F Liga
2022/09/24 - 21:40
Epaileen grebarengatik atzeratutako F Ligako lehen jardunaldiko partidak azaroaren 2an jokatuko dira
Txapelketa profesionaletako epaileak jakinarazi duenez, jokatu gabe geratu ziren emakumezkoen Lehen Mailako ligako estreinako jardunaldiko neurketak azaroaren 2an jokatuko dira.
2022/09/23 - 21:30
Jokalariek adierazi dute ez diotela selekzioari uko egin eta ez dutela Vildaren kargugabetzea eskatu
15 jokalarik, tartean Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Ainhoa Vicente Moraza eta Lucia Garcia euskaldunek, selekzio nazionalari uko egin diotela jakinarazi dute ostegun honetan, Jorge Vildaren jarraipena dela eta.
2022/09/23 - 13:51
Hamabost jokalarik uko egin diote Espainiako selekzioari Vilda hautatzaileak karguan jarraitzen duelako
Espainiako selekzioari uko egin dioten 15 emakumeen artean daude Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Ainhoa Vicente Moraza eta Lucia Garcia euskal jokalariak. Jorge Vildak hautatzaile karguan jarraitzea da jokalari hauek guztiek uko egitearen arrazoia.
2022/09/13 - 23:39
Akordiorik ez Emakumeen Futbol Profesionaleko Ligako epaileekin
Emakumezkoen Lehen Mailako futbola ez da hasiko momentuz. Lehen jardunaldia bertan behera geratu zen Liga Fko epaileen grebarengaik. Kirol Kontseilu Gorenaren presioa ez da nahikoa izan. Ez dute akordiorik lortu.
2022/09/10 - 17:14
Liga Fko lehen jardunaldia ez da jokatuko
Epaileen greba dela eta, Liga Fko lehen jardunaldia bertan behera geratu da. Astelehen honetan, prentsaurrekoan argituko dituzte greba egitearen arrazoiak.
2022/05/29 - 17:29
Bartzelonak Erreginaren Kopa bereganatu du, Huelvako Sporting erraz garaitu ostean
Talde blaugranak 6-1 irabazi dio Sportingi, eta hirugarren urtez jarraian Kopan nagusitzea lortu du.
2022/03/14 - 19:23
Emakumezkoen futbol liga profesionala abian jartzeko estatutuak onartu dituzte
Kirol Kontseilu Gorenak onartu egin ditu emakumezkoen mailako futbol liga profesionala sortzeko estatutuak. Datorren denboraldian, 2022-2023an, sortuko da txapelketa zuzenduko duen erakunde berria.
2022/03/13 - 14:55
Bartzelona, ligako txapeldun hirugarrenez jarraian
Barça da 2021-2022 Primera Iberdrola Ligako txapelduna, 24. jardunaldian Real Madril mendean hartuta (5-0). Txapelketa amaitzeko sei jardunaldiren faltan erdietsi du titulua Kataluniako taldeak.
2022/03/08 - 22:04
Ainhoa Tirapu: ''Emakumeen futbolaren hazkundea sendoa eta progesiboa izatea nahi dugu''
Martxoaren 14an Kirol Kontseilu Gorenak Liga Profesional berria arautzeko estatutuak onartuko ditu. Ondoren, presidentea hautatzeko prozesua jarriko da abian. Ainhoa Tirapuk hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du.
2022/02/14 - 11:18
Lau partida, lau porrot
22. jardunaldian lau euskal taldeek galdu egin dute. Hurrengo asteburuan ez dago partidarik.
2022/02/07 - 12:40
Ahazteko jardunaldia
Realak eta Alavesek etxean berdindu zuten Atleticorn eta Sevillaren kontra, hurrenez hurren. Athleticek eta Eibarren galdu egin zuten.
2022/01/11 - 13:39
Gaur jokatuko da Primera Iberdrola Ligako 17. jardunaldia
Eibarrek Levante hartuko du, Alavesek Madrid CFF, Athleticek Betis eta Realak Valentziari egingo dio bisita.
2021/11/16 - 21:19
Primera Iberdrolako jokalariak, nekatuta profesionalizazioaren blokeoarengatik; grebara jotzeko aukera, gertu
Espainiako emakumezkoen Lehen Maila profesionalizatzeko prozesua blokeatuta dago. Jokalariak nekatuta daude, eta grebara joko dute egoera aldatzen ez bada.
2021/11/15 - 17:37
Iberdrola Ligako jokalariak greba egiteko prest, liga profesionala eratzeko urratsik egin ezean
Salatzen dutena da gehiegi luzatzen ari dela emakumezkoen liga profesionalizatzeko prozesua, estatutuak onartzeko bidea, eta ohartarazi dute muturreraino iristeko prest daudela. Greba egiteko aukera mahai gainean dute.
2021/11/13 - 19:24
Primera Iberdrolako jokalarien protesta profesionalizaziorako bidean bizi duten geldiuneagatik
Lanuzteak egiten ari dira asteburu honetan jokatzen ari diren partiden lehen 30 segundoetan.
2021/11/13 - 18:59
Iberdrola Ligako jokalariak lanuzteak egiten ari dira profesionalizazio prozesuaren blokeoa dela eta
Partida hasi eta lehen 30 segundoetan ez dira jokatzen ari, lehiaketaren profesionalizazio prozesuaren blokeoaren aurrean bizi duten egoera salatzeko.
2021/09/25 - 22:33
Reala eta Alaves, lidertzan, Bartzelonarekin batera
Hiru jardunaldi jokatu ondoren Reala eta Alaves liderrak dira. Batak zein besteak gaur ere irabazi egin dute. Arabarrek, Villarreali, eta Realak, Sevillari.
2021/09/06 - 18:38
Euskal taldeek bikain ekin diote Iberdrola Ligari
Alavesek, Eibarrek, Realak eta Athleticek garaipenak erdietsi zituzten lehen jardunaldiko partidetan. Ondo ekin diote txapelketari.
2021/09/03 - 16:32
Reala eta Eibar, prest 'Ellas Liga'-rako
Asteburu honetan emakumezkoen lehen maila hasiko da eta denboraldion lau euskal talde izango dira. Horrela heltzen dira liga hasierara Reala eta Eibar.
2021/09/03 - 13:57
Athletic eta Alaves, klasikoa eta iritsi berria
Asteburu honetan emakumezkoen lehen maila hasiko da. Txapelketa aurten "Liga Ellas" deituko da. Athletic eta Alaves nola heltzen diren aztertu dugu EITBn.