrot bat lortu dituzte.

 

Fitxa teknikoa:

0 Alaves: F. Pacheco, Estrada, Laguardia, Borda, Raúl García, Manu García, Beobide (Sergio Llamas, 67. min), Femenía (Manu Barreiro, 67. min), D. Pacheco (Guichón, 84. min), Juli, Toquero.

0 Zaragoza: Manu, Campins, Guitian, Cabrera, Rico, Erik Morán, Javi Ros (Dorca, 81. min) Culio, Pedro, Hinestroza (Manu Lanza, 71. min), Ángel (Rubén, m. 88).

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X